Category: Gatzamartxa – Nazioartea

Trump climate killer !

Han eta hemen, ez dugu amore emanen! AEBek baieztatu berri dute Pariseko Hitzarmenaren ukapena. Erabaki honek, bere kargu hartzearen ondoren Dolnald Trumpek harturiko neurriek – klimaren aurkako zinezko krimenak – marrazten zuten politika ofizializatu baizik ez du egiten. Adierazgailu guziak zona gorrian daudelarik, eta Pariseko Hitzarmenaren ahultasunek – edukien eskastasuna eta hitzarturikoa bete ezean zigor …

Continue reading

Euskal Herria COP21ean

Larrialdi klimatikoa eta justizia soziala Denak Parisera, 2015eko abenduaren 11 eta 12an Parisera buruzko mobilizazioa aitzina doa. Azken hitza ukan dezagun, denak Parisen topatuko gira abenduaren 11 eta 12an. Herritar mobilizazio masiboa, herrikoia eta determinatua izan dadin, Bizi!k antolatzen du Euskal Herriaren igaite masibo bat jada finkatuak diran 4 mobilizazio historikoetan parte hartzeko: Ostiralean, abenduaren …

Continue reading

Bizi! Istanbulen: Desafio klimatikoari eusteko estrategia bateratuak apailatu

Bizi !-ko 2 ordezkari Istanbulen izanen dira ekainaren 24 astelenetik goiti, aste osoa iraunen duen 135 herrialdetako 500 militante klimatikoen nazio arteko bilkura den Global Power Shiftean parte hartzeko. 135 herrialde desberdinetatik etorri mugimendu klimatikoetako 500  aktibista eta ordezkari egun hauetan bilduak dira, ekainaren 24tik 30era Istanbulen gertatzen den « Global Power Shift » nazio arteko gailurraren …

Continue reading

Tunis-eko FSM-en lehen eguna: Nazio arteko 10 jende ezagunek sustengatzen dute klimarako mundu mailako logo baten aldeko deia

Nazio arteko 10 jende ezagunek klimarako logo bat sortzearen aldeko deia izenpetzen dute, martxoaren 26 honetan, asteartearekin, Tuniseko Munduko Foro Sozialaren irekitzearen karietara, mundu osoko logo proposamenak eskuratzeko sortu www.logoklima.org internet gunea linean ezarria delarik. Adolfo Pérez Esquivel, Naomi Klein, Vandana Shiva, Sharan Burrow , Susan George, Paul Nicholson, Bill McKibben, Bobby Peek, Pablo Solon, Sharan …

Continue reading

Laguntza deia : Bizi ! ekimen garrantzitsu baten inguruan lanean ari da, nazioarteko mailakoa

Bizi ! ekimen garrantzitsu baten inguruan lanean ari da, nazioarteko mailakoa, larriladi klimatikoa eta justizia sozialaren borrokaren gaiei lotua. Ekimen hori 2013ko urtarriletik irailerat hedatuko da munduko 5 kontinenteetan. Proiektu horren eremaiteko, Bizi!-k zure laguntza behar du gaur egun.     1) Bizi!-k informatikalari-laguntzaileak xekatzen ditu, proiektu hortan funtsezko garrantzia ukanen duen webgune baten sortzeko eta …

Continue reading

Rioko Populuen Gailurran egon den ELA-Bizi euskal delegazioaren bilana: Gobernuek bizkarra ematen dute justizia soziala eta ekologikoari

       ELA eta Bizi!k nahi dute gaitzetsi Rio+20aren karietarat gobernuek izenpetu duten Akordioa: exekutiboek justizia soziala eta ekologikoa errefusatzen dutela argi uzten dute. Adierazpen horrek ez du aurrerapen izpirik ekartzen jakinez sekulan baino beharrezkoa dela errotik politikaz aldatzera, Kapitalaren interesaren gainetik populuen interesak eta planetaren mugaren errespetua ezartzeko. Orokortasunez betea den dokumento bat da, ez …

Continue reading

Baiona Rio-ekin konektatua !

Baiona Rio-ekin konektatua ! Ostegun honetan, ekainaren 21an Bilbon eta Baionan bideo hitzaldi bat egina izanen da Rio-ko Populuen Gailurretik zuzenean.     Bertan ikusten eta entzuten ahalko ditugu euskal delegazioko eta Populuen Gailurreko beste militante batzuren lekukotasunak, eta zuzenean galderak pausatzen ahalko zaizkie. Prentsa eta interesatuak diren pertsona guziak gomitatuak dira zuzeneko bideo hitzaldi horren …

Continue reading

RIO+20 : 2 elgarretaratze sozialaren eta ekologikoaren alde Biarritzen eta Bilbon

    350 pertsonek osatu dute, asteazken honetan, ekainaren 20an, arratseko 19 :00etan, Biarritzeko hondartza haundian, Justizia Sozialaren eta Ekologikoaren aldeko jende kate haundi bat. Tokiko 20tik pasa elkartetarik bultzatua zen manifestaldi honen gai orokorra «Natura, denen ontasuna da, heien «ekonomia berdea»ri ez!» zen.     Manifestalarien parte bat letra erraldoi bat pertsona bakotx eramaiten zuten jendetaz …

Continue reading

Justizia sozialaren eta ekologikoaren alde Rion den Populuen Gailurretik zuzenean

    Bizi! mugimendu altermundialistako eta ELA sindikatuko ordezkarietaz osatua den euskal delegazioa astelehen honetan, ekainaren 18an, Rio-rat heldu da eta bertan lehen bilkura eta topaketak jarraitu ditu. Ordezkaritza hori Mikel Noval, Saioa Igeregi eta Ainhara Plazaolaz osatua da ELAri dagokionez, eta Barth Camesdescasse-etaz Bizi!rentzat.     Krisi soziala eta ekologikoaren arrazoin sakonei eta sistemak proposatzen dituen …

Continue reading

Rioko Gailurra +20 : Natura guzien ondasuna da, heien “ekonomia berdea”ri ez !

Mobiliza gaitezen natura eta bizitzaren merkantilizazioaren aurka, eta krisi ekologiko, klimatiko eta sozialarentzat egiazko aterabideen alde!   Ekainaren 20an asteazkenarekin : mobilizazioaren mundu eguna Sozial eta ekologiko justiziaren aldeko Jende-kate erraldoia Biarritzen (Arratseko 7etan hondartza nagusian)     Deialdiaren testua irakurtzeko hemen klika ezazu   Antolatzaileak : Amis de la Terre, ATTAC Pays Basque, ATTAC …

Continue reading