Energia berriztagarriak bai, hemen eta orain, baina nola?

Ekainaren 9an, ostiralarekin, 18:30ean, Bizkaiko Artean, Makatzak, Sukar Horia, Butroi Bizirik, Ekologistak Martxan eta Jauzi Ekosoziala erakundeek probintzian energia berriztagarriak zabaltzeko oztopo eta bitartekoei buruz arituko dira.

Euskal Herria Burujabeko erredakzio taldeko Nicolas Goñik eta David Lannesek hainbat komunikabidetan argitaratutako Berriztagarriak neurritasunarekin batera doaz Iritzi Artikuluan egin hausnarketan sakontzeko manera paregabea. Hara zonbait gako artikulutuk ateraiak: “Berriztagarrien aurka borrokatzea, praktikan energia fosilen alde lan egitea da. Testuinguru honetan galdera egokia zera da: nola egin? Megaproiektuen aurkako borroka ez da berriztagarrien aurkakoa izan behar, baizik eta neurritasunaren alde. Hiri eremuen ur beltzak baliatu daitezke metanoa ekoizteko, landa eremuan egurraren biomasa modu neurrituan erabili, itsasoan bero-ponpak etxebizitzen berotzeko… Eredu sendo bat eraiki nahian, anizkoitza izan behar da, eta biztanleekiko elkarlanean egina. Berant gabiltza, baina abantaila izan daiteke ere akats ezagun batzuk saihesteko, eta oligopoloen megaproiektuen eredua zabaltzen utzi baino, herritarren parte hartzearekin gure eredu propioa sortzeko.” . Horrez gain, Iñaki Barcena Jauzi Ekosozialeko kidearen “Haize errota beltzak” artikuluko gogoeten hurbiltzeko parada ere ” Energia berriztagarriak ezinbestekoak ditugu, orain eta hemen, baina ez oligopolio energetikoaren estraktibismoaren azken negozio moduan. Benetako trantsizio energetikoa lurralde antolamendua, planifikazioa eta eztabaida demokratikoan oinarritu behar da, hiri eta landa munduaren arteko harreman orekatuagoak sortzeko, adibidez.

Bizkaiako mahai inguru honek ordezkatzen duen “Jauziak”, energia berriztagarrien arloan diren altxaprimak, nola aktibatzen ahal diren gure lurraldeen metamorfosi ekologikoarentzat, ezagutzeko parada eskainiko digu. Urriaren 7 eta 8an, Euskal Herria Burujabe ekitaldiak ere, besteak beste, energia berriztagarrien arloan, hainbat gogoeta eta altxaprima kolektibo zehatz ezagutzeko parada eskainiko du.