Bizikutzu 43 – 2022ko azaroa

“Denek badugu zeregin bat jokoan” Camille Etienne

Editoriala

Klimarentzako Ekonomia Institutua den I4CEren azken txostenak lekuko elkargoetan “klima arloko inbertsio” eskasa nabarmentzen du, batez ere bizikleta-bideen antolaketan, energia saileko arraberritze obretan, etab.

Alta, aterabideak badira. Eta horiek plantan ezartzeko, arduradunen «gaitasunak eta ezagutzak indartu» behar dira Christophe Cassou IPCCko klimatologoak gogorarazi duen bezala.

Helburu horrekin Bizik bere ekimenak formakuntzari buruz ere bideratzen ditu. Klimaren Astean Ipar Euskal Herriko lurraren erabileran dagoen gatazkari buruzko mahai-ingurua antolatu zen.

Bizik hautetsiendako formakuntza-ziklo bat abian ezartzea erabaki du, energiaren, hondakinen, mugikortasunaren, etab. arloetako adituen parte hartzea segurtatuz.

Denek gure mailan ekin behar badugu, ezinbestekoa da gure hautetsiek beren ardurak har ditzaten.

Potreta: François Verdet, 52 urte

“Dena gustatzen zait Bizin, bai ikuspegi erradikal-pragmatikoa, bai tokiko engaiamenduaren eskala, ekintzen dimentsio umoretsua ahantzi gabe.”

François naiz, 52 urte ditut. Badu 15 urte Bidarten bizi naizela. Eta badu aspaldi Europako Surfrider Foundation eta Bizi! erakundeetan militatzen dudala. 2009an hasi nintzen Biziren ekintzetan parte hartzen. Lehena “Nork nahi ditu graduak irabazi?” jokoa izan zen, kadiren eta musikaren jokoan inspiratua dena, jendea berotze globalari buruz sentsibilizatzeko. 2020az geroztik gehiago inplikatzen naiz, Koordinaketako kide gisa. Dena gustatzen zait Bizi!-n, bai ikuspegi erradikal-pragmatikoa, bai tokiko engaiamenduaren eskala, ekintzen dimentsio umoretsua ahantzi gabe… Iritsi nintzenean, hasten diren gauza guzietan eraginkortasunari ematen zaion garrantziak inpresionatu ninduen.

Hori bat dator elkarte munduko engaiamenduari buruz dudan ikuspegiarekin. Erakundeari eskaintzen ahal diogun denbora mugatua izanik, egiten dugun gauza bakoitza eraginkorra izan dadila! Surfriderren epe luzeko dosier batzuez arduratzen naiz. Bizin, proiektu puntualagoetan inplikatzera entseatzen naiz: kanpaina baten grafismoa, klima egonaldiaren prestatzea, ekintza berezi batean parte hartzea… Lanean ene balio ekologiko eta sozialak gauzatzera entseatzen naiz. Portugal iparraldean gai natural eta biologikoekin egina den gizonentzako arropa marka bat garatzen ari naiz, Bask in the Sun.

Kanpoko Berri: energia herritarraren alde

Gaur egun krisi energetiko handia pairatzen ari gira, eta honek dakar jende askok gurea baino biziki gutiago garatuak diren herrialdeentzat zuzendua uste zuten arriskua: itzalaldi edo txandakako itzalaldien arriskua… Covid krisiaren aldaera gisa, berriz ere ikusten ari gira zein hauskor eta nola ez diren erresilienteak gure sistemak. Eta berriz ere jende ahulenak dira prezio gorena ordainduko dutenak, aberatsenek sakelak betetzen dituzten bitartean eta gobernu-kideak trikota beroz jantziak agertzen direlarik. Uda honetako hondamendiei loturiko egiazko kontzientzia-hartzea izanik ere, klima aldaketaren kontrako borroka lanjerean emana da ikatz-zentral elektrikoak berriz martxan ezarriz.

Euskal Herria burujabe-ren irakurketa berriz egiteko aukera da, lurralde mailan energia burujabetzaren gaiak eta energia herritarraren aldeko borrokaren garrantzia agerian uzten dituena. «Trantsizio energetikoa ez da bakarrik arazo tekniko eta ekonomikoa. Berez egiazko proiektu politikoa da, gure ustez energia herritarra eraiki behar duena, hots, proiektuaren iraupen osoan biztanleen eta elkargoen parte-hartze zuzena ahalbidetzen duen energia, eta ekoizleen eta kontsumitzaileen artean zirkuitu laburrak sortzea helburu duena, beharren eta ekoizbideen arteko loturaz jabetzeko». Xehetasun gehiago hemen: https://bizimugi.eu/burujabe-reprendre-possession-de-nos-vies

Bisita gidatua: Hilabeteko biltzarra:

Hilabeteko biltzarra, denei irekia, Biziren hitzordu nagusietako bat da : gauza berrietaz ohartzeko gunea, informazio biltzeko, eztabaidatzeko, proposatzeko. Elkartea ezagutzeko asmoarekin izan ala jadanik boluntario, pertsona orok bere lekua du han. Heldu berriari Biziko kide batek harrera egiten dio eta gidatzen du.

