Beren erreferentziak, beren lurra, beren hurbilekoak, beren familia, beren sustraiak utzi; errepideetan beren bizitza arriskuan ezarri, Mediterraneoa zeharkatu nahian, herrialde ezezagun batera heltzeko, asko dira bide luze eta arriskutsu hau egin behar dutenak. Gerla, errepresioa, miseria edo hondamendi naturaletatik zuzenean ihes egitea ez bada, emazte, gizon eta haur horiek beren etorkizuna zalantzan ikusten duten eskualdeetatik …
Category: Mintzaldiak
Feb 26 2020
“Asteburu bat euskaraz, Bizirekin”: formakuntzako euskarriak!
Donibane Garaziko Tartasenea aterpetxean, otsailaren 22 eta 23ko asteburuan, Donibane Garaziko Libertimendu garaian… Biziko kide eta laguntzaileen artean momento goxoak elkarrekin eta euskaraz bizitzeko parada ukan dute Bizi!ko hainbat “Ahobizi” eta “Belarriprest”ek! Hara jarraian, asteburuan iragan diren formakuntzetan erabiliak izan diren euskarriak : Larunbatean, otsailaren 22an: 14:00-14:30: Ahobizi & Belarriprestentzat Harrera & Elkar ezagutza jokoa. …
Feb 07 2020
“Asteburu bat euskaraz, Bizirekin”: otsailaren 22 eta 23an!
Hara! Bizi!ko Ahobizi eta Belarriprest-en asteburua finkatua da! Nun: Donibane Garaziko Tartasenea aterpetxean. Noiz: Hasiera: larunbata, otsailaren 22a, 14:00etan ttanko! Bukaera: igandea, otsailaren 23a, +/-13:00, Donibane Garaziko Libertimendutik landa! Zertako: Biziko kide eta laguntzaileen artean momento goxoak elkarrekin eta euskaraz bizitzeko! Asteburua behar bezala antolatzeko, zuen presentzia oraindanik baieztatu, hemen klikatuz! Euskaraz Bizi!n lan taldea …
Mar 04 2019
Ahalduntze feminista, borrokaren ondorioa
Liburuaren egilea eta liburuko protagonistak. Argazkia: Amaia Lekunberri. Bizkaiko zahar etxeetan 378 egun iraun eta 2000 emazte mobilizatu dituen grebaz hitzaldia iraganen da, ostegunean, martxoaren 7an, MRA Fundazioaren, egoitzan Baionan, arratseko 20:00etan. « Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak » liburuaren egilea den Onintza Irureta Argiako kazetariak, 2016-2017ko Bizkaiko zahar etxeetako greba zergatik borroka feminista …
Nov 23 2018
Nola lortu hizkuntz aniztasun jasangarria?
Zer da hizkuntz ekologia eta zein dira hizkuntza baten bizi baldintza jasangarriak? Zeinuz osatuko kode bezala, bere aukera propioen arabera garatzen bada ere, hizkuntzak, ezin gaindituzko muga bat badu: erranahia adieratzek edo zentzua emateko gaitasuna, eremu biologikoaren, jendearen, meneko da. Azaroaren 30ean, ostiralean, arratseko 20:00etan Baionako Euskal Erakustokian, Euskaraz Bizi!n lan taldeak gomitaturik, Belen Uranga …
Nov 04 2017
Jean Jouzel eta Pierre Larrouturou-rekin Baionan ez ohizko hitzaldia
Manu Robles-Arangiz fundazioak eta Bizi! Elkarteak, azaroaren 8an asteazkenarekin 20:00etan, Baionako lan Burtsan mintzaldi publikoa antolatzen dute Jean Jouzel-ekin (klimatologoa, CNRSeko urrezko medailaduna, GIEC /IPCC talde zientifikoaren lehendakariorde ohia zelarik bakearen Nobel Saria lortu zuena) eta Pierre Larrouturou-rekin (ingeniari agronomoa, ekonomialaria). COP 23ren karietara, Jean Jouzel eta Pierre Larrouturou Baionara etorriko dira, esklusibotasunean, trantsizio ekologikoaren …
Jun 04 2017
Bizi!k Uramap.net-en gomita berezia luzatzen du
Ozeanoen nazioarteko eguna & Uramap kolektiboaren sortzearen urteburua Ekainaren 8a, ostegunarekin, 17:30etarik 19:00ak arte Hunkiak diren eragile guziak (hautetsiak, osasun arduradunak, elkarteak eta edozein herritar) prentsaurreko publiko batean parte hartzera gomitatuak dira Biziren egoitzan, Cordeliers karrika, 22, 64100 BAIONA Bizi ! www.uramap.net webgunea garatu duten 5 elkarteetarik bat da (*). Sortu denetik, “kutsaduren mapa …
Oct 17 2016
“Zero zabor helburu”
Bizi! mugimenduaren Kontsumo Zero Zabor lan taldeak eta Surfrider-en Euskal Kostaldeko adarrak gomitatzen zaituzte Jeremy IRONS-en Candida BRADY-ren TRASHED dokumentalaren estreinaldiaren karietarat, ostiralean, urriaren 21an, 19:30tarik goiti, Biarritzeko Royal Zinegelan iraganen den filma-eztabaida gaualdira. Bertan, “Zero zabor helburu” kanpainaren abiatze ofiziala ere egina izanen da. Gaualdia bi elkarteek animatuko dute eta bertan jada presentzia segurtatua …
May 27 2016
Bizi!-ren gutun irekia Euskal Kostaldeko alderdi sozialistako 2 legebiltzarkideei
Bizi!ren gutun irekia Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux-ri Bertan Bizi!k galdegiten die Lan Legearen kontrako ezkerreko zentsura mozio ekologista izenpetzea Bizi! 22, Cordeliers karrikan 64 100 Baionan Tel : 05 59 25 65 52 info@bizimugi.eu Sylviane Alaux, Colette Capdevielle, Pirinio Atlantikoetako 6. eta 5. bozkaguneetako legebiltzarkideei Baiona, 2016ko maiatzaren 24a, Gaia: …
Apr 13 2016
“Einstein-ek arrazoi zuen” hitzaldi publikoa apirilaren 15an ostiral huntan Baionan
Hitzaldi publikoa “Einstein-ek arrazoi zuen” Pierre Larrouturou eta Jean-Marie Harribey-rekin Apirilaren 15ean ostiralez 19:00etan Baionan, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan, Cordeliers karrika 20, Baiona ttipian 1933an, Albert Einstein-ek azaltzen zuen Taylor eta Ford-ek plantan ezarri zuten lanaren antolaketa berriari esker lortu ziren aberastasunen partekatze txarra izan zela 1929ko krisiaren zergaiti nagusia. Nahiz eta 1900 eta 1970 …