Hitzetatik ekintzetara! Mugarik ez, denen zirkulazio libroaren alde!
Indarrean den kontrol sistema eta mugen hestea salatzeko Hendaia eta Irun arteko zubian muga ireki dugu, astearte honetan, azaroaren 1ean.
Bizi!, LAB, Diakité, La Cimade, Etorkinekin, CGT, Sud, EELV, EHBAI eta beste hainbat erakundeetako kideak barne, jende andana bildu da Hendaia eta Irun arteko mugako zubira abiatu aitzin.
Hortik landa zonbait militantek burdin sareko hariak moztu dituzte eta iparraldeko hesiak kendu, Irungo manifestariekin topatzeko.
Bertaratua zen poliziak debaldetan esku hartu du.
Elkarrekin, manifestariek, bihotz-gabeko neurri horiek geldiarazteko beharra gogoratu zuten hitzaldi batean.
Izan ere, herritarren eta tokiko hautetsien borondatearen kontra, Frantziak Schengen eremuko herrialdeekiko mugetan kontrol-sistema arraberritu du 2022ko azaroaren 1etik 2023ko maiatzaren 31ra arte. Arrazoi berriak jaitzinean ematen ditu horrentzat: mehatxu terroristak, muga gaindiarazleen jarduera kriminalak, errefuxiatuen artean potentzialki pertsona mehatxatzaileak izatea, etab. https://perma.cc/TMV7-X63S)
Errefuxiatuek, gerlagatik, biolentziagatik, klima aldaketak beren bizitzan duen eraginagatik dena uztera bultzatuak direlarik, arrisku gehiago hartzen dituzte kontroletatik ihes egiteko: errailetan ibiltzea, autobideko larrialdi geldiuneko bandan, Bidasoa zeharkatu.
Jadanik bizia galdu duten 10 pertsona badira…
Jendeak arriskuan ezartzeko ordez ongi etorria ematea premiazkoa da!