Azaroaren 16an, asteazkenez, 19:30ean, Epaiskan (Baionan)*, Bizik “Nuklearraren kontrako izipirituak iratzarri” itzuliari harrera egiten dio eta gaualdi hori antolatzen du hondakin nuklearren eta baserri munduko borroken inguruan.
Egitarauan: hitzaldia eta filmaren zati zonbait, ondotik, eztabaida Comité Centrales-eko kide eta filmaren zuzendarietakoa diren François Guerroué eta Catherine Fumé-rekin.
Gaualdi horrek zinez aktualitatearekin bat egiten du:
- Bure-en den CIGEO zabortegiaren proiektua interes publikokoa deklaratua izan da,
- -nLa Hagako urtegiak gainezka dira,
- Frantziako Estatua erreaktoreen sail berri bat martxan ezartzeko prestatzen ari da Frantziako industria nuklearraren 70 urteen bilana egin gabe,
- EPR berriei buruzko eztabaida publikoa eta mix energetikoari buruzko kontsulta publikoa Eztabaida Publikorako Batzorde Nazionalak (CNDP-ak) gidatzen du (2022ko urritik – 2023ko otsailera).
*Epaiska, Pannecau karrikako 4., Baionan