Rioko Populuen Gailurran egon den ELA-Bizi euskal delegazioaren bilana: Gobernuek bizkarra ematen dute justizia soziala eta ekologikoari

Une assemblée du Sommet des peuples de Rio


  
    ELA eta Bizi!k nahi dute gaitzetsi Rio+20aren karietarat gobernuek izenpetu duten Akordioa: exekutiboek justizia soziala eta ekologikoa errefusatzen dutela argi uzten dute. Adierazpen horrek ez du aurrerapen izpirik ekartzen jakinez sekulan baino beharrezkoa dela errotik politikaz aldatzera, Kapitalaren interesaren gainetik populuen interesak eta planetaren mugaren errespetua ezartzeko. Orokortasunez betea den dokumento bat da, ez duena engaiamendu izpirik bere baitan eta duela 20 urte izenpetu zen Rioko Adierazpenarekin konparatuz geroz, atzerapenak ere erakusten dituena.
  
    Bizi eta ELAk, Gailur ezberdinen segida horrek argi uzten duen prozesu maltzur bat, azpimarratzen dute. Gailurrez gailur erraiten digute zehaztasunetan sartuko girela datorrenean, bertan hartuko direla, azkenean, neurri zehatzak, etab. Horrela mezu baikorrak igorriak dira, jakinez populuek eta planetak ezin dutela gaurdanik eta jadanik jasan ekoizpen, banatze eta kontsumo kapitalistaren sistemaren jarraipena.
  
    Aldiz, arras gure egiten dugu Populuen Gailurrean topatu diren hainbat erakunde sindikal edo ekologistek, laborari edo emazte mugimenduk, etab. onartu duten Adierazpena. Gailur horrek jendeen arteko beste harreman baten gainean eta jende eta naturaren arteko beste motako harreman baten gainean eraikiko den eredu sozial aldaketa baten beharra eta posibilitate zehatza argi utzi ditu.
  
    Populuen Gailurrak mundu osoko erakunde eta popoluei borroka eta mobilizaziorako Dei bat zabaldu du. Sekulan baino nahitaezkoa da borrokatzera, karrikara jeustera eta mugimendu ezberdinen artean aliantzak eta konbergentziak sortzera.
  
Larunbatan, ekainaren 23an, Rion
«Justizia sozialaren eta ekologioaren aldeko, biziaren merkantilizazioaren kontrako
eta denen ontasunen defentsaren aldeko populuen gailurra»n zen Bizi!/ELA delegazioa

  

Délégation Bizi-ELA au Sommet des Peuples


 

Au Sommet des Peuples de rio