Baionako Pesten egiteko beste molde bat

Bizi! mugimenduarentzat, Baionako Pestak momentu garrantzitsuak dira: Bertan, egunero, 200 000 pertsona pasatzen dira. Urtero, pestek irauten dituzten 5 egunetan, Bizi!k bertan sentsibilizazio kanpaina bat eramaiten du afitxa kolaketa masiboak, esku paper eta eranskailuak banatuz Baionako hiri erdigunean. Eta urtero, Bizi!k Iparraldeko militante progresista, ekologista, abertzale eta alternatiboen topagunea den taberna militante bat 5 egunez …

Continue reading

[:fr]Ordre du jour de la Coordination Bizi de ce mercredi 11 juillet

 

Eta lanera autobusez edo trenez joaten banintz?

Bizi!k martxan ezartzen du kanpaina berri bat. Kanpaina horren helburua da, soldatapeko langileak informatzea  beren enplegatzaileak behar dituela langileen etxetik-lanerako garraioen gastuen %50aren ordainketa bere gain hartu, baldin eta garraio horiek garraio publikoen bidez eginak badira. Bete behar hortaz, jendarte zabalean, arras gutti jakinean dira. Neurri horri buruzko xehetasun guziak – bai eta ere Baiona-Hendaia …

Continue reading

[:fr]Stop aux subventions à la pollution !

[:]

Continue reading

Rioko Populuen Gailurran egon den ELA-Bizi euskal delegazioaren bilana: Gobernuek bizkarra ematen dute justizia soziala eta ekologikoari

       ELA eta Bizi!k nahi dute gaitzetsi Rio+20aren karietarat gobernuek izenpetu duten Akordioa: exekutiboek justizia soziala eta ekologikoa errefusatzen dutela argi uzten dute. Adierazpen horrek ez du aurrerapen izpirik ekartzen jakinez sekulan baino beharrezkoa dela errotik politikaz aldatzera, Kapitalaren interesaren gainetik populuen interesak eta planetaren mugaren errespetua ezartzeko. Orokortasunez betea den dokumento bat da, ez …

Continue reading

Rio+20 : “Bai Naturaren Pribatizazioari”: Naturaren merkantilizazioaren kontrako ekintza Miarritzeko BNP-n

      Bizi! euskal mugimendu altermundialistako dozena bat aktibistek ekintza ikusgarri bat burutu dute ekainaren 22an ostiral hontan Miarritzeko hiri erdian kokatua den BNP bankuaren kontra, herriko etxetik eta komisaldegitik hurbil.     Zurubi handi batekin bankuaren teilaturat igan dira eta eraikinaren aintzinaldea berriz estali dute alimaleko kanpo estalki batekin… nahiz eta banku agentziako zuzendariaren eta …

Continue reading

Justizia sozialaren eta ekologikoaren aldeko Batukada

    Ostegun honetan, ekainaren 21an, justizia sozialaren eta ekologikoaren aldeko besta eta aldarrikapen giroko batukada batek Baionako karrikak zeharkatu ditu Rioko Populuen Gailurreko mezuen jendarteratzeko.       Desfilea capoeira (Brasilen esklabutza garaian afrikar populuek zuten dantza/borrokoa molde berezi bat) saio batzutaz osatua zen.         “Rio+20: justizia sozialaren eta ekologikoaren aldeko Batukada” eskupapera banatua …

Continue reading

Baiona Rio-ekin konektatua !

Baiona Rio-ekin konektatua ! Ostegun honetan, ekainaren 21an Bilbon eta Baionan bideo hitzaldi bat egina izanen da Rio-ko Populuen Gailurretik zuzenean.     Bertan ikusten eta entzuten ahalko ditugu euskal delegazioko eta Populuen Gailurreko beste militante batzuren lekukotasunak, eta zuzenean galderak pausatzen ahalko zaizkie. Prentsa eta interesatuak diren pertsona guziak gomitatuak dira zuzeneko bideo hitzaldi horren …

Continue reading

RIO+20 : 2 elgarretaratze sozialaren eta ekologikoaren alde Biarritzen eta Bilbon

    350 pertsonek osatu dute, asteazken honetan, ekainaren 20an, arratseko 19 :00etan, Biarritzeko hondartza haundian, Justizia Sozialaren eta Ekologikoaren aldeko jende kate haundi bat. Tokiko 20tik pasa elkartetarik bultzatua zen manifestaldi honen gai orokorra «Natura, denen ontasuna da, heien «ekonomia berdea»ri ez!» zen.     Manifestalarien parte bat letra erraldoi bat pertsona bakotx eramaiten zuten jendetaz …

Continue reading

Justizia sozialaren eta ekologikoaren alde Rion den Populuen Gailurretik zuzenean

    Bizi! mugimendu altermundialistako eta ELA sindikatuko ordezkarietaz osatua den euskal delegazioa astelehen honetan, ekainaren 18an, Rio-rat heldu da eta bertan lehen bilkura eta topaketak jarraitu ditu. Ordezkaritza hori Mikel Noval, Saioa Igeregi eta Ainhara Plazaolaz osatua da ELAri dagokionez, eta Barth Camesdescasse-etaz Bizi!rentzat.     Krisi soziala eta ekologikoaren arrazoin sakonei eta sistemak proposatzen dituen …

Continue reading