Bizin etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den taldearen Gaualdia: taldearen aurkezpena eta kide berriei harrera!

Bizin etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den taldeak abenduaren 1ean, ostegunez, lagunarteko gaualdia antolatzen du, 19:00etatik 22:00etara Patxokian (*) Egitarauan: taldearen aurkezpena, 2023ko geriza-immigrazio lege egitasmoaren deszifraketa eta bistan dena musikaz inguratutako hurrupaldia! Denak ongi etorriak zarete, beraz, ez duda, etor zaitezte Bizin etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den taldearen ezagutzera eta elkarrekin momento hau partekatzera!

Klima-aldaketaren eraginez (idorteak, uholdeak, goseteak, etab.), eremu batzuk ez dira gehiago egokiak giza jardueretarako. Gerlen, indarkerien edota naturaren ustiatze industrialaren ondorioz ingurumenaren kutsadurak edo suntsiketak jendeak bortxatzen ditu dena uztera, ihes egitera, bizitzeko leku baten aurkitzeko ondoko herrialde batean edo beste kontinente batean.

Zoritxarrez, milaka pertsonentzat migrazio-bidaia lanjerosa bilakatzen da (haur eta helduentzat).

Hemen, Euskal Herrian, bizi giren lurraldean, jadanik 10 pertsonek beren bizia galdu dute, etorkinen ibilbidean, azken hilabete hauetan Bidasoako muga iragan nahian.

Euskal Herria, harrera lurraldea, pasabidea da eta plantatzeko lekua ere.

Nola mobilizatu eta biziarazi elkartasuna? Nola sentsibilizatu migrazio bidaiari buruz? Nola arreta piztu eta mobilizatu errepresioa geldiarazteko eta harrera duin eta bihotz onekoak ukaiteko?

Gaualdiak emanen dizkigun aukerak:

– Bizin etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den taldearen helburuak aurkeztea, elkartasun sarearen barnean duen eginkizuna (ekintzak, Etorkizuna -ren abiatzea, etab.);

-2023 hastapenean, Legebiltzarrean landua izanen den Geriza Immigrazioaren lege egitasmoaz eztabaidatzea, lege proiektuaren  jarraipen berezia egiten duten  Clara-rekin (legelaria eta Biziko militantearekin) eta Gabrielle-ekin (Etorkinekin-eko militantearekin)

-lan ildoak finkatzea, zure ahalen arabera engaiatzeko parada ukaitea;

-elkarren ezagutza egitea laguna rte giroan, baso eta janari mahai baten inguruan!

Gaualdi hori ahal bezain ongi iragaiteko, zonbait laguntzaileren beharra badugu ere!

(*) Hitzordua, Patxokian, Tonneliers karrikako 23an, Baionan.