Esperantza ez da nehoiz turrustan isuri, beti jalgi da.
Terkel Studs
Editoriala
Eta Basajauna gaur iratzartzen balitz, oihu eginen luke gure abisatzeko mehatxatzen gaituzten ekaitzetaz, sute suntsitzaileetaz, hemen falta den eta planetaren beste aldean jendea hiltzen duen uraz, janari eskasiaz … Baina behin eta berriz errepikatzen diren hondamendi horien ezagutzean, jendarteak indarra berreskura dezake etorkizun goxoago baten alde aritzeko eta ekiteko.
Indar horren (berr)eskuratzeko ezinbestekoa da nagusitua den goibeltasunetik eta ezintasun sentipen horretatik ateratzea. Gero eta mugimendu gehiagok aldaketa gutizia horiek batzen dituzte gizartearen aukerak beste era batera bideratzeko xedez.
Bizi! egunerokoan konkretuki jarduten duen horietakoa da, eta ingurumenaren eta Amalurraren errespetu gehiago duen mundu hobe eta zuzenagoaren eraikitzeko zure zain da. Sartze giroa da, iratzar zure baitan den Basajauna eta etor gurekin!
Potreta: Carole, Baiona, 33 urte
Egunerokotasunean ekiteak eta zenbait proiekturen gauzatzen ikusteak ene “eko-herstura” eta jendarte injustiziei loturiko haserrea bideratzeko parada ematen didate.
Formakuntzaz, geografo-urbanista naiz, ene jardun profesionalean ingurumen eta jendarte gaiei leku nagusia ematen diet.
Bizin, Habitat-Etxebizitza taldeko kidea naiz. “Bâtiment frugal sud-aquitain / Hego akitaniako egoitza xuhur eta eraginkorra” dokumentua landuko dugu, hautetsiei eta sustatzaileei zuzenduko dieguna, “Bâtiment frugal bordelais / Bordaleko egoitza xuhur eta eraginkorra ” labeletik inspiratua. Egoiliarren bizi-kalitateaz arduratzen den eraikina sustatzen du dokumentuak, espazio naturalak zainduz, lurraldeari egokitua eta tokiko sailei zuzendua.
Ene bortizkeriarik gabeko lehen ekintzak markatu nau. Biarritzeko Etxebizitza eta higiezinen saloian inbertitzaile aberats gisa sartu ginen bigarren etxebizitza eder eta merkeak erostera. Ordu arte bakarrik manifestazioetan parte hartzen nuen. Ekintza hau ene militante ibilbidean urrats berria izan zen, eta ekintza horiek iritzi publikoan duten eragina neurtzeko parada eman zidan.
Tokiko maila da jokatzeko eta gauzak aldatzeko mailarik hoberena. Bizik alternatiba mobilizatzaileak eta zoriontsuak proposatzen ditu, munduan nagusi den eredu kapitalista eta liberalarekin hautsiz, jendarte eredu berri bat eraikitzeko, ibilbidea aldatzeko eta klima aldaketari aurre egiteko.
Elkarte baten parte izateak, egunerokotasunean ekiteak eta zenbait proiektu gauzatzen ikusteak ene “eko-herstura” eta jendarte injustiziei loturiko haserrea bideratzeko parada ematen didate.
Kanpoko berri: klimaren arloko mugimendua egituratzen ari da Hego Euskal Herrian
Hego Euskal Herrian mugimendu ekologista zatikatua da. Iparraldean aldiz, 2009az geroztik, Bizik klimaren erronkaren inguruan anitz indarren batzea lortu du. Dena den, Hegoaldeko hainbat mugimendu ekologista beren artean molde eraginkorragoan egituratzea aztertzen ari dira. Lehen aldikotz, klimaren borrokan engaiatuak diren kolektibo eta elkarteak bilduko dira «krisi ekologikoa erdigunean» ezartzeko. “Ekotopaketak” izena duten topaketa ekologiko hauek Bizkaian, Bilbo inguruko Portugaleten iraganen dira, irailaren 30ean, urriaren 1ean eta 2an. Joan den maiatzean, Bizirik gure irrati saioak Gorka Laurnagari hitza eman zion. 25 urteko militante gazteak azaldu zuen nola Hego Euskal Herrian, 1970 eta 1980ko hamarkadetako mugimendu ekologista bizia, garaian nagusiki nuklearraren kontrako borrokaren inguruan zentratua zena, pixkanaka indargabetu zela. Gaur egun, talde ekologista anitz bada baina oso lokalizatuak, gutiengoan, bata bestetik deskonektatuak eta garatzeko xederik gabe. Gorka Laurnagarentzat, Hego Euskal Herriak ekologia eztabaida publikoaren erdigunean ezarriko lukeen mugimendu ekologista zabal eta identifikatua behar du. Haren arabera mugimendu klimatikoak hor jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa egin behar du. “. Ezinbestekoa zaigu publiko berrietara heltzeko gai izatea, Bizik lortu duen bezala, jada kontzientzia ekologikoa duten pertsonetarik haratago…».
