Tokian eragin. Jacques Ellul
Editoriala
Ekintza globala, GIEC/IPCC (KAGAT-Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeaaren txosten berriak horretara bultzatzen du), baitezpadako premia izanik ere, ontsa dakigu tokiko ekintzak berehalako hobekuntza zehatzak ekartzen dituela. Bi mailetan eragin behar da ber denboran.
Gisa berean, ez da paradoxarik «munduaren bukaera» deitua eta «hilabetearen bukaera» deitua direnen artean. Bi kontzeptu eta estrategia horien inter-dependentzia eta osagarritasuna ez dira gehiago eztabaidagarriak. Etxebizitzaren eta mugikortasunaren eremuak adibide ezin hobeak dira.
Ondorioz, Eskualdean eta Departamenduan irekiko diren kargualdi berriak kontuan hartu behar ditu premia horiek guziak, maila guzietan.
Eta hori, Ipar Euskal Herriko paisaia elektoral berriari erantzuteko edota eragile publikoak geldirik egoteari eta horren kontzientzia hartzeak sortzen duen etsipenak oihartzun gisa ukan duen abstentzioari erantzuna emanez. Ekiteko garaia da!
Potreta : Thibaut, Baiona, 26 urte
«Biziri esker ez dut etsitzen. Munduaren egoera eta gaur egungo politika ikusirik, ahalgabe eta alfer sentitzen banintz, oso gaizki nintzateke. Hemen, gauzak aldatzeko boterea daukat egiazki!»
Mugerren handitu naiz, 8 urte nituenetik eskauta naiz eta hortik heldu zait engaiamenduarako dudan zaletasuna. Betidanik jakin izan dut Bizin engaiatuko nintzela astia ukanen nuenean. Urrundik, iruditzen zitzaidan mugimenduak zeuzkan sortzeko gaitasunak eta eraginkortasunak azkenean zerbait balio ekar ziezaioketela munduari, garaipenak lor genitzakeela egiazko indar harremana eraikiz. 2019tik Garraiobide Alternatiboen Aldeko (G2A/ATV) taldekidea naiz. Mugikortasunen tematika premiatsua da klimaren aldeko borrokan. Lehenik berotegi efektua eragiten duten gasen sortzaile handiena baita garraioen sektorea, eta bestalde Garraiobide Alternatiboen aldeko taldeak antolatu kanpainak usu irabazle ateratzen baitira. Eta gure lurraldearen bilakaera ikustea gure begien parean, gure zangopean, biziki akuilagarria zait!
Biziri esker, ez dut etsitzen. Munduaren egoera eta gaur egungo politika ikusirik, ahalgabe eta alfer sentitzen banintz, oso gaizki nintzateke. Hemen, gauzak aldatzeko boterea daukat egiazki!
Gaur egun Alternatiba-ko enplegatua naiz, Scouts et guides de France erakundean aktibo, eta Lurrama-ren antolaketan inplikatua. Horiek guziak bateragarriak dira, baita osagarriak ere. Engaiamendu batean ikasten ditudanak besteetan ere baliatzen ditut. Oreka aurkitzea da garrantzitsua, baina zenbat eta aktiboago, hainbat eta kementsuago gara!
Kanpoko berri: etxebizitza, erronka nagusia Iparraldean
Azken hilabeteetan, krisi sozial zein ekologikoaren iturria den etxebizitzaren problematikaren inguruan mobilizazioak biderkatu dira.
