Bizi!k martxan ezartzen du kanpaina berri bat. Kanpaina horren helburua da, soldatapeko langileak informatzea beren enplegatzaileak behar dituela langileen etxetik-lanerako garraioen gastuen %50aren ordainketa bere gain hartu, baldin eta garraio horiek garraio publikoen bidez eginak badira.
Bete behar hortaz, jendarte zabalean, arras gutti jakinean dira. Neurri horri buruzko xehetasun guziak – bai eta ere Baiona-Hendaia ibilbidearen kasuan trenaren eta autoaren arteko gastu/denbora konparaketa zehatz bat – eskuragarri dituzue Bizi!ren web-gunean (gaineko partean esker): https://bizimugi.eu/?page_id=6545
Ber gunean, gai horri buruz bideo bat ikusten ahal duzue ere.
Bizi!k espero du ohituren aldaketara bultzatzea datorren sartzetik goiti, ekologikoagoak eta ekonomikoagoak diren garraio publikoen alde.
Bizi!k argi du ere ainitz kasutan, garraio publikoaren eskaintza erabiltzaileek dituzten ordutegi eta ibilbideentzat ez dela egokia. Ondorioz, ber maneran Bizi!k, “dena autoarentzat” eredutik ateratzeko, jada egiten duen bezala Iparraldearentzat eskaintza alternatibo globala baten garatzeko xedearen aldeko borroka jarraitzen du!
Beraz, ostirala, uztailaren 6etik goiti, Bizi!ren egoitzan pasatzen ahal zirezte, 20 Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian, kanpaina honen afitxa eta esku paperen hartzeko eta ondotik zuen herri edo enpresetan kolatzeko edo zuen herriko bestetan zabaltzeko!
Bizi!
(Harremanentzat: info@bizimugi.eu / 05 59 25 65 52)