Ezagutu Euskal Herria Burujabe lurralde burujabe, jasangarri eta solidario baten aldeko proiektuko Habitata Etxebizitza kapitulua marrazkiz!

Mugikortasunetik landa, arlo guziak sketchnote bezala deklinatuak izanen dira: elikadura eta laborantza, etxebizitza, energia, mugikortasuna, garraioak, elkartasunak, politika, ekonomia.

Nola birpentsatu gure hiria garatzeko moldea jadanik hor denetik partituz, eraikuntza berriak mugatzeko? Nola egokitu daiteke etxebizitza ahal bezain ongi klima aldaketetari, gero eta usuago eta biziagoak izanen diren beroteeri? Nola herrian aloitu, molde duinean eta prezio merkean?

Ezagutu Etxebizitzarentzat irudikatzen ditugun diagnostiko, asmo eta aterabideak. Esku guzietan ezartzekoa!

Hitzordua, urriaren 7 eta 8an, Baionan, etxebizitzaren eragileak ezagutzeko, eztabaidetara joateko, tailerretan parte hartzeko milaka lagunekin!