Bizikutzu 52 – 2024ko maitza

«Demokrazia ez da gehiengoaren legea, gutiengoaren babestea baizik.»
Albert Camus

Editoriala

Zuzenbide estatua demokraziarentzat beharrezko baldintzetako bat da. Nehork ez du dudarik horri buruz.

Baina printzipio horrek prozeduren murruarekin talka egiten duenean, zinezko  kontraerrana bada.

Etxebizitza eskubidearen kasua hor dugu, arras oinarrizkoa, eta Ipar Euskal Herrian urte andana honetan arazo larria bilakatu dena. Bizik arlo honetan ere ekiten du Herrian bizi plataforman duen parte-hartzearen bidez eta Etxebizitza-Habitata lan taldearen zutabe hauetan (ber)ezagutzeko lanaren bidez.

Hizkuntza-eskubideak, euskara bezalako tokiko hizkuntzei dagozkienak,  gure mugimenduak dituen erronketan dira ere. Baionan egin berri den Korrikaren azken etapak herritarrek beren hizkuntzarekiko duten atxikimendua erakutsi zuen.

Bake-eskubidea, azkenik, Bakegileen auziarekin modu bitxian auzipetu dutena, Bizik ere azkarki sustengatzen du.

Ez baita aski legearen trapua arau zurrunen bilduma gisa inharrostea, errealitateak kontuan hartuz aplikatzekoa da.

Potreta
Gaëlle, 26 urte, Garazi – Baiona

“Jende biziki akuilagarri batzuen ezagutza egin dut, eta gure lurraldearen aldeko elkarlan horren segitzera bultzatu naute, euskara berriz ikasiz!”

Euskal Herrira itzuli nintzen Nantes-en 6 urtez estudiatu ondoren . Bizi! pixkat bat ezagutzen nuen Garaztarra izanik, baina ene arkitektura ikasketen bitartez hobeki ezagutu dut, Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren itunari esker. Ene arkitektura-hirigile praktikan, jadanik sensibilizatua nintzen larrialdi klimatiko eta gizarte-justizia problematikei. Beraz Euskal Herria Burujabe baino lehen hasi nintzen zinez burua hortan sartzen.

Bizi!-ren eraginkortasunak eta lurraldea berreraikitzeko alternatiben proposatzeko gaitasunek ninduten gehienik harritu elkartean sartzean. EHB bezalako elkarretaratzeek edo Iparraldeko ekologia-zaintzaile topaketek ohartarazi zidaten zer heinetaraino eragin genezakeen arazo horietan. Pixkanaka, Euskal Herriarekiko atxikimendua oraindik handitu zait beste mugimendu batzuetan parte hartuz.

Jende biziki akuilagarri batzuen ezagutza egin dut, eta gure lurraldearen aldeko elkarlan horren segitzera bultzatu naute, euskara berriz ikasiz!

Kanpoko berri
Hobengatzea bake Artisauentzat !

2016ko abenduaren 16an, Luhuson, Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverryren epaiketako gai nagusia ETAren armen zati bat neutralizatzeko operazioa izan zen, terrorismo saileko gaietan berezituriko Parisko 16. auzitegi korrekzionalean apirilaren 2an eta 3an.
Ekintza hura erabakigarria izan zen bost urte haietan blokatua zegoen bakerako mugimendua berrabiarazteko; izan ere, erakunde armatuak 2011n behin betiko su-etena erabaki zuen, Donostian, Aieteko nazioarteko bake-konferentziatik hiru egunera.
Ekintza hura igurikatua zen eta premia nagusi bati erantzuten zion. Bake-esparru iraunkorra eraiki nahi zuen, umiliazio mota guziak zein mendeku izpiritua saihestuz.
Gizarte oldarra piztu zuen, eta apirilaren 8ko armagabetze egunean gauzatu zen, Bizi! eta gizarte zibileko beste erakunde askoren parte hartzearekin. Txetx eta Béatricek, baita Michel Berhocoirigoin, Michel Bergouignan eta Michel Tubianak ere (ordutik zendu diren hiruak) arriskuak hartu zituzten. Haien erabakitasunari esker, funtsezko etapak gainditu ahal izan dira.
Bi eguneko auzialdiaren ondotik, Aurélie Valente prokuradoreak bi urteko presondegi zigorra gibelapenarekin eskatu zuen Txetx Etcheverryren aurka, eta urte batekoa Béatrice Molle-Haranen aurka. Luhusoko aferako bi auzipetuek maiatzaren 16an jakinen dute erabakia. Bake Bidea erakundearekin bat egiten du Bizi!-k haien hobengabetzea eskatzeko.

Bisita gidatua
Etxebizitza taldea

Bizi!-ren Etxebizitza taldea 2021eko irailean sortu zen. Haren bide orriak hiru ardatz dauzka:

. Lurraldeko biztanleei beren aktibitate lekuaren ondoan bizitzea ahalbidetu

. Lurra bizirik atxiki

. Etxebizitzen impaktu ekologikoak ttipitzea haien bizi ziklo osoan : eraikuntza, erabilpena eta aurtikitzea

Horretarako, epe luzeko proiektuak landuak dira, Herrian Bizi plataformako kide izanez, etxebizitza sozialaren alde lan eginez eta bigarren etxebizitza berrien aurkako borrokan parte hartuz StopAski! kanpainaren bidez.

