Bizi prest da bere talde zoragarrian Herritar Zerbitzuan diren bi pertsona hartzeko

Bizi prest da bere talde zoragarrian Herritar Zerbitzuan diren bi pertsona hartzeko! Koordinatzaile batekin eta laguntzaile motibatuekin batera, elkartearen kanpainen eta komunikazioaren dinamizatzean parte hartzeko da. Interesatua zira… edo hala litaiken norbait ezagutzen duzu? Posible litaiken 1. misioa: Kanpainen dinamizazioan parte hartzea, komunikazioan eta mobilizazioan laguntzea. https://urlz.fr/jpU5 Posible litaiken 2. misioa: Garraiobide alternatiboen aldeko lan …

Continue reading

Jantokiak Ipar Euskal Herrian: haurren osagarriaren eta klimaren alde: animalia-produktu gutiago eta hobeak!

Astelehen honetan, urriaren 17an, Elikaduraren Mundu mailako Egunaren biharamunean, Bizik prentsa aitzinekoa antolatu du Baionako Herriko Etxe aitzinean, legeari eta kolektibitateen engaiamenduei begira, Iparraldeko jantokietako menuen egoera ekologikoaren bilana egiteko. Bi urte jadanik 46 Herriko Etxek eta Euskal Elkargoko Kontseilu Eragileko kideen gehiengoak Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren Ituneko engaiamenduak izenpetu dituztela. Hain zuzen ere, …

Continue reading

#100 Bizirik irrati saioa

Emankizun honetan klima aldaketaren ondorioak gure eskualdean ezagutuko ditugu oihan pribatuetaz arduratzen den egitura publikoan langile den Gilen IGOArekin eta laborantza biologikoan fruitu arbolekin ari den Miren HARIÑORDOKIrekin. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2022/10/BIZIRIK-2022-10-10-11.mp3

SAR HITZA – Begirale ekologikoen 4. kazeta!

Erretzeko egunekin iragan den azken uda hau, muturreko hainbat gertakarik markatu dute. Zalutzen ari den klima nahasmenduari aurre egiteko ekiteko premia argi da. Christophe Cassou klimatologoak gogorarazi du «gaur egun ezin dugu erabakirik hartu klima-erronkak kontuan hartu gabe». Horregatik Bizik Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren sinatzaile diren Ipar Euskal Herriko 880 hautetsiei Ituneko 7 arlo jorratzen dituen …

Continue reading

Krisi energetikoa, etxebizitza: Lepo luze bat ez da aski!

Astelehen honetan, urriaren 3an, Mundu miailako etxebizitzaren egunak oroitarazi digu guzien etxebizitza duinaren oinarrizko eskubidea eta etorkizunean pertsona oro aterbetzeko dugun erantzukizun kolektiboa. Azken denbora hauetan, Presidentearen gehiengoak neurritasun energetiko indibidualaren aldeko iragarpenak biderkatzen ditu: lepo luzea janztea, lehorgailua uztea eta zuriketen hedagia erabiltzea, beroki bat soinean ezartzea … Gaizki isolatuak diren etxeetan bizi diren …

Continue reading

Mahai-ingurua – Lurraren erabilera gatazkarantz Euskal Herritik?

Euskal Elkargoak antolatzen duen Ipar Euskal Herriko klimaren astearen karietara, “Ipar Euskal Herriko lurren erabilpen aurkakotasunari buruz?” mahai-ingurua iraganen da larunbatean, urriaren 8an. Lurzoru-baliabideen behar gero eta handiagoak, erabilera-gatazkak, erregai fosil gutxiago eskaintzen dituzten hiri-komunitate-plangintzako dokumentuak, egur-energia gehiago, biodibertsitaterako basoak, karbonoa bahitzea, elikadura-autosufizientzia, abereak zainduz. Hizlariak: Martine Bisauta, Euskal Elkargoko Lehendakariordea, Trantsizio Ekologiko eta Energetikoaren …

Continue reading

Angeluko ​​Brindos etorbidea: Biziren desobedientzia zibileko ekintza, legez kanpoko antolaketa salatzeko.

 Astearte honetan, urriaren 4an, goizeko 10:00etan, Biziko 16 militantek Angeluko Brindos  etorbidean  “Legea bete! Brindos etorbidearen arraberritzeak ingurumen kodeko L228-2 artikulua bete behar du!” margotu dute. Ekintza horrekin argi utzi nahi dute bide hori arraberritzen ari direlarik Españako etorbidearen eta Belay parkearen artean bizikletaz ibiltzeko antolaketarik ez dela aitzinikusia, nahiz eta legeak hori galdatzen duen. …

Continue reading

Baionan, urriaren 9an, igandez, bortizkeriarik gabeko ekintzari buruzko formakuntza!

Gironde eta Hérault departamentuetan, Bretainiako Monts d’Arrée eskualdean, Marokon, Grezian, Kalifornian… oihan-sute erraldoiak, lehorte orokorrak, berote  handiak, uholdeak: molde zehatz eta hurbilean senditu ditugu klima-aldaketaren eraginak uda honetan, baita Euskal Herrian ere. IPCC erakundeko zientzialarien azken txostenak bizi dugun ezinbesteko larrialdia gogoratzen duelarik, eta klima-aldaketaren inpaktuak mundu osoan ugaritzen ari diren bitartean, joan den mendeko …

Continue reading

200 txirrindularik manifestatu dute Donibane Lohizunen bizikleta bide seguruak fermuki galdatzeko

Igande honetan, 2022ko irailaren 25ean, 200 txirrindularik Bizik Donibane Lohizunen bizikletaz manifestatzeko deiari erantzun diote. Helburua argia zen: bizikleta bide seguru gehiago eskatzea, Jean-François Irigoyen auzapezari dei eginez. Azken hau Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuko lehendakaria baita, lurraldean mugikortasun politika eraginkorra garatzeko duen anbizio faltagatik, erhiz erakutsia izan da.   Besta giro aldarrikatzailearekin ibili dira txirrindulariak, …

Continue reading

Digitalaren eragina planetan: Biziren agiria

Hainbat hilabetez eraman hausnarketaren ondorioz, Biziren Digitala lantaldeak, digitalak, planetan eta bere kliman dituen eragin kaltegarriei buruzko txosten zehatz hau plazaratzen du.Lan hori oinarrizkoa izanen da herritarrak sentsibilizatzeko, alternatibak proposatzeko eta oraindik ere beroketa klimatikoaren kausa gisa guti ezagutua den digitalaren salatzeko geroan eginen diren ekintzentzat. arraian agiri orokor hori laburbiltzen duen infografia atzemanen duzue. …

Continue reading