Biziren Biltzar Nagusiari buruzko xehetasun guziak ! Hitzordua, maiatzaren 4an!

2024ko Biziren Biltzar Nagusia maiatzaren 4an iraganen da, larunbatarekin, 14:00etatik 17:45era, Baionako Zizpa Gaztetxean (Lesseps kaiako 7.).

13:30etatik goiti etortzera gomitatzen zaituztegu bozkatzeko txartelak eta Biltzar Nagusia untsa iragaiteko baliagarriak diren dokumentuak eskuratzeko.

Biltzar Nagusi honek Biziren 2024-2028 bide orria eraikitzeko eztabaida estrategikoaren prozesuari hasiera emanen dio!

Iragan den urte aberats honen bilana ere eginen dugu: Hitza Hitzek egin kargualdi-erdiko billan txostenetik Hezeguneen borrokara, Euskal Herria Burujabe 2023 eta beste hainbat gai barne!

Ondotik, Tonneliers-en karrikako 23 bis-ean, Patxokian, hitzordua emana zaizue Pintxo Egunaz gozatzeko!