Uda honetan, agorrilaren 17an Alternatiba itzulia Euskal Herrira  heltzea kari, gai honi buruzko ekitaldi bat antolatua izan beharko litzateke.

Bestalde Etxebizitza taldeak, Urritasun Zoriontsu eta Sortzailearen Aldeko Mugimenduarekin batera, Hego Akitainiako Eraikuntza Urriaren aldeko gutuna idazten ari da. Gutun hori hautetsiei eta eraikitzaileei zuzendua zaie eta 2024ko urrian argitaratua izan beharko luke.

Azkenik, Euskal Herri eta Seignanx-ko Scot (Lurralde koherentzia eskema)-aren lantzean parte hartzen du, bilkura publikoetan eta Scot sindikatuarekin topaketetan parte hartuz.

Noiztenka etxebizitza taldeak bere lanak eta helburuak zabaltzen ditu. Adibidez, Euskal Herria Burujabe kari “Hobeki aloitu eta gutiago eraiki, posible da!” hitzaldia antolatu zuen.

Etxebizitza, funtsezko lan eta gaia, zure zain dauden militanteek jorratua!

Egin dugu
Korrika euskararen aldeko lasterketan parte hartu


Bizirentzat, euskara kultur aniztasunaren, kohesioaren eta partekatzearen sinboloa da. Bioaniztasuna bezala zaindu beharreko denen aberastasuna.
Bizi-k Korrikaren 23. ekitaldian parte hartu du. Hameka egun eta hamar gau Euskal Herriko zazpi probintzietatik 2.700 km baino gehiago egin ondoren, euskararen aldeko aldizkako lasterketak helmuga zeharkatu du, martxoaren 24an, igandearekin, Baionan.
Egun hartan, Bizi-k Les Bascos elkartearekin 2766. kilometroa partekatu zuen. Gure elkarteak beti lagundu du Korrika eta  kilometro bat erosiz eta lasterka eginez parte hartu du, Korrika ekimen herrikoia, irekia eta integratzailea baita, AEK-k antolatua 1980tik bi urtetarik behin.
Bizirentzat, aniztasun kultural eta linguistikoa bioaniztasuna bezalakoa da: zaindu beharreko altxor hauskorra. Azkenik, euskarak kohesioa, partekatzea, elkartasuna, autoantolaketa gaitasuna sortzen ditu, eta, ondorioz erresilientziarako eta alternatibetarako baliabideak.
Horregatik garrantzitsua zen Bizirentzat gertakari hartan indar bizian izatea, euskararen aldeko jendetsuena!

Hitzorduak

Maiatzaren 7an, asteartearekin   19:00 – 20:30
Habitata-Etxebizitza lantaldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Maiatzaren 13an, astelehenarekin   18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Maiatzaren 14an, asteartearekin   19:00 – 21:00
Garraiobide Alternatiboen aldeko lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan

Maiatzaren 15ean, asteazkenarekin   19:00 – 21:00  
Deskubritze-Aperitifa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Maiatzaren 15ean, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan

Maiatzaren 20an, astelehenarekin   18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen Komunikazio lan taldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan

Maiatzaren 20an, astelehenarekin   18:30 – 21:00  
Jakazan/k Biziren Logistika taldearen bilkura
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan

Maiatzaren 31n, ostiralarekin   19:00 – 21:00  
Bizi! Barnekalde, tokiko taldearen bilkura
EHLGren egoitzan
Ainiza-Monjolosen.

Ekainaren 5ean, asteazkenarekin   19:00 – 21:00   
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Ekainaren 10ean, astelehenarekin   18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Ekainaren 11n, asteartearekin   19:00 – 21:00
Garraiobide Alternatiboen aldeko lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan

Ekainaren 11n, asteartearekin   19:00 – 20 :30
Habitata-Etxebizitza lantaldearen bilkura
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Ekainaren 17an, astelehenarekin   18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen Komunikazio lan taldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan

Ekainaren 17an, astelehenarekin   18:30 – 21:00  
Jakazan/k Biziren Logistika taldearen bilkura
Patxokian
Tonneliers-en karrikako 23bis-ean – Baionan

Ekainaren 19an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00  
Deskubritze-Aperitifa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Ekainaren 19an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00
Euskaraz Bizi!n lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean, Kordelierren karrikako 22 – Baionan

Ekainaren 28an, ostiralarekin   19:00  21:00  
Bizi! Barnekalde, tokiko taldearen bilkura
EHLGren egoitzan
Ainiza-Monjolosen.

Uztailaren 3an, asteazkenarekin   19:00 – 21:00   
Biziren hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Uztailaren 8an, astelehenarekin   18:30 – 21:00
Begirale Ekologikoen hilabeteroko topaketa
Manu Robles-Arangiz Fundazioan
Kordelierren karrikako 20 – Baionan

Uztailaren 9an, asteartearekin   19:00 – 21:00
Garraiobide Alternatiboen aldeko lantaldearen bilkura
Bizi!ren lokalean
Kordelierren karrikako 22 – Baionan