Biziren Begirale ekologikoek Métam’Or Trofeoen ekitaldira gomitatzen zaituztete, ekainaren 5ean, astelehenarekin, Ziburuko Baltsanen, 19:00etarik goiti. Karia horretara, Ipar Euskal Herrian metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenaren emaitzak aurkeztuko dira. Erronka ekologikoei dagokienez, 56 Herriko Etxeren eta Euskal Elkargoaren kargualdiko lehen 3 urteetako bilana aurkeztuko da. Karia horretara, «merezimendutsuenak» diren Herriko Etxeak ohoratuak izanen dira denboraren kontrako klima-lasterketaren arloan duten engaiamenduarentzat.
2021ean, metamorfosia ez zen oraino hasia
Kargualdiak urte bat pasa zituelarik egin den txostenean, begiraleek segitzen dituzten eta Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %87 dituzten 56 Herriko Etxeen artean, orotara 32 Herriko Etxek bakarrik erantzun zuten Metamorfosiaren Itunaren jarraipenari. Emaitzak, oro har, etsigarriak izan ziren, Herriko Etxeen gehiengo zabala ekintzarik gabeko fasean zen. Hala ere, Herriko Etxe batzu nabarmendu ziren, hala nola Itsasu, laborantza-lurraren artifizializazioa murrizten duen hirigintza-politikagatik, edo, alderantziz, Donibane Lohizune, mugikortasun eztien kontra doan Foch hiri-erdiko aparkaleku-proiektuarengatik.
Txostena, Ipar Euskal Herriko biztanleriaren zerbitzurako tresna
Ekaineko hilabete honetan kargualdi-erdia beteko da eta metamorfosi ekologikoaren aldeko Herriko Etxe eta Euskal Elkargoaren ekintzen bilakaeraren bilana egiteko aukera izanen da. Ber maneran, gardentasun demokratikoaren aldeko tresna da, metamorfosi ekologikora hurbiltzea ahalbidetzen duena, Herriko Etxeen mailako palankei buruzko informazio lokalizatua, askotan falta dena, transmititzen duena. Herritar bakoitzak txosten hau bere ganatzen ahalko du bere Herriko Etxearen eta Lurraldearen egoera kokatzeko erronka ekologikoei dagokienez. Era berean, Ipar Euskal Herriko eragileak (instituzioak, elkarteak, enpresak) txostenaren emaitzak baliatzera gomitatzen ditugu, larrialdi ekologikoari begira beren jarduna hobeki bideratzeko.
«Merezimendutsuenak» diren Herriko Etxeentzat zeremonia, kargualdi-erdiko edizioa
Oraingo honetan, ordulariaren kontrako klima-lasterketaren arloan hartu engaiamenduentzat Herriko Etxe merezimendutsuenak nabarmenduak izanen dira. Geldirik egotearen “errealismotik” atera txostenaren plazaratzean landutako kontzeptua berriz hartuz, edizio honetan lau trofeo aurkeztuko dira:
- Urrezko tximeleta: Metamorfosi ekologikoruntz engaiatuena den herriarentzat,
- Urrezko ostruka: larrialdi ekologikoaren aitzinean burua hondarrean gehienik sartzen duenarentzat,
- Urrezko karpa: bere ekintzei buruz mutuena denarentzat.
- Trofeo misteriotsua: ekainaren 5ean deskubritzekoa!
Zeremoniatik landa, elkarrizketa eta trukaketak janari-mahai baten inguruan luzatzen ahalko dira.
Sartzea urririk.
Baltsan, Gabriel Delaunay etorbideko 8., Ziburun
Izena ematen dut ikusle edo laguntzaile bezala:
Biziren ekintza indartzeko eta metamorfosi ekologikoa bizkortzeko, Ipar Euskal Herriko biztanle guztiek ekarpena egin dezakete Biziko kide bilakatuz edo Biziri emaitza bat eginez, Biziren zilegitasuna eta baliabideak indartzeko, edo, jarraituak diren Herriko Etxeeetan jarduten duten begirale ekologikoekin bat eginez.