Bizi!: Biltzar Nagusia, Koordinaketa berria eta 2023ko asmo handiko bi ekitaldi

Biziren urteko Biltzar Nagusia, larunbat honetan, maiatzaren 13an, iragan da. Ekintzetan aberatsa izan den urtearen eta ia aho batez onarturiko txosten moral eta finantzarioaren laguntzaz, mugimenduak bere Koordinaketa berria bozkatu du eta proiektu berriei buruz jo du. 

Biltzar Nagusiak ia aho batez onartu du iragan den urteari buruzko ohiko txosten finantzario eta morala. 

Klima aldaketa gero eta nabarmenagoa den testuinguruan, Bizik hainbat arlotan bere aktibitateak atxiki ditu: AHT, Klima Egonaldia, Maiatzaren Lehena, Hitza Hitz-en bidez Hautetsien engaiamenduen gauzatzearen jarraipena, Mugikortasunak, Digitala,… Bizi! gai askotan aktiboa izan da, bere lan mamitsuarekin jarraituz, eta 2020-2024rako Trantsiziotik metamorfosira  bide-orrian zehazturiko lehentasunak barnatuz.

Hitza hitz taldeak eskola-jantokietako menuetan animalia proteina murrizteari buruzko kanpaina batekin arrakasta lortu du, praktikak eta kontzientziazioa aldatzen lagunduz, lantaldeari lehen etapa garaipena emanez, Ipar Euskal Herriko 5.000 haurrek hemendik goiti astean behin begetarianoa den menua badutelarik beren jantokietan! 2020-2024 bide-orriak irekitako lan-sailak aitzina doaz. Habitata Etxebizitza taldeak bere jarrera gero eta gehiago argi uzteko parada ukan du hainbat argitalpenen bitartez. Bizik  era berean, Herrian Bizi – Se loger au Pays plataforman parte hartzen segitu du plataformako animazio taldearen baitan ekinez, azken honek etxebizitzari buruzko bigarren manfiestaldia antolatu duelarik 2023ko apirilaren 1ean. 2022an, Garraiobide Alternatiboen Aldeko taldeak aktibo segitu du: ekintza eta errekurtsoa. Angeluko ​​Brindos etorbideko obrei buruz, Donibane Lohizuneko txirrindiraultza… Klima eta Justizia Sozialaren Egonaldiaren hirugarren edizioa arrakastatsua izan da: 200 pertsona baino gehiago bildu ditu 5 egunez. Aurten, Alda izan da egonaldiaren ko-antolatzailea, eta horri esker, formakuntza saio hauetan parte hartu duenpublikoa zabaltzea lortu da. Bizik ez du beste sektoreetan lotura galdu, izan dadin etorkinekilako elkartasuna jorratzen duen taldean, Euskaraz bizin taldean, AHTren proiektuari buru egiteko taldean edo aktualitateari erantzuteko hainbat ekintza erreaktiboren antolaketan.

2009ko ekainean sortua, Bizi! hainbat lan taldetan eta tokiko taldetan egituratu da (Xiberoan, Baxe-Nafarroan eta Hego Lapurdin). Elkarteak, lurraldeko beste eragile batzuekin batera, Ipar Euskal Herriko hainbat alternatiba konkretu eta iraunkorren sorreran parte hartu du. Garaipenak lortzen dituen eta erreferentea den tokiko aktorea da Bizi!, eta metamorfosi ekologikoaren aldeko alternatiben lurralde ekosistema indartzen laguntzen du.

Asmo handiko urte bati begira

2023an, Hitza Hitz batzordeko begirale ekologikoek 56 Herriko Etxeetako hautetsien ekintzen bilana eginen dute eta Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren bilakaeraren mapa eginen dute Itunaren zazpi engaiamenduen gauzatzeari buruz. Emaitza hauek ekainaren 5ean argitaratuko dira Ingurumenaren Mundu mailako Eguna dela eta. Bizik emaitza horiek jendaurrean zabalduko ditu eta irakaspenak aterako ditu, Herriko Etxeen agintaldiaren bigarren zatian beharrezkoa den metamorfosia gauzatua izan dadin.

Alternatiba 2018z geroztik elkartearen ekitaldirik handienaren prestaketari buruzko bilana egiteko parada ere izan zen Biziren Biltzar nagusia. Urriaren 7 eta 8an, Euskal Herria Burujabe 2023k Baionako hiri-barnea animatuko du eta ttipi eta handiak bilduko ditu Euskal Herria Burujabe lurralde proiektua ukigarria bilakaratzeko, lurraldeko alternatibak biltzeko eta biztanleriak bere gana ditzakeen ekintza-palankak erakusteko. Kontzertuak, erakusketak, hitzaldiak, proiekzioak, animazioak izango dira bertan. 10.000 laguni harrera egiteko ekitaldiak Euskal Herrian mobilizazio ekologikoari bultzada berria eman nahi dio ere.

Biziren Koordinaketa berria bozkatua

Azkenik, biltzar nagusiak Biziren Koordinaketa berria bozkatu du. Talde hau mugimendua animatzen eta koordinatzen duen instantzia da. Ondoko 40 kideek osatzen dute (20 emazte eta 20 gizon): Anaiz Aguirre, Teddy Atlani, Elise Ayrault, Kike Azkue, Iza Bainvel, Jérémie Bude, Xabi Camino, Aurélien Carrodano, Julien Clapié, Anne Denoroy, Elise Dilet, Lilas Dinclaux, Oihana Driollet, Dominika Durruty, Romain Dussault, Mathilde Etxeleku, Maylis Garcia, Thibaut Godin, Xabier Harlouchet, Gabriel Jourdane, Magali Lartigue, Anthony Lubrano, Shawn Lubrano, Francisco Ordas, Marion Pichery, Clara Pires, Didier Poitrenaud-Hiribarren, Christelle Pucheu, Johan Rivière, Maina Rivière, Maeva Rougé, Cristel Rouma, Jean Marc Sarthou, Carole Ternois, Maël Thomas, Alexia Tosini, Emma Tosini, Elouan Trichard, François Verdet, Laurent Vettorel.

Ikus bilan morala : https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2023/05/Bilan-moral-2023.pdf