Euskal Herria Burujabe 2023: ekainean, ekitaldiak bata bestearen ondotik!

Ekainaren 2an, ostiralarekin, ELA sindikatuko 250 kidek parte hartu dute, Hego Euskal Herrian, klima aldaketaren erantzule diren erregai fosilekiko menpekotasunetik ekonomia eta enplegua ateratzeko bide orria prestatzeko goizaldian. Bizi elkarteak parte hartu du, “7 jauzi” sekuentziaren barnean, lurralde proiektua eta urriaren 7an eta 8an Baionan antolatuko den Euskal Herria Burujabe ekitaldia aurkezteko. Ekainean eta uztailean beste bost hitzordu finkatuak dira   Euskal Herriko probintzia guzietan mezua zabaltzeko.

ELA sindikatuko 250 ordezkariak ostiral honetan, ekainaren 2an, bildu dira Arabako probintzian, hego Euskal Herrian, Agurain-eko zineman. Hango ekonomiak klima aldaketaren erantzule diren erregai fosilekiko menpekotasun handia duen arren, ondoko urteetan ekoizpenaren eta enpleguaren eraldaketa planifikatuko duen bide orria landu du sindikatuak. Antonio Aretxabala geologoak baliabide mugatuak dituzten energia eta materialei loturiko erronkei buruz egin aurkezpenak panorama osatu zuen.

Horren karietara bidaia egin zuen Bizi elkarteari hainbat ideia emateko parada. “Heldu diren urteetarako erronka handia da eta lan garrantzitsua! Inspiratzailea den iniziatiba hau, 100.000 kide dituen eta Hego Euskal Herriko handiena den sindikatutik datorrena, berri ona da eta arreta handiz segituko dugu haren aitzinatzea, dio Alexia Tosini Bizi-ko bozeramaileak.

Bidasoaren bestaldean bultzatzen ari den dinamika ezagutaraztea ere etorri zen Bizi elkartea. “Ekitaldi hau Euskal Herria Burujabe-ren karietara egiten diren 7 jauzien esparruan sartzea, klimaren erronkari buru egiteko, etorkizun justuagoa, berdinzaleagoa eta demokratikoagoa eraikiz, bost urtez landua izaten ari den lurralde proiektua ezagutarazteko parada izan da. Eta erakusleiho gisa balioko duen eta urrian Baionan eginen den ekitaldi handiaren garrantzia azaltzeko parada ukan dugu». dio Antton Harignordoquy Biziko bozeramaileak. Hitzordua, beraz, emana da!

Ekainean eta uztailean, beste bost “jauzi” emanen dira probintzia bakoitzean Euskal Herria Burujabe lurralde proiektua ezagutarazteko eta eztabaidatzeko, ekintza kolektiborako palankak ezagutzeko eta,   Baionan,  urriaren 7 eta 8an, 10.000 lagunek Euskal Herriaren metamorfosiari bultzada berria emango diotela espero delarik,  dinamikarekin bat egiteko gomita luzatzeko..

• Ekainaren 9an, ostiralarekin, 18:30ean, Bizkaiko Artean, Makatzak, Sukar Horia, Butroi Bizirik, Ekologistak Martxan eta Jauzi Ekosoziala erakundeek lurraldean energia berriztagarriak hedatzeko oztopoak eta bitartekoak aztertuko dituzte.

• Ekainaren 17an, Maule, Bildoze-Onize-Pe, Espeize-Ündürainen, Xiberoan, “Voix du Saison” elkarteak, Bide berri projetaren bazterreko bizizaleek, Bizi! Xiberoak eta SEPANSO elkarteak hainbat topaketa eta jarduera antolatuko dituzte Treinbide ohian Ebilaldi Pik Nika baten karietara Departamenduak bultzatzen duen Xiberoko Bideari «Ez» errateko eta Xiberoan eta Barnekaldean egiazko txirrindularitza sarea plantan ezartzeari «Bai» errateko.

• Ekainaren 24an, larunbatarekin, 10:00etan, Baxe-Nafarroko Ainiza Monjolosen, Euskal Herriko Laborantza Ganbaran (EHLGn), baserriko produktuen banaketa plataforma den Iparlab-eko Sylvie Laborde-Bresse-ek, sukaldari eta manatze biltze elkarteko presidentea den Thierry Poisson-ek eta Irisarriko baratzezaina den Nicolas Mendiboure-k partekatuko dute eskola-jantokien hornikuntzaren eraldaketari buruzko hausnarketen egoera: haurren osagarriaren eta klimaren   aldeko palanka.

• Uztailaren 8an, larunbatarekin, 10:00etan, Nafarroako Irunberrin, Oibarko arno ekoizle eta laborari biologikoa den Imanol Iberok, euskara sustatzeko elkarteen tokiko erreferente den Haizea Lizarbek eta Errigora animazio taldeko Xanti Kirogak herri antolaketa beste molde batez egiteko manera aurkeztuko digute Errigora herritar ekimenarekin.