Se Loger au pays – Herrian Bizi plataforma pozten da Euskal Elkargoko kontseiluaren botoarekin larunbat honetan, uztailak 9an, arautegi aldatua bozkatu baitu, bere funtsezko lerroetan, joan den martxoaren 5ean onartutako konpentsazio printzipioa berresten duena.
Paueko Auzitegi administratiboak, hainbat sozietate, atezaindegi eta multijabeen esku utzita, gelditu zuen martxoaren 3an hautetsi gehienek bozkatutako araudia.
Geroztik,
Euskal Hirigune Elkargoak (EHE) kasazio-errekurtsoa aurkeztu du
Estatu Kontseiluaren aurrean, konpentsazioaren etendura horri aurre
egiteko.
Gaur egun erregelamendua aldatuta, EHEk helburu
bikoitza du:
– “Etendura” bertan behera uzteko ahalegina, denbora irabaztekoa Estatu Kontseiluaren aurrean errekurtsoa aurkezteko behar den epeari dagokionez. Izan ere, aldatutako erregelamendua 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da. Horrek bide ematen du, era berean, Paueko Auzitegi administratiboaren ebazpenarekin zerikusirik ez zuen araudiaren funtsa segurtatzeko (beste tokietan, konpentsazioaren aurkako zenbait errekurtso ezetsi egin ziren bereziki arrazoitutako erabakien bidez);
– Seinale politiko indartsu bat bidaltzen ari zaizkie inbertitzaile finantzarioei. Lurralde honek ez du gehiago onartu nahi bere etxebizitzak turismo-altzari bihurtzea, eta inbertsio oro menturazko eta arriskugarriena izango litzateke.
Araudi aldatua onartu ondoren, 2022ko martxoaren 5eko bozketak ezarri zuen lakio lokarri eraginkorra mantendu eta indartu egingo da, ordura arte Ipar Euskal Herriko parke lokal pribatua jotzen zuen odolgaltzea geldiarazteko.
Se Loger au pays – Herrian bizi plataformak eskerrak eman nahi dizkie araudi aldatu hau onartzearen alde bozkatu duten hautetsi guzieri. Sekulan baino gehiago, mobilizatuak geratzen gara herrialdean bizitzeko eta bizilekua hartzeko eskubidearen alde, eta ondoko egunetan jakinaraziko dugu eskubide hori aldarrikatzeko eta defendatzeko antolatua izanen den hurrengo manifestazio jendetsuaren data.
Se loger au pays – Herrian bizi plataformaren izenean