Hilabeteko biltzar bakoitza iragan hilabeteko jardueren eta aitzinamenduen aipatzearekin hasten da: elkartearen une garrantzitsuen berri hartzeko parada ezin hobea. Horren ondotik, garaiko tematika eta ekintza nagusiak aipatzen dira. Haietariko bat modu luzeagoan lantzen dugu, maiz talde ttipitan, bakoitzak hitza aiseago hartzeko parada izan dezan eta bere ideiak proposa ditzan. Hilabeteko biltzarra jitekoak diren gertakarien aipamenarekin bukatzen da ardura.

Baina biltzarraren egiazko bukaera gero izaten da, Fundazioaren auzoan proposatua den lagun arteko unearekin. Topaketa militante berrien estakurua da, eztabaiden jarraitzeko parada edo hobeki elkar ezagutzekoa.

Hilabeteroko biltzarrak denei irekiak dira eta hilabeteko lehen asteazken guziez egiten dira 19:00etatik 21:00etara Manu Robles Arangiz Fundazioan (Cordeliers karrika, 20, Baiona)

18:40ean : Bizi !-kide berrien harrera

Egin dugu : Garraiobide Alternatiboen Aldeko Lan Taldeak markatu hilabete bat

2022ko irailaren 25eko txirrindiraultza eguzkitsuaren arrakastaren ondotik (200 txirrindularik Bizi Larrun taldearekin manifestatu dute Donibane Lohizunen), bigarren ekintza bat egin dugu Angelun. Donibane Lohizuneko txirrindiraultzaren xedea argia zen: bizikleta-bide seguru gehiagoren eskatzea, Jean-François Irigoyen auzapeza interpelatuz. Angeluko ekintzaren xedea horren osagarria zen: Espainiako hiribidearen eta Belay parkearen arteko obren ilegaltasunaren kontra protesta egitea. Izan ere, legeak eskatzen du bideak berritzen direnean bizikleta-bide seguruak egitea, baina alde horretatik ez da deus aurreikusi Angeluko obren zati horretan. Horregatik, urriaren 4an, asteartez, 10:00etan, Biziko 16 ekintzailek “Legea errespetatu: Brindos hiribidearen arraberritzeak ingurumenaren kodeko L228-2 artikulua errespetatu behar du!” pintatu dute etorbidean berean. Auzapezak legearen errespetatzeari uko egin eta, Bizik afera auzitara eraman du. Segitu beharreko kontua.

Azaroko eta abenduko egutegia

  • Azaroaren 3an, ostegunez, 19:00-20:30: Hitza Hitz Komunikazioa lantaldearen bilkura, Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
  • Azaroaren 10ean, ostegunez, 18:30-20:15: Biziren Etorkinei buruzko lan taldearen bilkura, Maiatzen, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 22., Baionan.
  • Azaroaren 14an, astelehenez, 18:30-20:30: Lurralde mailako alternatiba – Hitza Hitz Begirale taldearen bilkura, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Azaroaren 16an, asteazkenez, 19:00-21:00: Euskaraz Bizin lan taldearen bilkura: MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
  • Azaroaren 16an, asteazkenez, 19:00 – 21:00: Kide berriei harrera MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan
  • Azaroaren 17an, ostegunez, 19:00-21:00: Komunikazioa lan taldearen bilkura, Maiatzen, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 22., Baionan.
  • Azaroaren 21ean,, astelehenez, 19:00-21:00: Jakazan/k lan taldearen bilkura, Patxokian, Tonneliers-en karrikako 23bis-an, Baionan
  • Azaroaren 28an, astelehenez, 18:30-20:30: Habitat-Etxebizitza lantaldearen bilkura, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Abenduaren 6an, asteartez, 19:00-21:00: Garraiobide alternatiboen aldeko lantaldearen bilkura, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Abenduaren 6an, asteartez, 19:00-20:30: Hitza Hitz Komunikazioa lantaldearen bilkura, Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
  • Abenduaren 7an, asteazkenez, 19:00-21:00: Biziren hilabeteko bilkura irekia, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Abenduaren 8an, ostegunez, 18:30-20:15: Biziren Etorkinei buruzko lan taldearen bilkura, Maiatzen, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 22., Baionan.
  • Abenduaren 12an, astelehenez, 18:30-20:30: Lurralde mailako alternatiba – Hitza Hitz Begirale taldearen bilkura, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Abenduaren 15ean, ostegunez, 19:00-21:00: Komunikazioa lan taldearen bilkura, Maiatzen, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 22., Baionan.
  • Abenduaren 19an, astelehenez, 19:00-21:00: Jakazan/k lan taldearen bilkura, Patxokian, Tonneliers-en karrikako 23bis-an, Baionan
  • Abenduaren 26an, astelehenez, 18:30-20:30: Habitat-Etxebizitza lantaldearen bilkura, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Urtarrilaren 3an, asteartez, 19:00-21:00: Garraiobide alternatiboen aldeko lantaldearen bilkura, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.
  • Urtarrilaren 3an, asteartez, 19:00-20:30: Hitza Hitz Komunikazioa lantaldearen bilkura, Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan
  • Urtarrilaren 4an, asteazkenez, 19:00-21:00: Biziren hilabeteko bilkura irekia, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.