Ostegun honetan, otsailaren 8an, Bizi! elkarteak 3 m3 betelanetako lur bota ditu Mugerreko Herriko Etxeko sartzean Mugerreko hezguneetako 12 hektareen lurreztatzearen kontra dela erakusteko. Bizik, artifizializazio berri honek eragingo lituzkeen ondorioak kliman, biodibertsitatean eta uholde arriskuak handitzean azpimarratzen ditu. Roland Hirigoyen Mugerreko auzapezari galdegiten dio antolaketa baimenari buruz gibelera egitea eta egitura horiek jadanik artifizializatuak diren eremuetan ezartzeko aterabide alternatiboak aztertzea.
Feb 01 2024
Mugerreko lautada hezeak arriskuan!
Bizik dei adarra jotzen du Mugerreko azken hezeguneetako 12 hektarea berehalako suntsitze arriskuan direla jakinarazteko. Proiektu horrek bioaniztasuna eta ur erreserbak mehatxatzen ditu, gertakari klimatikoei buru egiteko gure erresilientzia bideak ahultzen eta balio handiko hezeguneak artifizializatzen, zero artifizializazio garbirantz doan logikaren kontra joanez. Bizi! juntatzen da Mouguerre Cadre de vie elkarteari eta CADE Ingurumen Defentsarako Elkarteen Kolektiboari Mugerreko hezeguneen babestea galdatzeko, aitzinikusten zaien artifizializazioaren kontra, eta horretarako petizioa izenpetzeko deia luzatzen du.
Jan 29 2024
SAR HITZA – Begirale ekologikoen 6. kazeta!
Kargualdi erdian, herritar Begiraleek, Metamorfosi Ekologikoaren Ituneko ekintzentzat segituak diren 56 Herriko Etxeen aitzinatze mailari buruz bilana egin dute: ekintzak eskasak dira beren hedaduran eta beren erritmoan Behaketa horren ondotik, kasik 250 herritarrek beren Herriko etxea galdezkatu zuten azken honek galda ziezaion Euskal Elkargoari laguntza ekar zezan ekintza plan handi baten idazteko. Aldi berean, plateren …
Jan 26 2024
Bizik laborarien mugimendu soziala sustengatzen du: jendea irabaziaren aitzinetik ezartzen duen sistemaren alde!
Laborantza mundua mobilizatzen ari da beren lanetik duintasunez bizitzen uzten ez dituen sistema ekonomiko honen kontra bere haserrea eta atsekabea adierazteko. Estatuak plantan eman aterabideek eta FNSEAk galdatutakoek hamarkadak daramatzate egoera gaizkitzen. Bizik laborariei atxikimendua adierazten die eta trantsizio agroekologiko justua, tokiko laborantza herrikoi eta hazkurri emailearentzat, laborantza munduarentzat eta ekosistementzat krisitik ateratzeko bidea dela baieztatzen du.
Jan 25 2024
AKUSATZEN DUGU!
Vincent Bru jauna, Pirinio Atlantikoetako 6. bozka-eremuko diputatua; Max Brisson jauna, Pirinio Atlantikoetako senataria; Denise Saint-Pé anderea, Pirinio Atlantikoetako senataria « Gure eskari batzuei emaniko erantzun eskuzabalentzat dugun esker onean, utziko ote gaituzue zuen aintza justuaz arduratzen diren eta orain arte hain zoriontsuak dituzuen izarrak tatxa lotsagarri eta ezabaezinekin mehatxatuak direla erraitera? Baina zer lohi …
Jan 23 2024
Bizi elkartearen ekintza/kolaketa, “Asiloa eta Immigrazioa” eskuin-muturreko legearen salatzeko eta hemengo 3 parlamentariren erantzukizuna oroitarazteko.
Kontseilu Konstituzionalak “Asiloa eta Immigrazioa” izeneko legea konstituzioaren araberakoa denetz adierazteko bezperan, astelehen honetako (urtarrilaren 22ko) arratsean, Biziko militanteek afixak kolatu dituzte Baionan eta Biarritzen, Vincent Bru diputatuaren eta Max Brisson eta Denise Saint-Pé senatarien erantzukizuna gogorarazteko. Militanteek afixak itsatsi dituzte bereziki parlamentariek Biarritzen dituzten egoitzetan eta Baiona handiko karriketan. Afixa horiek 3 hautetsien argazkiak …
Jan 17 2024
#113 Bizirik irrati saioa
Emankizun honetan COP28an klimaren arloko nazioarte mailako hitzorduan parte hartu duen Elisa Sainz de Murieta BC3 edo Klima Aldaketarako Euskal Zentroko ikerlariaren berri ukanen dugu. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2024/01/24-01-15-BIZIRIK.mp3
Jan 04 2024
Bigarren etxebizitza bakar bat gehiago ere ez Ipar Euskal Herrian 2024ean!
Communiqué de la plateforme Se loger au Pays – Herrian Bizi 2023ko abenduaren 31 honetan, Se loger au Pays – Herrian bizi plataforma elkartu da Baionan gogoratzeko Ipar Euskal Herrian bigarren egoitzak erosteko asmoa duten erosle orori zuzendua zuen eskaera urgentea indarrean zela 2024ko urtarrilaren 1etik goiti. 2024ko urtarrilaren 1etik goiti, Ipar Euskal Herrian bigarren …
Jan 04 2024
Urte Berri bezperako etorkinen sustenguzko bestak ukan du arrakasta haundia !
Abenduaren 31n, Biziren Etorkinekin Elkartasuna lan taldeak Urtats solidarioaren 5. edizioa antolatu du Patxokian. Arrakastatsua izan da, jendeari harrera egina izan delarik eguerditik 21h arte! Egun hau zenbaki zonbaitetan? 84 bolondres mobilizatu dira antolakuntzan, 1100 pintxoak, 230 sorpresak, 133 matahamiak, 6 musika taldeak. 3870€ biltzea lortu dugu eta dena etorkinak laguntzeko elkarteei emana izanen da: …
Jan 02 2024
Bizikutzu 50 – 2024ko urtarrila
Gizon maltzurraren hitza eta ahuntzaren gauerdiko eztula, biak berdintsu! Euskal erran zaharra Editoriala Urtea berriz ere sekula ikusi gabeko tenperatura beroekin bukatzen den honetan, COParen 28. edizioa ahuntzaren gauerdiko eztula bezain debaldekoa izan da: betebeharrik ez daukaten gauza anitz hitzemanez bukatu dute.Amy Dahan zientzietako historialariak dioenez, “nor emekiago joanen den lasterketa bat” dirudi, karbono putzuak …