Politika arloan dauden immigrazioaren azpijokoen parean, “Gure herriak elkartasuna du izena”, “Zubiak ez harresiak” bezalako kanpainak antolatu dira Euskal Herrian, mugaz gaindiko beste lurralde batzuk gomitatuz. Nonahi, gizatasun harremanak garatzen ari dira, eta elkartasun sareak ehundu dira, historiak erakutsi dizkigun ideia okaztagarrien gorakadari ihardukiz. Azken lehendakaritzarako hauteskundeek aurkari bakar bat hautatzera behartu gintuzten, “immigrazio asiloa”, …
May 17 2022
Atxik data: uda honetan, parte hartu klima eta justizia soziala Egonaldian uztailaren 14tik 17ra!
Atxik data: Iparraldeko hirugarren klima eta justizia soziala Egonaldia 2022ko uztailaren 14tik 17ra iraganen da, ostegunetik igandera! Aurten Bizik eta Aldak elkarlanean antolatuko duten asteburuan klimaren eta justizia sozialaren aldeko borrokari buruzko bai eta klimaren erronka altxatzeko estrategia eta ekintza moldeen inguruko hainbat formakuntza segitzen ahalko dira. Klima eta justizia soziala Egonaldia larrialdi klimatikoari eta …
May 16 2022
Bizi!: Biltzar Nagusia, Koordinaketa berria eta etortzekoa den ekitaldi berria
Biziren urteko Biltzar Nagusia. larunbat honetan, maiatzaren 14an, iragan da. Ekintzetan aberatsa izan den urtearen eta ia aho batez onarturiko txosten moral eta finantzarioaren laguntzaz, mugimenduak bere Koordinaketa berria bozkatu du. Biltzar Nagusiak ia aho batez onartu du iragan den urteari buruzko ohiko txosten finantzario eta morala. Azken urte hau bereziki bizia izan da presidentetzarako …
May 12 2022
Bizikutzu 40 – 2022ko maiatza
Ez da alternatibarik Margaret Thatcher Editoriala Beraz, Margaret Thatcher, Britainar lehen ministro ohiak arrazoia zuen! Hemendik goiti ez dugu gehiago hauturik. Trantsizio ekologikoa ezinbestekoa da, orain eta nonahi. GIEC aditu elkartearen azken txostenak hori oroitarazten digu beste behin. Hemengo eta beste nonbaiteko herritarrak osoki jabetzen dira arazo horretaz. Ez gaude ez elkorrak ez itsuak txosten …
May 01 2022
Maiatzaren Lehena Baionan: 2500 pertsona mundu justu, jasangarri, solidario eta baketsu baten alde!
Manifestaldi bateratu batek 2500 sindikalista, klimaren aldeko militante, gazte, feminista, migranteekin solidarioak diren pertsona eta herritar bildu ditu Baionako karriketan, Maiatzaren Lehenaren karietara. Zinez koloretsua, 2022ko ibilaldia giro animatu eta alaiak markatu du. Alda, Bizi!, CFDT, CGT, EBA, Etorkinekin, FSU eta LABek sinatzen zuten manifestaldi bateratuaren buruko pankartak “Mundu justu, jasangarri eta solidario baten alde: …
Apr 22 2022
Maiatzaren 1eko manifestaldia: AHT, espekulazioa, gazteen eta jendarte herrikoien etxetik kanpo igortzeari, ez!
Bizi mugimenduak, 8 erakundek (Alda, Bizi!, CFDT, CGT, EBA, Etorkinekin, FSU eta LAB-ek) deitzen duten manifestaldi bateratuan parte hartzeko deia luzatzen du. Bizik manifestaldi honen animazioan parte hartuko du AHT proiektua eta azken honen eragina gure lurraldea jadanik gogorki jotzen duen etxebizitza krisian salatuz. Agenda politikoaren lehen lerrora itzuliz, klimatizida den proiektu hau abiadura bizian …
Apr 21 2022
AHT: GPSO proiektuaren finantzaketa plana, Jean-Jacques Lasserre gaizo ala alegia gaizo?
Ostegun honetan, apirilaren 21ean, Bizi! eta CADE-ek prentsa aitzineko bat antolatu dute Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluko presidenteak GPSO finantzaketa plana sinatzearekin eta departamentuaren deliberoekin diren kontraerranak salatzeko. Izan ere, hasteko eta bat gogoratu behar da CD64ak, 2021eko abenduaren 16ko deliberamenduan, finantzaketa planaren eredua onartu zuela, 54 milioi euroko mailaraino, linea berrietarako.Balore hori onartu …
Apr 20 2022
MUNDU JUSTU, SUSTENGARRIA,SOLIDARIOA ETA BAKETSU BATEN ALDE, ALTERNATIBA GU GIRA !
Guk, gizarte eraldaketarako mugimenduko eragile eta sindikatuok, Maiatzaren lehen bateratura deitzen dugu. Inoiz baino beharrezkoagoa da gure indarrak batzea eta bizia eta lurra suntsitzen dituen sistema kapitalistaren aurrean alternatiba sinesgarri eta iraunkorra eraikitzea. Aukera hori guztiei lan duina emanez soilik egin ahal izango da, zerbitzu publikoak indartuz, ingurumenarekin dugun harremana errotik aldatuz, emakumeen eta gizonen …
Apr 11 2022
Herritar errealista gisa jokatu
Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea. Hautetsi gehiegik oraindik uste dute errealismoak urrats ttikiak agintzen dituela. Edo planetaren mugak eta horien gainditzearen ondorioak ez dituzte ikusi nahi, edo ezagutzen dutena ez dute sinesten. Hala ere, …
Apr 05 2022
AHT-ari Ez, ez hemen ez nehon! Informazio bilkura publikoa, Apirilaren 12an, asteartez, Baionan
Berrirz ere, txostenaren ondorioek beroketa globala +1,5°C-ra mugatzeko jardutea premiazkoa dela gogoratzen dute. Eta, hala ere, frantses Estatu mailan, Iparraldean bezala, inertzia politikoak norma izaten segitzen du: larrialdi klimatikoari dagozkion gai eta neurriak, justizia sozialarekin lotuak direnak bezala, ez dira larrialdiak galdatzen duen heinean… Oraino txarrago, beharrezkoak ez diren eta inposatuak diren proiektu handiek agenda …