Mugikortasunaren arloko berri faltsuen kontra, Bizi!, Angeluko ​​auzapezaren laguntzaile

Claude Olive-i bizikletarentzat antolaketarik gabeko legez kanpoko bide arraberritzea planifikatzea leporatzen dioten zurrumurruei bukaera emateko, Biziko militanteek erabaki dute Angeluko ​​auzapezaren ohore ekologista defendatzea eta egia berriz finkatzea, Herriko Etxearen seinaleen imitazioak plantan emanez. Zurrumurru desohoragarria dabil duela zonbait egun Angeluko ​​karriketan barna. Auzapeza, Claude Olive jauna, Brindos etorbidean legea urratuz antolaketa lanak egiteko prestatzen …

Continue reading

Bizikutzu 42 – 2022ko iraila

Esperantza ez da nehoiz turrustan isuri, beti jalgi da. Terkel Studs Editoriala Eta Basajauna gaur iratzartzen balitz, oihu eginen luke gure abisatzeko mehatxatzen gaituzten ekaitzetaz, sute suntsitzaileetaz, hemen falta den eta planetaren beste aldean jendea hiltzen duen uraz, janari eskasiaz … Baina behin eta berriz errepikatzen diren hondamendi horien ezagutzean, jendarteak indarra berreskura dezake etorkizun …

Continue reading

Bizik, Irailaren 25ean, igandez, 15:00etan, Donibane Lohizuneko Verdun plazan, txirrindiraultzan parte hartzeko deia luzatzen du

Udako muturreko gertakari klimatikoak hor dira horren baieztatzeko: premiazkoa da gure berotegi-efektuko gasen isurketak murriztea! Bizik Donibane Lohizunen, irailaren 25ean, igandez iraganen den Txirrindiraultzan parte hartzeko deia luzatzen du, herrian bizikletaz ibiltzeko antolaketa seguru eta ezin hobeak izateko plan handi baten aldarrikatzeko. 42,9°C Biarritzen ekainaren erdialdean. Landesetako eta Gironde-ako oihanetan “mega-suteak”. Frantzia metropolitar osoa idorte …

Continue reading

2022ko uda ez dadin ohikoa bilaka: formakuntzak eta ekintza!

Bero ikaragarriak ezagutu  eta muturreko gertakariak pairatu dituen udaren ondotik,  eta goiti doazen arriskuei aurre egiteko, Bizik mobilizaziorako deia luzatzen du. Hautetsiak gai ekologikoetan formatzeko lanetan ari den Christophe Cassou klimatologoaren gomendioak segituz, Bizi! elkarteak lurraldeko hautetsiei formakuntzaren tokiko bertsioa eskaintzen die eta herritarrak deitzen ditu txirrindiraultzan parte hartzera. «Mutur guzien uda» bizi izan dugu …

Continue reading

2022ko Baionako Bestak Bizi!-rekin

2022ko Baionako Bestak uztailaren 27tik asteazkena 31ra igandea 2019ko Baionako bestak hurbiltzen ari zaizkigu! Egun guziz, 200 000 pertsona inguru ibiliko dira Baiona hiri erdiko karriketan bestetako 5 egun horietan. Hamarnaka laguntzaile lanean arizanen dira karraskan 23 bis Tonneliers karrikan kokatua den beren ostatuan, Patxokian, jendea errezebitzeko baita egunero informatze eta sentsibilizatze lan baten egiteko. …

Continue reading

Bigarren manifestazio masiboa etxebizitzaren alde. 2023ko apirilaren 1ean, larunbata, Baionan.

Se Loger au pays – Herrian bizi plataformak, joan den ekainaren 4an egindako biltzar nagusian erabaki zuen bigarren manifestazio bat antolatzea, herrian bizitzeko eta bizilekua izateko eskubidearen alde, 2021eko azaroaren 20an 8.000 lagun bildu zituena baino are masiboagoa.  Mobilizazio horren eguna, lekua eta tenorea erabaki berri dugu, higiezinen eta lur-jabeen alorrean esku hartzen duten eragileen …

Continue reading

200 pertsona inguru formatu dira klima eta jendarte desafioa altxatzeko

Uztailaren 13tik 17ra, 200 bat pertsonek parte hartu dute Bizi! eta Aldak Mugerre Elizaberrin antolatu duten Formakuntza Egonaldian. Horren bidez mobilizazio estrategiei eta indarkeriarik gabeko ekintzei buruz, bai eta alternatibei buruzko tailerretan trebatu dira. Udako momentu berezi horretan klima eta jendarte larrialdiarekin kezkatuak diren herritarrak, erronka horien aitzinean ekiteko nahiantak, ekintzetara pasatu nahi duten hasiberriak …

Continue reading

Patrick Pouyanné Ezpeletan, Bizik TotalEnergies-ko zuzendari nagusiaren etorrera oztopatzen du

Uztailaren 15 ean, ostiral honetan, Biziko 15 ekintzailek Ezpeletako Baroien Gazteluko harresien inaugurazioan parte hartzen ari zen Patrick Pouyanné Total Energies-eko zuzendari nagusiaren bisita nahasarazi dute. Ekintzaileek hainbat hitzaldi trabatu dituzte klima-aldaketaren arduradun nagusietako baten buruzagia ohore handiz horrela errezebitzen segitzea ahalkegabekeria dela azpimarratzeko. Ekintzaileek sirena jo arazi dute, “Pouyanné: TOTALki arduragabea” akusazioa zuten eskupaperak …

Continue reading

Kalte-ordaineko beste bozketa bat: Seinale indartsu eta ongi etorria!

Se Loger au pays – Herrian Bizi plataforma pozten da Euskal Elkargoko kontseiluaren botoarekin larunbat honetan, uztailak 9an, arautegi aldatua bozkatu baitu, bere funtsezko lerroetan, joan den martxoaren 5ean onartutako konpentsazio printzipioa berresten duena. Paueko Auzitegi administratiboak, hainbat sozietate, atezaindegi eta multijabeen esku utzita, gelditu zuen martxoaren 3an hautetsi gehienek bozkatutako araudia. Geroztik, Euskal Hirigune …

Continue reading

Bizik, Irailaren 25ean, igandearekin, 15:00etan, Donibane Lohizuneko Verdun-eko plazabaratzean, txirrindiraultza baten egiteko deia luzatzen du.

Irailaren 25ean, igandez, Bizi! elkarteak bizikletaz ibiltzeko deia luzatzen du Donibane Lohizunen. Helburua: herrian, bizikleta-bide seguruak antolatzeko, asmo handiko plan bat plantan ezartzea galdegiten dugu. Alabainan, hirietako bizikleta-bide eskemaren azken aitzin-txostenak, maiatzaren 23an publikoki aurkeztu denak, den bezala, ez du eskaera honi erantzuten, bere hedaduran, ez eta ere bere epeetan. Donibane Lohizune, bizikletaren eguneroko erabilpenaren …

Continue reading