Ekainaren 4an, larunbatez: Etxebizitzari buruzko Foroa!

2021eko azaroaren 20ko etxebizitzaren aldeko mobilizazioaren segidan eta ” HERRIAN BIZI – SE LOGER AU PAYS” plataformaren sortzearen karietara, gure lurraldea hunkitzen duen etxebizitza krisiari buruzko foroa antolatzen da ekainaren 4an, larunbatez, 9:30etarik goiti.  

📍 Foruma 9:30etatik 20:00ak arte iraunen du Hiriburun (La Perle gela)  

  • 09:30: «Se loger au Pays / Herrian bizi» plataformaren sortze Biltzar Nagusia
  • 12:30: Janari mahaia
  • 14:30: Lan tailerrak:
    • Bigarren etxebizitza
    • Etxebizitza soziala
  • 18:00: Mahai-ingurua: Emmanuelle Cosse, Rene Dutrey, Joseba Otondo, Stéphane Pfeiffer

Janari mahaiarentzat izen-ematea, ostirala, maiatzaren 27a baino lehen: herrianbizi.selogeraupays@gmail.com

Ekainaren 4an, larunbatez, 18:00etan, Hiriburun (La Perle gelan)
Hitzaldi publikoa “Se loger au Pays / Herrian bizi”

Etxebizitza soziala, alokairuen kontrola, bigarren etxebizitzak, mublatu turistikoak eta konpentsazioa

Emmanuelle Cosse Etxebizitza ministro ohia, Etxebizitzarako Batasun Sozialeko presidentea.  
René Dutrey, Pertsona xume eta behartsuen Etxebizitzarako Goi Batzordeko idazkari nagusia, Pariseko auzapez orde ohia, gaiari buruzko legegintza mailako aitzinatzeak inspiratu zituen alokairuen kontrolari buruzko txostenaren egilea.  
Joseba Otondo, Baztango auzapeza bigarren etxebizitzei eta etxebizitza hutsei buruzko tokiko iniziatibak  
Stéphane Pfeiffer, extebizitzaren zerbitzio publikoaz arduratzen den Bordaleko auzapez ordea

Boluntarioak behar ditugu :  

– Gaur hasi eta ekainaren 4a arte afitxak eta trakta-egitarauak iparraldeko bazter guztietan jartzeko.  

– eskukaldi bat emaiteko egunaldiaren antolatzeko  

Ados baldin ba zira, bat edo beste punduarentzako, milesker ohartaraztearik, herrianbizi.selogeraupays@gmail.com idatziz.