Martxoaren 30ean, larunbata – Mugerreko hezegunean – Hezegune mehatxatuen aldeko eguna

Bizi elkarteak suntsipen mehatxupean diren hezegune hauen defentsa jardunaldia antolatzen du larunbatean, martxoaren 30ean, Mugerreko hezegunean.

Lagunarte giroko momentoa izanen da, klima nahasmendutik biodibertsitatearen kolapsora arte, egunetik egunera okertzen ari diren krisi ekologikoei aterabidearen zati bat ematen duten hezegune hauek ezagutzeko eta sustengatzeko.

Egitarauan

12:30etatik goiti: piknika. Ekarri zure bazkaria!

Hitzordua dugu denek 14:00etan:

  • Hezegunearen bisita eta funtzionamendu hidraulikoaren azaltzea, Mouguerre Cadre de Vie elkarteak animaturik
  • Arroilen garbitzeko obra, parte hartzeko aukerarekin
  • Marrazki atelierra: Hezegunea marraztu
  • Haurrendako aktibitateak, Terre Buissonniere elkarteak animaturik
  • Egin zure “Mugerreko Hezegunea” txapa

Karrakarretik Mugerrerako bidean!

Gainera, egun hau arrakastatsua izan dadin motibatuta bazira, eman izena E Egunerako laguntzaile gisa!