Bizik mobilizatzera deitzen du, larunbatean, ekainaren 19an, Nazio Batuentzat mundu mailako errefuxiatuen egunaren bezperan, migrazioen bidean hil derenei omenaldia egiteko.Tragedia honen jatorrian mugen mailako eta harreren politikak aurkitzen dira. Elkarteak, SOS Racismo-rekin elkarlanean, hitzordua finkatzen du Hendaian, 10:30ean, España Etorbidean, muga gainditzen duen oinezkoendako zubi berriaren aitzinean.
3174, hau da 2020 urtean, nahiz eta mugikortasunari muga azkarrak inposatu dituen Covid 19a epidemiaren garaia izan, hil diren pertsona migranteen kopurua (1). Migranteen aldeko Nazioarteko Erakundeak hiltze horien datuak biltzen dituenetik geroz, hots 2014tik geroz, 35 000 hil kondatuak izan dira, jakinez gehienak Europar bideetan (2) gertatu direla.
Egoera honen aitzinean, Bizik etorkinen funtsezko eskubideen errespetua eta harrera politika duin eta bihotz onekoak galdegiten ditu. Giza eskubideen adierazpen unibertsalan idatzia den, arriskupean diren pertsonek duten geriza galdatzeko funtsezko eskubidea, ez da errespetatua. Horretarako, errefuxiatuen estatusari lotua den 1951ko konbenioak aintzin ikusten du, nahiz eta paperik gabe izan, edozoin pertsonak nahi badu geriza galdatu, muga gainditzeko eskubidea baduela.
Alta Frantses Estatuko mugak hetsiak dira eta etorkinak behartuak dira beren bizia arriskuan emaiten duten bide batzuren hartzerat: duela hilabete bat Yaya Karamoko, bolikostar gaztea, itoa atxeman da Bidasoan, Ipar Euskal Herrira heltzeko entsegu desesperatu baten ondorioz.
35 000tik goiti hil diren emazte, haur eta gizonen omenez, hainbat hitz hartze eginak izanen dira erakunde ezberdinen ordezkarietaz eta tokiko pertsonalitateetaz, Bidasoa bazterrera arte prozesioa egin aintzin, bertan omenaldi zeremonia bat iraganen delarik.