Estatu mailako mobilizazioa: Bizik irailaren 25ean, larunbatez iraganen den Txirrindiraultzara deitzen du

Parte hartzeko gomita! Txirrindiraultzan hor izanen zira? Milesker jarraian den izen emate fitxaren osatzeaz ahal bezain ongi presta dezagun manifestaldi hori: https://forms.gle/m6kFBvy9oN16GxJj9 Manifestaldi hau arrakastatsua izan dadin, posible zaizu esku ukaldi baten emaiterat? Materiala prestatzeko tailerra, kolaketa, manifestaldiaren kudeaketa eta animazioa? Milesker izen emate orri honen osatzeaz: https://forms.gle/m6kFBvy9oN16GxJj9 Bizi elkarteak Txirrindiraultza batera deitzen du larunbatean, …

Continue reading

Denboraren aurkako lasterketa klimatikoa: amildegiruntz edo bide berri bati buruz?

Klima aldaketari buruzko ezagutza zientifikoaz IPCC edo Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen seigarren txostenaren lehen zatia muturreko gertakari metaren ondotik agertzen da. Klima larrialdiaren aitzinean inertzia politikoari aurre egiteko, Bizik herritarrak mobilizatzera gomitatzen ditu eta hautetsiak lurraldearen metamorfosi ekologikoa abiaraz dezaten animatzera. Madagaskarreko lehorte biziek eragin dute lehen gosete klimatikoa NBEren arabera; Kanadan 50°C-ra …

Continue reading

Angelu: Bizik Txirrindiraultza batetara deitzen du, larunbatean, irailaren 25ean, 15:00etan

Bizi! elkarteak, larunbatean, 2021eko irailaren 25ean, Angelun, Txirrindiraultza batera deitzen du herri eta elkargo mailako mugikortasun eztien aldeko funtsezko politika baten alde. Nahasmendu klimatikoa hor dugu eta haren borrokatzeko tokiko palankak gure esku dira. Baina Angeluko auzapeza den Claude Olive-ek ez du deus egiten erronka klimatikoari behar den neurrian aurre egiteko: bere herriaren bizikletaren arloko …

Continue reading

Klima Egonaldia: 150 pertsona baino gehiago trebatu dira klimaren desafioa altxatzeko

Uztailaren 19tik 25era, Bizik antolatutako Iparraldeko Klima Egonaldia, Alternatiba, ANV COP21 eta Les Amis de la Terre-ekin lankidetzan, Mugerreko-Elizaberrin, Ibar trinketean iragan da. Erronka klimatikoei, mugimenduaren  estrategiei eta bortizkeriarik gabeko ekintzei buruzko trebakuntza aste honetan zehar, 150 pertsona baino gehiagok lagun giroan gozatu ahal izan dute klima aldaketaren eta gobernuaren alfer egoetaren aurka ekiteko gakoak …

Continue reading

Klima garraldia: Bizik Biarritzeko Ama Birjinaren Arroka molde bitxian beztitu du, buruzagiek hartu neurrien eskastasuna salatzeko.

2021eko  uztailaren 9 honetan Biarritzen, Biziren ekintzaileak Ama Birjinaren Arrokara hurbildu dira Ipar Euskal Herriko jendartea mundu eta Estatu mailan gaur egun diren hondamendi klimatikoen larritasunaz ohartarazteko. Militanteek Ama Birjina eta Jesus beztitu dituzte txapela eta eguzki betaurrekoak ezarriz, mundu osoan nehoiz ez bezalako berote handiak bizitzen direlarik, begi keinu bat eginez larrialdi klimatikoari aurre …

Continue reading

2021eko klima egonaldia iparralde

Lurraldearen metamorfosi ekologiko eta sozialaren abiatzeko aste bateko formakuntza  Aste bateko formakuntza, Klimaren borrokari, Euskal Herria Burujabe proiektuari, desafio klimatikoa altxatzeko estrategia eta ekintza moldeei buruz. Formakuntza bat jarraitu nahi duzu klima eta ekologiaren erronkei buruz, bai eta ere justizia sozial eta ekologikoaren aldeko bortizkeriarik gabeko mobiliazio, ekintza eta estrategiei buruz? Ipar Euskal Herriko klima …

Continue reading

Bizikutzu 35 – 2021eko Uztaila

Tokian eragin. Jacques Ellul Editoriala Ekintza globala, GIEC/IPCC (KAGAT-Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeaaren txosten berriak horretara bultzatzen du), baitezpadako premia izanik ere, ontsa dakigu tokiko ekintzak berehalako hobekuntza zehatzak ekartzen dituela. Bi mailetan eragin behar da ber denboran. Gisa berean, ez da paradoxarik «munduaren bukaera» deitua eta «hilabetearen bukaera» deitua direnen artean. Bi kontzeptu eta estrategia …

Continue reading

Migrazioen bidean desagertu diren pertsonei omenaldia egiteko ekintza

Larunbat honetan, ekainaren 19an, errefuxiatuen nazioarteko egunaren bezperan, Bizik eta SOS Racismo-k beren ibilbidean hil diren migranteei omenaldia eskaini diete. 85 pertsona presente ziren Hendaian, muga gainditzen duen oinezkoendako zubi berrian, migrazio arloko politika duin eta bihotz onekoak galdegiteko. Hendaiako omenaldi hau iragaiten da duela zonbait aste, Yaya Karamoko, bolikostar gaztea, ibaia zeharkatzera saiatu ondoren, …

Continue reading

BAZINAKIEN? 🧐 Bizikleta bideak denetan… legea errespetatua izan bazen!

Ekintz Kennedy 2020

LAURE legeak (Loi sur l’Air et l’Utilisation Rationnelle de l’Énergie / Airea eta Energiaren erabilpen arrazionalari buruzko legeak) bere 25 urteak ospatuko ditu aurten. Bere 20. artikuluaren bidez, bideen sortze edo arraberritzeen karietara, bizikleta bideen obratzeko betebeharra plantan eman du. Azken mende laurdenean, lege hori betearazia izan bazen, bideen kudeatzaile guziek (Herriko Etxeek, Elkargoek edo …

Continue reading

Larunbatean, ekainaren 19an: Bizik zendu diren etorkinei eginen zaien omenaldira deitzen du

Bizik mobilizatzera deitzen du, larunbatean, ekainaren 19an, Nazio Batuentzat mundu mailako errefuxiatuen egunaren bezperan, migrazioen bidean hil derenei omenaldia egiteko.Tragedia honen jatorrian mugen mailako eta harreren politikak aurkitzen dira. Elkarteak, SOS Racismo-rekin elkarlanean, hitzordua finkatzen du Hendaian, 10:30ean, España Etorbidean, muga gainditzen duen oinezkoendako zubi berriaren aitzinean.   3174, hau da 2020 urtean, nahiz eta …

Continue reading