Baionako Pesten egiteko beste molde bat

Bizi! mugimenduarentzat, Baionako Pestak momentu garrantzitsuak dira:

Bertan, egunero, 200 000 pertsona pasatzen dira.

Urtero, pestek irauten dituzten 5 egunetan, Bizi!k bertan sentsibilizazio kanpaina bat eramaiten du afitxa kolaketa masiboak, esku paper eta eranskailuak banatuz Baionako hiri erdigunean.

Eta urtero, Bizi!k Iparraldeko militante progresista, ekologista, abertzale eta alternatiboen topagunea den taberna militante bat 5 egunez bizi arazten du.

Baionako Pestak topaketa eta ezagutza parada on bat izaiten ahal dira – elkarlana eta pestaren bidez – Bizi! kide eta laguntzaile artean.

Alabainan, urtero, Bizi!k jende askoren beharra badu pesten garaian presentzia aktibo horren asumitzeko. Ondorioz, militante askok parte hartzen dute lan horretan, eta beste laguntzaileak ere deituak dira. Hots, topaketa momento haundi bat da!

Lana anitza da: afitxa kolaketak goizeko 10etarik haste, pegatina eta esku paper banaketak eguerditan, tabernaren garbiketa goizean, sukaldaritza eguerditan, tabernako zerbitzua arratsalde, astiri eta gauean. Horri gehitu behar zaio, uztailaren 20 eta 21an, ostirala eta larunbatez egiten den muntaketa eta astelehenan, uztailaren 30an egiten den garbiketa haundia. Hori guzia egiten da pesta, elkar bizitza eta ezagutza giro on batean.

Elkarrekin momento berezi horien bizitzeak topaketa eta harreman gehiago ahalbidetzen ditu.

Momento berezi hortan Bizi!ri esku ukaldi baten emaiteko prest bazirezte, beherean den izen emaiteko fitxa osatzen ahal duzue edo zuzenean Mattin Ihidoperekin harremanetan sartzen ahal zirezte 06 74 75 57 70 edo 05 59 25 65 52 zenbakietarat deituz (ostatu ukaiteko posibilitatea bada).

Klika behereko irudian Izen Emaiteko fitxa Word formatuan deskargatzeko
Klika behereko irudian Izen Emaiteko fitxa PDF formatuan deskargatzeko
 

Bizi !