Suspension de la compensation, non ! Mobiliza gaitezen!

Herrian Bizi – Se Loger au Pays plataformak bere lehen Biltzar Nagusia antolatu du ekainaren 4 huntan Hiriburun. Joan den azaroaren 20eko manifestaldia antolatu dituen 32 antolakundeek osatua da plataforma, 8000 pertsonak bildu zituen Baionako karriketan, etxebizitzaren eskubidearen alde. 

Manifestaldiak ondorioak izan zituen. Martxoaren 5ean, Euskal Elkargoak bozkatu zuen araudi berri bat, konpentsazio sistema berri bat martxan ezartzeko mublatu turistikoen kontra borrokatzeko. Azken finean, neurri honi esker, salbatzen edo berreskuratzen ahalko dira 20 000 etxebizitza baino gehiago bertako biztanleentzat.

Erabaki honen parean, jabe batzuek eta turismo arloko enpresa batzuek helegite bat pausatu zuten.

Ekainaren 3an, Paueko Auzitegi administratiboak bere erabakiaren berri eman du. Funtsean aztertuko baldin badu 2023ko urte hasieran, anartean epaileek erabaki dute neurria suspenditzea.

Erabakiak haserre handia sortu du Ipar Euskal Herriko biztanlegoan. Jendeak gero eta zailtasun gehiago dituelarik etxe baten eskuratzeko, iduritzen zaigu auzitegiak lehenetsi dituela partikular bakar batzuen interesak, interes kolektiboaren kalterako.

Nahiz eta denbora galtze ikaragarria denik, ez dugu hortan utziko.

Herri mobilizazioa indartzeko mementoa da.

Euskal Elkargoak jakinarazi du Estatu Kontseilurat joko duela.

Jabeen eta turismo arloko enpresen parean, gure mobilizazioa indartuko dugu.

Etxebizitza eskubidea defendiatzeko, denborarik ez dugu galtzeko !

Goiz huntan, Biltzar Nagusiak erabaki du elkarretaratze batera deitzera, heldu den asteazkenean, ekainaren 8an, arratseko 19:00etan, Euskal Elkargoaren egoitzaren aitzinean (Foch etorbidea, 17) Baionan.