Azaroaren 16an, asteazkenez, 19:30ean, Epaiskan (Baionan)*, Bizik “Nuklearraren kontrako izipirituak iratzarri” itzuliari harrera egiten dio eta gaualdi hori antolatzen du hondakin nuklearren eta baserri munduko borroken inguruan. Egitarauan: hitzaldia eta filmaren zati zonbait, ondotik, eztabaida Comité Centrales-eko kide eta filmaren zuzendarietakoa diren François Guerroué eta Catherine Fumé-rekin. Gaualdi horrek zinez aktualitatearekin bat egiten du: Bure-en …
Category: Energia
Apr 09 2016
Hitza hitz : petroleroak gibelerat doaz!
Apr 05 2016
Klimaren 300 militantek Paueko petroleroen goi-bilera zeharo nahastu dute
Paue, apirilak 5: Klimaren 300dik gora militantek poliziek osatutako hesia hautsi eta Totalek Pauen antolatutako MCE Deepwater Development konferentziaren hasiera eragoztea lortu dute. Orain bilera izatekoa den eraikinaren kanpoan daude eta dei egiten diete itsasoaren eta klimaren defendatzaile guztiei haiengana bil daitezen. MCEDD goi-bilera Beaumont jauregian da, baina honek gaur goizean lubakiz jositako zelaiaren itxura …
Mar 14 2016
Paue: itsaspeko zilaketa sakonen kontrako ekintza
#SerialKillerDuClimat #Keepitintheground Action Non-Violente COP21 eta Bizi ! mugimenduko kide batzuek klima eta ozeanoen defentsan ekintza bat burutu dute eguerditan Pauen. Petrolio plataforma ttipi bat instalatu dute Beaumont Palazioko ur putzuan, eta marea beltza bat simulatu dute. Kongresu leku horretan apirilaren 5etik 7ra iragaitekoa da MCE Deepwater Development nazioarteko gailurra, petrolioa erauzteko zilaketen biderkatzea prestatzea duelarik …
Jan 20 2015
«Euskal Herria burujabetza energetikorantz» hitzaldi-eztabaida
Udalbiltzak (*), Euskal Herriko Udal eta Udal hautetsien biltzarrak, Bizi ! mugimenduarekin batean ostirala honetan, urtarrilaren 23an, arratseko 19 :00etan aurkeztuko du Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan,20 Cordeliers karrikan Baionan, ‘Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida’. Xabier Zubialde, gidaren egileak, Igor Aldalur, Eibarko zinegotziak eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoko kideak, Iban Grossier-ek Bizi ! mugimenduko …
Apr 18 2014
Aberri Eguna 2014
Joseba Azkarraga trantsizioan berezitua den euskal soziologoak, ausardia eta argitasun haundiarekin burujabetzaren kontzeptua berrikusten du. Aberri Egunaren aste buru honetan, baitezpada irakurtzekoa den elkarrizketa bat: www.enbata.info/articles/buru-jabetza-barnatuz-krisia-gainditu Joseba Azkarragak, ber gaiari buruz hitzaldi bat emanen du, larunbatean, apirilaren 26an, arratseko 17:00etan, Ainiza-Monjolosen, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitzan. Bilkura publiko hori antolatua da Bizi!, EHLG eta Manu Robles-Arangiz Fundazioaren …
Mar 04 2013
Herri eta herri arteko mailako alternatiba ekologiko eta energetikoei buruzko mintzaldiak
Tramayeseko herria, Saône-et-Loiren puntakoa dugu transizio energetiko eta ekologikoari doakionez. Energia berriztagarrien frantses ligako sari berezia eskuratu du 2011n eta, Italiako Erroman 2012an energia berriztagarrien europar ligako lehen saria (5 000 baino gutiagoko bizilagunak saila) eskainia izan zaio (4 500 herri lehian zirelarik!). Horrek erakusten du, nahiz eta baserri gunean kokatua bada ere, herri batek …
Nov 28 2012
3 hitzaldi publiko “Petrolio merkearen bukaeraz”
Osteguna, azaroaren 29an, arratseko 20:30etan Donibane Lohitzunen (Xardin Erretegian) Ostirala, azaroaren 30an, arratseko 20:30tan, Donapaleun (Xerbitxu Gunearen gibeleko salan) Larunbata, abenduaren 1an, arratsaldeko 15:00etan Baionan (Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan) Guy Chauveteau-k, CNRSeko zuzendari ohiak eta Petrolioaren Frantses Institutoko Kontseilu Zientifikoaren kide ohiak, ezohizko 3 hitzaldi emanen ditu « Petrolio merkearen bukaeraz eta horren ondorioetaz », azaroaren 29 eta …
Sep 07 2012
Garoñako zentral nuklearra hestear?
Nuclenor konpainiak, Iparraldetik 134 km-ra dagoen Garoñako zentral nuklearraren jabe denak, ez du zentralarentzat baimenaren eraberritzea eskatu, alta, -2019ra arteko- luzapen horren egiteko epemuga asteazken arratsean finkatua zen. Zentral nuklearrak bere jarduera 2013an buka lezake beraz. Bizik 2012ko martxoaren 11n Baionan antolatu zuen jende-kateak hori bera eskatzen zuen, Fukushiman iragan istripuaren lehen urtemugakari. Garoñakoa, Fukushimaren …
- 1
- 2