Euskal Elkargoak, Klima Plana abiarazi du 2021ean 6 urterentzat. Ezinbesteko tresna da lurraldeko eragileak (udalak, enpresak, elkarteak, herritarrak) klimaren erronkari buru egiteko mobilizatzeko. Bereziki, berotegi-efektuko gasen isurketak eta energia-kontsumoa murrizteko helburuak ezartzen ditu, bai eta energia berriztagarriak ekoizteko ere.
Tokiko kolektibitateak, zuzenean eta zeharka, berotegi-efektuko gasen emisioen %50aren erantzule dira.Formatuak diren funtzionario eta hautetsiek parada gehiago dituzte Klima Planaren ekintzak Herriko Etxe mailan manera eraginkorrean gauzatzeko eta abiarazteko.
Formakuntza hau, B&L Evolution-en sortzaileetarikoa eta zuzendari nagusia den Charles Adrien Louis-ek emanen du. Bere aholkularitza-bulegoak erregularki tokiko funtzionarioei eta hautetsiei laguntza ekartzen die klimaren erronkari buru egiteko, bereziki beren Klima Plana eraginkortasunez gauzatzeko.
Formakuntzetan izena eman : formelu.bizimugi.eu