2022ko Baionako Bestak Bizi!-rekin

2022ko Baionako Bestak

uztailaren 27tik asteazkena 31ra igandea

2019ko Baionako bestak hurbiltzen ari zaizkigu! Egun guziz, 200 000 pertsona inguru ibiliko dira Baiona hiri erdiko karriketan bestetako 5 egun horietan. Hamarnaka laguntzaile lanean arizanen dira karraskan 23 bis Tonneliers karrikan kokatua den beren ostatuan, Patxokian, jendea errezebitzeko baita egunero informatze eta sentsibilizatze lan baten egiteko. Lagundu nahi bagaituzu bestetan, ez lotsa gurekin jin zaitez eta izena emazu beha egon gabe hemen: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSegeOPlcIU0wwCXEJ0s_cNTTw9c8eMZcS7GW9fPMwtQwy_QhQ/viewform

Afitxa kolaketa egunero 9:30tarik goiti

Goiz guziz, Biziren taldeek afitxak kolatzen dituzte leku askotanChaque matin, les équipes de Bizi vont coller un peu partout diverses affiches. Laguntzen ahal  dituzue Biziren egoitzara hurbilduz (Cordeliers karrika, 22) egunero 9:30tako hitzordura.

Afitxaketa

Eguerdiak airean, gai berdinei buruzko sentsibilizazio pegatinak banatzen dituzte eta Patxokin bukatzen dute arroltze ta xingar on baten jateko.

Fetes Bayonne 2014 2

 

Eguerdiro, euskal kantuak Patxokin

12:00etarik goiti,  zatoz zure kantari talentuaren erabiltzera edo zure errepertorioko kantu ezezagun batzuen ikastera, murruetan ezartzen ditugun kantuen hitzek eta lagun musikariek lagunduko zaituzte!

Euskal kantuen hitzordua egunero finkatua da 12:00etarik goiti Patxokin, Tonneliers karrika 23 bis, Baiona ttipian, arroltze ta xingarra jastatzen ahalko da ere.

bestakKontzertuak Patxokin:

Jazz, electro, rock, metal, gusto guzientzat izanen da!!

Elgar ikusiko dugulakoan Baionako Bestetan!