Bizik 300 zapata pare utzi ditu Euskal Hirigune Elkargoaren egoitza aitzinean, Enovis enpresarentzat konponbide bideragarri ezaz ohartarazteko. EHEk Mugerreko hezegunean proposaturiko kokapenaren ilegaltasun nabariak enpresaren 300 lanpostuak mehatxatzen ditu. Elkarteak galdegiten du ordezko aterabide bat aurki dezaten ahal bezain laster, aldi berean hezegunearen babestea eta tokiko enpleguen atxikitzea segurtatuko duena.
Category: Mugerreko hezegune
Apr 08 2024
Mugerreko hezegunea: mugimendu abertzalearen bide-orriaren norabideak gorpuzten dituen borroka
Bizi pozten da mugimendu abertzaleak martxoaren 31ko Aberri Egunean igorri duen seinaleaz. Izan ere, Bagira prozesutik sortu den mugimendu abertzalearen datozen 10 urteetarako bide-orriak dio funtsezkoa izanen dela “artifizializazioa gelditzea, karbonoa atxikitzeko lekuak (oihanak eta hezeguneak) zainduz, garatuz eta indartuz, karbono neutraltasuna lortzeko ezinbestekoak baitira”. Mugerreko hezegunea ederki sartzen da marko horretan. Espero dugu Europako …
Mar 30 2024
Martxoaren 30a: Mugerreko Hezegunean egun bateratzaile eta atsegina
Larunbat honetan, 2024ko martxoaren 30ean, 150 lagun elkartu dira Mugerreko hezegunean Bizi! elkarteak deiturik. Lagunarteko giroa izan duen egun honek elkarteak batu ditu eta hainbat jardueratan parte hartu duen publiko kuriosa eta kartsua erakarri du. Roland Hirigoyen auzapezari hilabete bat xuxen gelditzen zaio Mugerreko Hezegunearen gupidesteko, antolaketa-baimena kenduz eta Enovis enpresari beste kokapen bat proposatuz.
Mar 22 2024
Bizi-ren ekintza Mugerreko herriko etxean: Enovis Mugerreko hezegunean, jarrera defendaezina
Bizik ostiral honetan, martxoaren 22an, banderola handi bat zabaldu du Mugerreko Herriko Etxearen isiltasuna salatzeko, hainbat elkartek Mugerreko hezegunean Enovis enpresari hitzeman kokalekua SAGE Adour Aval-ean lehentasunezko hezegune gisa sailkatua dela jakitera eman eta hiru aste berantago. Bizik dei egiten die hautetsiei beren ardurak har ditzaten eta Enovis-i lurraldean alternatiba bat laster proposa dezaten, lanpostuak eta hezeguneak zaintzeko. Elkarteak Mugerreko hezegunera saldoan etortzeko gomita luzatzen die bizilagunei, martxoaren 30ean, larunbatarekin, 14:00etan, “mehatxaturiko hezeguneen defentsa egunarentzat”.
Mar 20 2024
Martxoaren 30ean, larunbata – Mugerreko hezegunean – Hezegune mehatxatuen aldeko eguna
Bizi elkarteak suntsipen mehatxupean diren hezegune hauen defentsa jardunaldia antolatzen du larunbatean, martxoaren 30ean, Mugerreko hezegunean. Lagunarte giroko momentoa izanen da, klima nahasmendutik biodibertsitatearen kolapsora arte, egunetik egunera okertzen ari diren krisi ekologikoei aterabidearen zati bat ematen duten hezegune hauek ezagutzeko eta sustengatzeko. Egitarauan 12:30etatik goiti: piknika. Ekarri zure bazkaria! Hitzordua dugu denek 14:00etan: Karrakarretik …
Mar 01 2024
Mugerreko hezeguneen artifizializazioa:baimena legez kanpokoa da
Mugerreko auzapezak Enovis enpresa Mugerreko hezeguneetan instalatzeko eman berri duen antolaketa-baimenaren txostenak ahantzi du publikoari ezagutaraztea ematerat oinarrizko elementu bat. Instalazioa SAGE Aturri ibaiaren behealde (SAGE/UAKE Uraren Antolaketa eta Kudeaketa Eskema) arauak “lehentasunezko” gisa sailkaturiko hezegune batean aitzin ikusia da, eta horrek gunearen suntsipena arras debekatzen du.
Feb 16 2024
Mugerreko hezeguneak: “Enplegua eta klima errimarazi behar ditugu”
Bizi! elkartea otsailaren 17an, larunbatarekin, 08:30etatik goiti Baionako Arteen Hirian izanen da, Euskal Elkargoko hautetsiei ongi etorria emateko, 09:00etarako aitzin ikusia den Euskal Elkargoaren Kontseilua aititzin. Mouguerre Cadre de vie elkartearen ondooan Mugerreko hezeguneen artifizializazioari buruzko banderola batekin deiadarra luzatuko diegu. Mugerreko Herriko Etxearen aitzinean Bizik egin ekintzatik landa, Sud-Ouest-ek, otsailaren 9ko edizioan zion, “Roland …
Feb 08 2024
Biziren balentria, Mugerreko hezeguneetako 12 hektareen artifizialtzearen kontra dela erakusteko
Ostegun honetan, otsailaren 8an, Bizi! elkarteak 3 m3 betelanetako lur bota ditu Mugerreko Herriko Etxeko sartzean Mugerreko hezguneetako 12 hektareen lurreztatzearen kontra dela erakusteko. Bizik, artifizializazio berri honek eragingo lituzkeen ondorioak kliman, biodibertsitatean eta uholde arriskuak handitzean azpimarratzen ditu. Roland Hirigoyen Mugerreko auzapezari galdegiten dio antolaketa baimenari buruz gibelera egitea eta egitura horiek jadanik artifizializatuak diren eremuetan ezartzeko aterabide alternatiboak aztertzea.
Feb 01 2024
Mugerreko lautada hezeak arriskuan!
Bizik dei adarra jotzen du Mugerreko azken hezeguneetako 12 hektarea berehalako suntsitze arriskuan direla jakinarazteko. Proiektu horrek bioaniztasuna eta ur erreserbak mehatxatzen ditu, gertakari klimatikoei buru egiteko gure erresilientzia bideak ahultzen eta balio handiko hezeguneak artifizializatzen, zero artifizializazio garbirantz doan logikaren kontra joanez. Bizi! juntatzen da Mouguerre Cadre de vie elkarteari eta CADE Ingurumen Defentsarako Elkarteen Kolektiboari Mugerreko hezeguneen babestea galdatzeko, aitzinikusten zaien artifizializazioaren kontra, eta horretarako petizioa izenpetzeko deia luzatzen du.