Baiona Rio-ekin konektatua !

Baiona Rio-ekin konektatua !


Ostegun honetan, ekainaren 21an Bilbon eta Baionan bideo hitzaldi bat egina izanen da Rio-ko Populuen Gailurretik zuzenean.

 
  Bertan ikusten eta entzuten ahalko ditugu euskal delegazioko eta Populuen Gailurreko beste militante batzuren lekukotasunak, eta zuzenean galderak pausatzen ahalko zaizkie. Prentsa eta interesatuak diren pertsona guziak gomitatuak dira zuzeneko bideo hitzaldi horren segitzerat, arratsaldeko 16:00 etarik goiti, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan, Baiona Ttipiko Cordeliers karrikaren 20. zenbakian.
 

 

 
  Beherean atxemanen dituzue ostegun honetan, Rio+20arekin harremana duten Baionako beste ekintzen berriak:
 
-19:00etan :Batukada festa eta aldarrikapen giroan ingurumen eta justizia sozialaren alde (Patxokitik abiatuz) : zatozte parte hartzera edo bat egitera !
 
-21:00etan Kontzertua Patxokian : Roni (Baiona), Elfonegro (Bilbo) et Familia Artus (Okzitania)