2024ko Klima Egonaldia: antolaketa apirilaren 4an hasiko da!

Klima Egonaldia berriz badator Ipar Euskal Herrira!

2024ko irailaren 12tik 15era, ehunka lagunek hitzordu horretaz gozatzen ahalko dute, ikasteko, elkarrekin denbora pasatzeko, topaketak egiteko eta trebatzeko. Larrialdi klimatikoak gure militante-bolondres ekintzei eragin handiena ematea galdatzen digu. Beraz, klimari eta jendarte-erronkei buru egiteko tresnatzeko lekuak behar ditugu, erakunde kolektibo sendo eta indartsuak eraikiz!

Hiru egunez, jarduerak alde guzietarik izanen dira: hitzaldiak, bazkari kolektibo handiak, formakuntzak, eztabaida emanaldiak, lehen irakaspen ludikoak, rol-jokoak, besta eta lagunarte giroko arratsak…

2024ko edizio honek dimentsio berezi bat izanen du: Biziren 15 urteak azpimarratuko ditu! 15 urte, Bizi metodoak bere frogak egin dituela, aitzinatze frango lortuz eta erakunde ekintzaile eta alternatiba konkretu frangoren zabaltzeko paradak indartuz. Egun berezi batek ospatuko du urtebetetze hori!

Etor gurekin Klima Egonaldiaren antolakuntza lantaldera eta lagundu gaitzazu amets hau errealitate bilakarazten! Etapa ezberdinak gure zain dira: egitaraua prestatzea, laguntzaile-taldeak antolatzea, menuak prestatzea, kontaktuak egitea, afixaketa kanpainak, izen-emateen jarraipena…

Apirilaren 4an, ostegunarekin, hitzordua finkatzen dizuegu, 19:00etatik 20:00etara Manu-Robles Arangiz Fundazioan, Baionako Cordeliers karrikaren 20an, lehen elementuen deskubritzeko eta lantaldean sartzeko!