Arramaiatzaren 17an, neskenegunarekin Maule, Bildoze-Onize-Pe, Espeize-Ündürainen, Xiberoan, “Voix du Saison” elkarteak, Bide berri projetaren bazterreko bizizaleek, Bizi! Xiberoak eta SEPANSO elkarteak hainbat topaketa eta jarduera antolatuko dituzte Treinbide ohian Ebilaldi Pik Nika baten karietara Departamenduak bultzatzen duen Xiberoko Bideari «Ez» errateko eta Xiberoan eta Barnekaldean egiazko txirrindularitza sarea plantan ezartzeari «Bai» errateko.
Arramaiatzaren 17an, neskenegunarekin, 10:30tarik 15:30tara.
Abiatzea Mauleko geltoki ohitik 10:30tan, 11orenetan treinbide ohiko Bildozeko sargian, 11:30tan Onize Peko sargian, eta 12tan Espeizen.
Au programme de cette matinale :
* Mauletik abiatzea bizikletez edo hoinez treinbide ohitik Espeizera.
* prentsa aitzineko eta hitz hartzea: Departamentüaren bide berri proiekto inutila eta alternatibak presentatü.
* hurrup eta klik, bazkari partekatü batekin. Ostatüa segürtatürik.
Etor deskubritzera Xiberoan mugikortasun eztien potentzial ikaragarria. Bai eta ere mugikortasun eztiek nola gure lurraldeen metamorfosi ekologikoa kausitzekok altxaprimak izaiten ahal dire.