Elkarrekin, forma gaitezen klimaren desafioa altxatzeko!
Eraikinen arraberritzea eta karbono kontsumo apaleko berokuntza-aterabideen integrazioa aktibatu beharreko palanka nagusien artean dira Ipar Euskal Herri mailan berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko helburuak lortzeko. Alabainan, bizitegiek gure energia-kontsumoaren %38 ordezkatzen dute, gehienbat gasa delarik.
2030 urtea helburu duen konta-harian, Klima Planak etxebizitza sektorean energia-kontsumoa % 17z murriztea du helburu, eta “eraikinen energia-arraberritze lanen errendimendua masifikatu” nahi du.
Azkenik, gaur egun energiaren prezioaren gorakadak frogatzen du eraikinen energia-eraginkortasuna eta soiltasuna beharrezkoak direla moltsarentzat bai eta klimarentzat.
Kolektibitateek zeregin erabakigarria dute eta, beraz, trebatu behar dira eraginkortasunez jokatzeko.
Barbara NICOLOSO Virage Énergie-ko zuzendaria eta “Neurritasun Energetikoaren Itun Ttipia”ren egilea da. Sciences Po Lille-en irakasten du energia eta ingurumen politikei buruz eta erregularki formakuntzak eskaintzen ditu hautetsi eta funtzionarioentzat.
Formakuntza batean jadanik parte hartu dute
Laborantza eta elikadura
Irailaren 21ean, hamar bat hautetsi bildu ziren Ainiza-Monjolosen, Mouans-Sartoux-ko Herriko Etxearen esperientzia ezagutzeko, Gilles Pérole-en presentziarekin.Pauso bat gehiago gure jantokien inpaktu ekologikoa murrizteko kostu gehigarririk gabe!
Energia berriztagarriak
Urriaren 14an, Urruñako Herriko Etxeak harrera egin zigun “%100 berriztagarria den energia duen lurralde baten alde ekin” formakuntzarentzat. Charlotte Tardieu CLEReko lurralde proiektuen arduradunaren eta Iban Lizarralde Enargiako presidentearen laguntzaz, hamar bat hautetsik energiaren erronkaren handitasun ordenak ezagutzeko parada ukan dute. Ber maneran, Destination TEPOS tresna interaktiboari esker, Ipar Euskal Herria energia ikuspundutik lurralde positibo (lurraldeak bere kontsumo-beharrak baino energia berriztagarri gehiago ekoiztuz) izatera eramango duten hautuen egiteko parada ukan dute.
Erronken eta palanken ulertzeko eta desafioen altxatzeko prest den hautetsi eta funtzionarioen komunitatearekin bat egiteko: izena ematen dut ere.