Category: Banketik

Parisko Akordiotik 10 urtera, industria fosilek eta Estatuek klima-berotze kontrolaezinera garamatzate oraino

Bizik bat-bateko bi ekintza burutu ditu ostiral honetan, abenduaren 12an, Total eta Société Générale enpresen kontra, duela 10 urte, Parisko Akordioa sinatu zen egun berean. Bizi! mugimenduak industria fosilen erantzukizuna eta Estatuen –Frantziarena barne– konplizitatea salatzen ditu, Lurraren bizitza-baldintzak mehatxatzen dituen +3°C-ko beroketa-ibilbidea segurtatzen dutelako. Tokiko mailatik abiatuz kolektiboki ekiteko premia gogorarazten du, interes orokorra gutiengo baten etekinen gainetik ezarria izan dadin.

Continue reading

Panama Papers-en urteburua ospatzeko, Bizi!k BNPa berriz beztitzen du

Astelehenean, 2017ko apirilaren 3an, Bizi !ren 25 militantek osoki kukutu dute Donibane Lohitzuneko BNP-ren agentzia bat 468 afitxen bidez, BNP-k 468 offshore konpainia sortu zituela ezagutarazi zuen «Panama Papers»-en urteburuaren karietara. Ekintza hori burutua izan da aulkien herritar errekisizioetan parte hartu duen Florent Compain, Amis de la Terre-eko lehendakaria den bigarren Aulki Bahitzailearen epailearen aitzinean agertzearen …

Continue reading

Panama Papers-en urteburuko, apirilaren 3ko, ekintzarako Deia

Bizi!k deitzen du BNP Paribas helburutzat duen ekintza berri baten burutzerat, astelehenean, apirilaren 3an, BNP-k 468 offshore konpainia sortu zituela ezagutarazi zuen «Panama Papers»-en urteburuaren karietara. Ekintza hori burutua izanen da zerga ihesa den bidegabekeriaren kontrako Elkartasunen Deiari ekarriko den erantzun bat bezala, eta aulkien herritar errekisizioetan parte hartu duen Florent Compain, Amis de la …

Continue reading

Ekintzaren bideoa

Aulki bahitzaileak : Poliziak berriz ere galdezketatzen ditu Bizi-ko 4 militante

Bizi mugimenduko 4 militante berriz ere deituak izan dira komisaldegirat arteart huntan, 2016ko urtarrilaren 16an. 2015eko azaroaren 2an Baionako HSBC bankuaren agentzian burutu den aulki bahiketaz (ikusi bideoa hemen) eta COP21ean Montreuil-en iragan den 196 aulkien gailurraz galdezketatuak izan dira. Anartean HSBC edo BNP bezalako bankuek hedadura haundiko zerga ihesa sistema antolatzen segitzen dute, diru sarrera publikoetarik …

Continue reading

HSBC afera: Bizi!-ko militanteak Florent Compain, Thomas Coutrot, Vincent Drezet eta Patrick Viveret-i buruz galdezkatuak

Astearte honetan, martxoaren 31an, goizeko 9:30tan, Bizi!ko 2 militante, Txetx Etcheverry eta Sabrina Ravetta entzunak izan dira Baionako polizia etxean, « lagin biologiko hartzearen errefusatzea »-ren gatik, Baionako HSBC bankuaren egoitzan ebatsiak izan diren 8 alkien haritik idekia izan den «taldean eginiko ohointza» baten karietara eramana den inkestan. Berriz ere militanteek ez dute deus delkaratu poliziari, beren …

Continue reading

HSBC afera: Bizi-ko 2 militante berriz ere deituak komisaldegira martxoaren 31an asteart honetan

Poliziak ATTAC-Frantzia eta Amis de la Terre-en lehendakariak entzun nahi ditu « material ebatsia atxikitzeagatik »   Txetx Etcheverry eta Sabrina Ravetta, Bizi-ren militanteak Baionako komisaldegira deituak dira berriz ere martxoaren 31an asteart honetan 9:30tan. Aldi huntan « lagin biologikoen kentzea errefusatzeagatik » entzunak izanen dira, Baionako HSBC bankuan « taldean ebatsi » 8 jarlekuen ekintzaren ondotik ideki den inkestaren kari …

Continue reading

HSBC afera: Bizi!ko 7 militante deituak dira asteartean, martxoaren 17an Elkartasun elgarretaratzea, asteartean, 9:00etan HSBC aitzinean

  Bizi!ko 7 militante deituak dira astearte honetan martxoaren 17an goizeko 9:30tan Baionako polizia-etxera, HSBC bankuaren agentzian burutua izan den ekintzaren ondorioz.     Barth, Jon, Mattin, Nicole, Txetx, Sabrina, Yannick  -denak Bizi!-ren Koordinaketako kideak- entzunak izanen dira «taldean eginiko ohointza baten karietara eramana den inkesta batean».     Bizi!k poliziara deituak diren aktibista horiei elkartasuna adierazi …

Continue reading

Bizi!-k jarlekuak ez dizkio itzuliko HSBC bankuari

Txetx Etcheverry, Bizi!-ren koordinaketaren kidea komisaldegiko manamendura agertu da goiz huntan. « Taldean egin ohointza »gatik ideki inkestaren kari antolatua zen entzunaldi hori, Bizi!-k Baionako HSBC bankuko agentziatik 8 jarleku hartu baititu. Komisaldegira sartu baino lehen, Txetx-ek adierazpen laburrak egin dizkio prentsari, ATTAC France eta Basta-k argitaratu duten « le Livre noir des banques » …

Continue reading

Taldean eginiko ohointzarentzat inkesta

Bizi! elkartearen lehendakaria deitua izan da (entzute libre batetara) astearte honetan otsailaren 17an goizeko 9:00etan Baionako polizia-etxera, HSBC bankuaren agentzian burutua izan den ekintzaren ondorioz. Zerga ihesa ahalbidetzen duen sistema erraldoi bat eta diru zikinaren zuritzea antolatzen duen HSBC bankuaren aurka protestatzeko, HSBC-ren Baionako agentzian bahituak izan diren altzarien ondorioz, inkesta bat idekia izan da. …

Continue reading