Ostegun honetan, ekainaren 21an, justizia sozialaren eta ekologikoaren aldeko besta eta aldarrikapen giroko batukada batek Baionako karrikak zeharkatu ditu Rioko Populuen Gailurreko mezuen jendarteratzeko.
Desfilea capoeira (Brasilen esklabutza garaian afrikar populuek zuten dantza/borrokoa molde berezi bat) saio batzutaz osatua zen.
“Rio+20: justizia sozialaren eta ekologikoaren aldeko Batukada” eskupapera banatua zen musikaren besta gaualdi honetan jendez beterik zen batukadaren ibilbidean (Ikus ondoan).
[:]