Bisita Gidatua: Hego-Lapurdiko Biziren lantaldea
Hendaiatik Arbonara eta Ainhoatik Biriatura, Hego Lapurdiko herrietan bizi diren Bizikideentzat, lurraldetik ahal bezain hurbil ekiteko moldea Bizi Larrun tokiko lantaldean sartzea da!
Ondoko xantierra? Bizikletaren erabilpena sustengatzeko, besta eta aldarrikapen giroko txirrindiraultza handia antolatzen du heldu den irailaren 25ean, igandearekin. Izan ere, garraio eztien auzia da berriz ere tokiko lantaldearen kezka nagusia, deitoratzen duela herriko auzapezak hirigunean eraikitzen ari den Foch aparkalekuari sustengu gehiago ematen diola, mugikortasun eztien aldeko plan handi bati baino.
Txirrindiraultzan parte hartu nahi baduzu, hitzordua (zure bizikletarekin!), Donibane Lohizuneko Verdun plazan, irailaren 25ean, igandez, 15:00etan!
Lantaldearen ondoko hitzorduen berri ukaiteko, edo lantaldearen aktibitateei buruz xehetasun gehiago ukaiteko, idatzi : larrun@bizimugi.eu helbidera.
Egin dugu: 200 pertsona inguru formatu dira klima eta jendarte desafioa altxatzeko
Lehen urtea da udako formakuntza egonaldia antolatua izan dela Bizi ! eta Aldaren artean: formatu berriak 200 bat parte hartzaile animatu zituen!
Uztailaren 13tik 17ra, Mugerre Elizaberriko Formakuntza Egonaldiak mobilizazio estrategiei eta indarkeriarik gabeko ekintzei buruz, bai eta alternatibei buruzko tailerretan trebatzeko parada eskaini zuen. Udako momentu berezi horrek bildu zituen klima eta jendarte larrialdiarekin kezkatuak diren herritarrak, erronka horien aitzinean ekiteko nahiantak, ekintzetara pasatu nahi zuten hasiberriak edo urrunago joan eta lurraldeko mobilizazioa garatzen lagundu nahi zuten Alda edo Biziko militanteak.
24 formakuntza saio praktikok eta teorikok osatu zuten egonaldia, Biziko 15 militantek antolatu ekintzak markatu zuena. Militante hauek, Ezpeletan estreina batean parte hartzen zuen Patrick Pouyanné Total Energies-ko zuzendari nagusiaren bisita trabatu zuten. Ekintzaren helburua klima-aldaketaren arduradun nagusietako baten buruzagia ohore handiz errezebitzen segitzearen ahalkegabekeria gogoratzea zen.
Egutegia
Iraila
- Irailaren 15ean, ostegunez, 19:00 – 21:00: Komunikazioa lan taldearen bilkura Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
- Irailaren 19an, astelehenez, 18:00 – 20:00: Digitala lan taldearen bilkura Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
- Irailaren 19an, astelehenez, 19:00 – 21:00: Jakazan/k lantalde logistikoaren bilkura Patxokian, Tonneliers-en karrikako 23bis-an, Baionan
- Irailaren 21ean, asteazkenez, 19:00-21:00: Euskaraz Bizin lan taldearen bilkura: MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
- Irailaren 21ean, asteazkenez, 19:00 – 21:00: Kide berriei harrera MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
Urria
- Urriaren 4an, asteartez, 19:00-21:00: Garraiobide alternatiboen aldeko lantaldearen bilkura, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
- Urriaren 4an, asteartez, 19:00-20:30: Hitza Hitz Komunikazioa lantaldearen bilkura, Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
- Urriaren 5ean, asteazkenez, 19:00-21:00: Biziren hilabeteko bilkura irekia, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
- Urriaren 10ean astelehenez, 18:30-20:30: Lurralde mailako alternatiba – Hitza Hitz Begirale taldearen bilkura, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
- Urriaren 13an, ostegunez, 18:30-20:15: Biziren Etorkinei buruzko lan taldearen bilkura, Maiatzen, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 22., Baionan.
- Urriaren 17an, astelehenez, 19:00-21:00: Jakazan/k lan taldearen bilkura, Patxokian, Tonneliers-en karrikako 23bis-an, Baionan
- Urriaren 19an, asteazkenez, 19:00-21:00: Kide berriei harrera MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
- Urriaren 20an, ostegunez, 19:00-21:00: Komunikazioa lan taldearen bilkura, Maiatzen, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 22., Baionan.
- Urriaren 24an astelehenez, 18:30-20:30: Habitat-Etxebizitza lantaldearen bilkura, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
Azaroa
- Azaroaren 1ean, asteartez, 19:00-21:00: Garraiobide alternatiboen aldeko lantaldearen bilkura, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
- Azaroaren 1ean, asteartez, 19:00-20:30: Hitza Hitz Komunikazioa lantaldearen bilkura, Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
- Azaroaren 2a, asteazkenez, 19:00-21:00: Biziren hilabeteko bilkura irekia, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.