Uztailaren 13tik 17ra, 200 bat pertsonek parte hartu dute Bizi! eta Aldak Mugerre Elizaberrin antolatu duten Formakuntza Egonaldian. Horren bidez mobilizazio estrategiei eta indarkeriarik gabeko ekintzei buruz, bai eta alternatibei buruzko tailerretan trebatu dira. Udako momentu berezi horretan klima eta jendarte larrialdiarekin kezkatuak diren herritarrak, erronka horien aitzinean ekiteko nahiantak, ekintzetara pasatu nahi duten hasiberriak edo urrunago joan eta lurraldeko mobilizazioa garatzen lagundu nahi duten Alda edo Biziko militanteak bildu dira.
Hainbat formakuntza: teoriatik praktikara
24 formakuntza saio eskaini zitzaizkien parte-hartzaileei: mobilizazio kanpaina bat eramaten ikasi, mugimenduaren estrategia ezagutu edota eraginkortasunez, demokraziaz eta elkarbizitzaz antolatzeko artea ezagutu, eta Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren krisia ulertu. Formakuntzek lurralde mailan elikaduraren arloan, lurren artifizializazioaren kontrako borrokaren eta mugikortasunaren inguruko kanpainetan nola militatu erakutsi diete parte hartzaileei.
“Formakuntza Egonaldiari esker, ahal bezain bat parte hartzaileren trebatzeko parada ukan dugu izan dadin antolakuntza metodoetan edo mobilizazio estrategietan. Lagunarteko giroak eta Egonaldi garaiko trukaketek loturak sortzea ere ahalbidetu dute”, adierazi du Oihana Driolletek Biziko bozeramaleak.
Uztailaren 15ean, ostiralez, Egonaldiak teoria praktikan gauzatzeko parada eskaini du, Biziko 15 militantek Ezpeletako Baroien Gazteluaren harresien inaugurazioan parte hartu dute Patrick Pouyanné Total Energies-ko zuzendari nagusiaren bisita trabatuz. Militanteek hainbat hitz hartze oztopatu dituzte klima-aldaketaren arduradun nagusietako baten buruzagia ohore handiz errezebitzen segitzearen ahalkegabekeria gogoratzeko.
Klima eta jendarte desafioa altxatzeko ikasturte hasieran herritar mobilizazioak
Ipar Euskal Herriko Klima eta Justizia Sozialaren Egonaldian iragan egunek aitzineko eta oraingo militanteen arteko ezagutza trukaketa lagundu dute, beren esperientzia partekatzea eta elkarrekin formatzea, lagun arteko giroan eta molde deliberatuan, sartzeko mobilizazioei begira. Horien artean, Bizi! elkarteak, Donibane Lohizunen irailaren 25ean, igandez, 15:00etan, Verdun plazan hasiko den Txirrindiraultza batean parte hartzeko deia luzatzen du. Helburua: herrian berean bizikleta bide seguruak garatzeko asmo handiko plan baten plantan ematea galdatzea.
Klima Egonaldiak, mundu bizigarri eta solidario baten eraikitzeko xedearekin, uda osoan zehar, elkartzeko zinezko momentuak eta klima gaiei eta bortizkeriarik gabeko borroka teknikei buruzko formazio tarte garrantzitsuak dira.2022ko Klima Egonaldien beste datak eta lekuak ezagutzeko: https://campclimat.eu