Suprefetura aitzinean, Bizik, Ipar Euskal Herriko errepide antolaketa txarrenen Rolls Royce edo sarien berri ematen du

Maiatzaren 22an, astelehenarekin, Baionako Suprefetura aitzinean, 50 lagunek Bizi!k antolaturiko““Bizikleta antolaketen Rolls Royce-a” aperitibo  inaugurazioan parte hartu dute. Aire librean iragan den erakusketa honek, legez kanpoko, nehon ez diren edo bizikletaren erabilpena deuseztatzen duten, bizikletaz ibiltzeko antolaketak aurkeztu ditu, ironiaz,  historiaren eta larrialdi klimatikoaren kontra doazenak, eta  gure garraio moldeak birpentsatzera bultzatzen gaituztenak, besteak beste.

Zeremonia-animatzaileek, karia horretara Biziren “Garraiobide Alternatiboen aldeko lantaldea”ri  erreferentzia eginez, beren burua,   “Oro-autoz-aren maitaleak” izendatzen dutenek,  beren obra ezberdinak aurkeztu dituzte, eskertuz “kolektibitate guziak eta haien ordezkariak beren esku den guzia egin dutelako bizikletaren lekua mugatzeko eta autoarena espazio publikoan ahal bezain bat handitzeko, eta hori, nahiz eta legea kontra izan.

Bizikleta bide bazterrean plantan emana izan den erakusketari esker, txirrindulari eta oinezkoak gelditzen ahal ziren eta Bizik azpimarraturiko legez kanpoko, nehon ez diren edo/eta bizikletaren erabilpena deuseztatzen duten bizikleta antolaketen argazkiak miresten ahal zituzten. Izan ere, Biziren erranetan, aperitibo honetan aurkezturiko adibideak ez dira salbuespenak: maizegi Ipar Euskal Herriko kolektibitateen bizikleta politikak ez ditu erabiltzaileen galdeak, gomendioak, ezta legea ere errespetatzen.

Bukatzeko, zeremonia-animatzaileetariko batek aldarrikatu zuen: “Guk ere bereziki eskertu nahi dugu prefeturako agintaritza eta gure sustengua  gogorarazi nahi izan diogu, azken honek kuraia handiarekin legea hausten duten heroi guzi horiek bakean uzten dituelako gure autoendako tokia sakralizatzea ahalbidetuz”.
Hain zuzen ere, Baionako Suprefetarekin aspaldi itxoiten zuten bilkura baino egun batzu lehenago, Biziko militanteek salatzen dute  lurralde kolektibitateek egiten dituzten errepideen antolaketen legezkotasuna kontrolatzeko eginkizunean, prefeturako agintaritzaren geldirik egotea, 2020az geroztik elkarteak hainbat abisu eman badizkio ere.

Biziren arabera, Ingurumen Kodeko L228-2 artikulua -zoinek dion hiriaren eremuan den edozoin errepideren arraberritzek, bizikleta antolaketa bat  behar duela aitzin ikusi (salbuespenak salbuespen)- sistematikoki errespetatu bazen Laure legea ezarri zenetik (eta ondotik, LOM legeak indartu duena) duela 26 urte, bizikletaz ibiltzeko antolaketak eta txirrindulariak askoz gehiago izanen ziren, eta garraio-sektorearen isurketak, Ipar Euskal Herriko herrialdeko berotegi-efektuko gasen bigarren iturria direnak, askoz apalagoak izanen ziren. Hondamendi klimatikoen denboraldi berri baten hasieran, Bizik gogorarazten du indarrean diren legeak, LOM legea adibidez, jada existitzen direnak eta larrialdi klimatikoari buru egiteko, norabide egokian doazenak, arras errespetatuak eta sistematikoki kontrolatuak izan behar direla. Elkartea kexu da horren egiaztatzeaz eta oroitarazteaz behartua izaitea.

Bizi! beraz, maiatzaren 24an, asteazkenarekin, Baionako suprefetarekin bilduko da, eta haren aldarrikapenentzat ondorio baikorrak lortzea espero du, eta prefeturak bere gain hartuko dituela Ingurumen Kodearen L228-2 artikulua betetzeari lotuak diren ardurak.