2022. urtea bukatzen ari delarik, aurtengo urtea ere, ukaezina da, ekintzetan eta mobilizazioetan aberatsa izan da! Krisi klimatikoari buruz galdeketa ekintzen, Ipar Euskal Herriaren egiazko metamorfosi ekologikoa has dezaten beren isiltasunetik ateratuz, hautetsiekin elkarrizketa eta aldarrikapen aitzinarazteen, edota klimaren erronkari buru egiteko formakuntzen artean, Biziko militanteak energiaz eta sormenez beterik mobilizatu dira, urtean zehar, krisi …
Dec 01 2022
“Klima Planaren ekintzak abiarazi”, hautetsi eta funtzionarioentzat formakuntza. Abenduaren 9an
Euskal Elkargoak, Klima Plana abiarazi du 2021ean 6 urterentzat. Ezinbesteko tresna da lurraldeko eragileak (udalak, enpresak, elkarteak, herritarrak) klimaren erronkari buru egiteko mobilizatzeko. Bereziki, berotegi-efektuko gasen isurketak eta energia-kontsumoa murrizteko helburuak ezartzen ditu, bai eta energia berriztagarriak ekoizteko ere. Tokiko kolektibitateak, zuzenean eta zeharka, berotegi-efektuko gasen emisioen %50aren erantzule dira.Formatuak diren funtzionario eta hautetsiek parada …
Nov 24 2022
HABITATA IPAR EUSKAL HERRIAN: ESZENAREN GIBELEAN
Azaroaren 24a osteguna, prekaritate energetikoaren kontrako eguna da. Gobernuak etxebizitzen tenperatura 19°C-ra mugatzea eskatzen duenean, oroitarazi behar da etxebizitzen isolamendu txarrarengatik eta bero-galtze handiengatik etxe askok ezin dutela hein hori kausitu. Izan ere, gaizki isolatuak diren 5,2 milioi etxebizitza egiazko iragazki termikoak dira Frantses Estatuan, eta horrek alimaleko eragina badu, biztanleen osasun eta moltsan ez …
Nov 17 2022
Bizin etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den taldearen Gaualdia: taldearen aurkezpena eta kide berriei harrera!
Bizin etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den taldeak abenduaren 1ean, ostegunez, lagunarteko gaualdia antolatzen du, 19:00etatik 22:00etara Patxokian (*) Egitarauan: taldearen aurkezpena, 2023ko geriza-immigrazio lege egitasmoaren deszifraketa eta bistan dena musikaz inguratutako hurrupaldia! Denak ongi etorriak zarete, beraz, ez duda, etor zaitezte Bizin etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den taldearen ezagutzera eta elkarrekin momento hau partekatzera! Klima-aldaketaren eraginez (idorteak, …
Nov 15 2022
#101 Bizirik irrati saioa
Nov 13 2022
itzaldi proiekzioa :”nuklearraren kontrako izipirituak iratzarri”
Azaroaren 16an, asteazkenez, 19:30ean, Epaiskan (Baionan)*, Bizik “Nuklearraren kontrako izipirituak iratzarri” itzuliari harrera egiten dio eta gaualdi hori antolatzen du hondakin nuklearren eta baserri munduko borroken inguruan. Egitarauan: hitzaldia eta filmaren zati zonbait, ondotik, eztabaida Comité Centrales-eko kide eta filmaren zuzendarietakoa diren François Guerroué eta Catherine Fumé-rekin. Gaualdi horrek zinez aktualitatearekin bat egiten du: Bure-en …
Nov 10 2022
Ipar euskal herriko jantegiak : haurren osagarriaren eta klimaren alde, animalia-produktu gutiago eta hobeak!
Ipar Euskal Herriko jantegiek milaka apairu eskaintzen dizkiete eskoletako haurrei egunero. Beren menuen osamoldearen arabera, klima aldaketan, haurren osagarrian edo lurraldearen elikadura burujabetzan eragin arras desberdinak izan ditzakete. [gview file=”https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2022/11/Synthèse-cantine-flyer-EUS.pdf”]
Nov 02 2022
Hitzetatik ekintzetara! Mugarik ez, denen zirkulazio libroaren alde!
Hitzetatik ekintzetara! Mugarik ez, denen zirkulazio libroaren alde! Indarrean den kontrol sistema eta mugen hestea salatzeko Hendaia eta Irun arteko zubian muga ireki dugu, astearte honetan, azaroaren 1ean. Bizi!, LAB, Diakité, La Cimade, Etorkinekin, CGT, Sud, EELV, EHBAI eta beste hainbat erakundeetako kideak barne, jende andana bildu da Hendaia eta Irun arteko mugako zubira abiatu …
Nov 01 2022
Bizikutzu 43 – 2022ko azaroa
“Denek badugu zeregin bat jokoan” Camille Etienne Editoriala Klimarentzako Ekonomia Institutua den I4CEren azken txostenak lekuko elkargoetan “klima arloko inbertsio” eskasa nabarmentzen du, batez ere bizikleta-bideen antolaketan, energia saileko arraberritze obretan, etab. Alta, aterabideak badira. Eta horiek plantan ezartzeko, arduradunen «gaitasunak eta ezagutzak indartu» behar dira Christophe Cassou IPCCko klimatologoak gogorarazi duen bezala. Helburu horrekin …
Oct 25 2022
Hautetsi eta funtzionarioendako formakuntza – Eraikinetako energia menperatzeko ekin
Elkarrekin, forma gaitezen klimaren desafioa altxatzeko! Eraikinen arraberritzea eta karbono kontsumo apaleko berokuntza-aterabideen integrazioa aktibatu beharreko palanka nagusien artean dira Ipar Euskal Herri mailan berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko helburuak lortzeko. Alabainan, bizitegiek gure energia-kontsumoaren %38 ordezkatzen dute, gehienbat gasa delarik. 2030 urtea helburu duen konta-harian, Klima Planak etxebizitza sektorean energia-kontsumoa % 17z murriztea du helburu, …