Ekonomia bitorkiratzeko proposamenak ezagut itzazu, marrazkiei esker.

Marrazkiei esker, ezagut itzazu lurralde burujabe, jasangarri eta solidarioaren aldeko Euskal Herria Burujabe proiektuan ekonomia lurraldetik berriz hurbiltzeko dauzkagun proposamenak!

Etxebizitza eta mugikortasunetik landa, arlo guziak sketchnote gisa deklinatuak izanen dira: elikadura eta laborantza, etxebizitza, energia, mugikortasuna, garraioak, elkartasunak, politika, ekonomia.

Ezagut ezazu ekonomia lurraldetik berriz hurbiltzeko irudikatzen ditugun diagnostiko, asmo eta aterabideak. Esku guzietan ezartzekoak!

Urrunago joateko, hitzordua duzu ekainaren 2an, Agurainen, Araban, Euskal Herria Burujaberen 2. jauzian parte hartzeko! Zatoz deskubritzera klima nahasmendua sortzen duen ekonomia fosil eta estraktibistatik askatzeko ELA sindikatua plantan ematen ari den trantsizio eko-sozialerako bide-orria.

Hitzordua, urriaren 7 eta 8an, Baionan, ekonomia alorreko eragileak ezagutzeko, eztabaidetan egoteko, eta atelierretan parte hartzeko, milaka lagunekin!

Milesker Aurélie Paquignoni sketxnota eginik 💪