I. Metam’Or Trofeoen Ekitaldia: izendatuak diren herriak

Munduko herrialdeak Glasgown biltzen diren bitartean COP 26aren karietara, Bizik Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 1. txostena argitaratzen du kargualdiek lehen urtea bukatu dutelarik: Azaroaren 6an, larunbatez, 11:00etan. Chérubinots-en gelan, Chérubins-en karrikako 13., Baionan. Herrien emaitza nagusiak ezagutaraziko dira eta herri «merezimendutsuenek» Metam’Or Trofeoa lortuko dute, metamorfosi ekologikoan ukan duten parte hartzea saritzeko. Hona …

Continue reading

Bizikutzu 37 – 2021eko azaroa

Mendi bat mugitzen duena harri ttipiak mugituz hasten da. Konfuzio “Dena eztabaida daiteke, zenbakiak izan ezik”, dio behin eta berriz entzundako gobernuaren iragarki batek. Baietz! %20 bigarren etxebizitza, %7 etxebizitza sasoiko erabilpenarentzat, biztanleen %70 etxebizitza sozialerako hautagarri… Lekuko eragileek salatu egoeraren azterketa honen aitzinean premiazkoa zen Euskal Elkargoak gaia bere gain hartzea. Tokiko Etxebizitza Planaren …

Continue reading

AHT, berriz ere EZ!

Eztabaida publikotik kanpo egon ondoren, AHTren proiektua berpiztu da presidentgorako hauteskundeak baino hilabete batzuk lehenago. Bizik ondorio ekologiko, sozial eta ekonomikoak lurraldearentzat kaltegarriak izanen dituen proiektuaren kontrako jarrera arraberritzen du eta CADEk azaroaren 6an, larunbatez, 09:00etan, Arteen Hirian deitutako elkarretaratzera deitzen du. AHTa: finantza xahutzea, hondamendi ekologikoa Euskal Herritik pasatuko litaiken AHT proiektua Réseau Ferré …

Continue reading

Ezohiko berria: justiziak frantses Estatuari CO2 isuriei dagokienez Estatuak berak harturiko engaiamenduen betetzeko agindua eman dio

Bizik ongi etorria egiten dio Parisko Auzitegi Administratiboaren erabaki historikoari: hemendik goiti, gobernuek ezingo dute larrialdi klimatikoaren gaia saihestu. Ostegun honetan, urriaren 14an, Parisko Auzitegi Administratiboak Frantziako Estatua kondenatu du Parisko Akordioaren karietara Estatuak hartu engaiamenduen betetzerat eta Estatua alfer egoteak eragindako kalte ekologikoen “konpontzerat”.   Alabaina, 2015 eta 2018 artean, Frantses Estatuak 15 milioi …

Continue reading

Publizitatea geldi kolektiboaren ekintza BAMen publizitate digitala debekatzeko

Gauren Eguna dela eta, urriaren 9an, larunbatez, Euskal Herri Aturri Publizitatea geldi Kolektiboak iragarki digitalen estaltzea burutu du Baionan, Euskal Kosta Aturri lurraldean horrelako publizitate motaren debekatzea eskatzeko. Bidarte eta Bokalekoek ez bezala, Angelu, Baiona eta Biarritzeko auzapezek ez dute oraino argi-kutsaduraren kontra borrokatzeko nahikaririk, pantaila horien debekua sartuz gaur egun plantan ezartzen ari den …

Continue reading

Aberatsen ekintza, etxeen salerospenetan, haien diru iturriak

Larunbat honetan, urriaren 2an, hainbat inbertitzaile aberats, Ipar Euskal Herrian etxebizitzei eta etxeen salerospenei  buruz diren tabuak hautsi nahian, Bizitegi eta etxeen salerospenen Saloian sartu dira. Beren aberastasuna argiki asumituz, “Apartamendua =  Bizitegia Diru iturria!” mezuekin pankartak atxiki dituzte. Jendearen eta erakus mahainen artean maletekin eslalomean ibiliz eta beren banku billeteak airean botatuz  Saloian  erosteko  …

Continue reading

Vivre et se loger au pays ! Espekulazioari ez!

Azken urte hauetan Ipar Euskal Herrian etxebizitza duina atxematea eta bizi izatea desafio handia bilakatu da gero eta jende gehiagorentzat, are handiagoa zailtasun bereziak dituztenentzat. Arrazoiak aspaldidanik ezagutuak dira: lurraldearen “erakargarritasuna”, goi mailako turismoa eta masa turismoa, lurraren inflazioa, lur kudeaketa kolektiboaren eskasa, alokairuen emendatze izigarria, espekulazioa, bigarren bizitegien eta Airbnb gisako bizitegi mueblatu iraunkorren …

Continue reading

Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruz pundua egiten parte hartu

Hitza Hitz batzordeak Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeek metamorfosi ekologikoaren arloan egin ekintzak bildu berri ditu. Herriko Etxeek zer erantzun eman duten ezagutu eta erreakzionatu beren ekarpenari! 2020ko martxoan 46 zerrendek Herriko Etxeetako gehiengoa lortu dute Metamorfosi Ekologikoaren Ituna sinatu ondoren! Hautetsiek Itun hau sinatu zutenean, Herriko Etxeko eta Euskal Elkargo mailako hautetsi gisa, zazpi …

Continue reading

200 txirrindularik Angelun manifestatu dute bizikletarentzat antolaketa seguruak galdatzeko

Larunbat honetan, 2021eko irailaren 25ean, Ipar Euskal Herriko Metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetzea errefusatu duen Angelu hirian, 200 txirrindularik Biziren bizikletaz manifestatzeko deiari erantzun diote, bizikleta bide seguruak galdatzeko Claude Olive, Angeluko auzapezari, eta Jean-François Irigoyen, Mugikortasunen Sindikatuko lehendakariari.   Besta eta protesta giroan ibili dira txirrindulariak Claude Olive Angeluko ​​auzapezari eta Jean-François Irigoyen Mugikortasunen Sindikatuko …

Continue reading

Bizikutzu 36 – 2021eko iraila

Ezinezkoa denak pixka bat gehiago gostatzen du (…) Pepe Mujica Editoriala Politika, literatura, eskola, etab. arloetan… sartzea dugu! Baina zein da Biziren sartzea? Engaiamendu bat da. Eta denak hortara bultzatzen gaitu. Bereziki IPCCren azken txostenak. Azken honek deiadarra jotzen du. Harritzekoa da nola soka ez den oraino hautsi! Baina zein engaiamendutaz ari gira? Lehenik eta …

Continue reading