Bizik etxebizitza baten ukaiteko eskubidea hautatu zuen gai gisa, maiatzaren 1eko manifestazioko bere ohiko desfilean. Aberatsen jantzietan mozorroturik, kideak etxeen prezioen gorakadaren alde agertu ziren eta Euskal Herrian bigarren egoitzak ukaiteko eskubidea aldarrikatu zuten. Bistan dena, gai biziki serios bati buruzko arraileria baizik ez zen. Apirilean, Bidarten 18,9 milioi eurotan etxebizitza baten saltzea, egungo egoera ahalkegarriaren karikatura izan zen. Ber denboran, bi kolektibo berri, BAM eta Gazte Ekintza-Action Jeunes, agertu dira hemengo jendeek etxebizitza duina ukaitea eragozten duen lasterketa espekulatiboaren aurka borrokatzeko. Hainbat ekintza antolatu dira, hala nola higiezin-agentzien okupazioak. EH Bai-k Iparraldeko herri bakoitzean hutsik dauden etxebizitzen (12.000 orotara) eta bigarren etxebizitzen kopurua ere argitara eman du. Euskal Elkargoaren Etxebizitzaren Tokiko Programaren (PLH) apailatzea da mobilizazio horien abiapuntua izan. Horrek urtean 2.650 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusten du ondoko sei urteetan, eta horietatik %50 soilik dira etxebizitza sozialak. Erronka ekologikoei eta lurraldeko biztanle gehienen beharrei erantzuteko urrun dauden helburuak dira. Alda elkartearentzat ere, “etxebizitza baten ukaiteko eskubidea biren ukaitea baino premiatsuagoa da”. «Herrian bizi, ez espekulatu» petizioa abiarazi du eta Bizik bere kideak sinatzera gomitatzen ditu.
Bisita gidatua: Klima Egonaldia antolatzeko taldea
9 lagunek osatzen dute taldea, batzuek karia horretara BIZIrekin bat egiten dutenak, udako hitzordu nagusia dugun Klima Egonaldiaren antolatzeko.
Egonaldia 2021eko uztailaren 19tik (astelehena) 25era (igandea) iraganen da, Mugerreko Ibar trinketean. 25 ikastaro, topaketa eta atelier praktiko daude programan, urririk eta hautura (han kanpatzeko parada bada).
Honakoei zuzendua zaie:
* larrialdi klimatikoak kezkatzen dituen herritarrei
* gaur egungo ekologia- eta gizarte-arazoen inguruan ekin nahi dutenei
* ekintzara pasatu nahi duten militante hasiberriei
* urrunago joan nahi duten eta beren lurraldean mobilizazioa garatu nahi duten militante zailduei.
Gonbidatu eta formatzaileen artean: Eric Piolle, Grenobleko auzapez ekologista, bere hiriko eta hiriguneko klima-aire-energia planaz mintzatzera jinen da.
Antolaketa-taldeak bere gain hartzen ditu gertakari horiekin zerikusia duten alderdiak oro: logistika, komunikazioa, intendentzia… Taldeak handitu nahi du: laguntza guziak ongi etorriak dira!
Formakuntzen xehetasunak eta izen ematea: camp-climat.bizimugi.eu
Egin dugu! Autoaren erabiltzea murrizteko kanpaina, «Hirian, bizi eta mugi!
“Ni, adierazpen hau behean izenpetzen dudana _________ engaiatzen naiz ez gehiago sistematikoki ene autoaren erabiltzera 3 km petik diren joan-etorrientzat.” Hau da garraiomolde alternatiboak diren bizikleta, garraio publikoa edo ibiltzearen hautu masiboaren egiteko aldaketaren egitea baitezpadakoa dela ulertu duten guziei izenpetzera gomitatzeko Bizik luzatzen dien testuaren hasiera. Alta, INSEE-ren arabera, BABn adibidez, 3 km peko joan-etorrien % 40 orain arte bakarkako ibilgailu motorizatuen bidez egiten dira.
Autoaren erabilpena murriztea, klima nahasmenduaren ardura duten berotegi efektuko gasen isurketa ttipitzea da, bai eta partikula ttipien kutsaduren murriztea. Eta jendarteak beste molde batez joan-etorrien egiteko xede handiagoa erakusten badu, motordun ibilgailuak bazter utziz, tokiko politiken eta kolektibitateenganako presioa gehiago indartuko da autotik haratago diren garraiomolde alternatiboen aldeko bide antolaketen alde. Horrela sortzen den hiri-eredua, lasaiagoa bai eta sanoagoa eta goxoagoa da. Klika hemen engaiatazeko: 3km.bizimugi.eu
Uztaileko eta iraileko egutegia
- Uztailaren 8an, ostegunez 18:30 – 20:15 Migranteak – Etorkizuna lantaldearen bilkura, Cordeliers karrika 22, Baionan.
- Uztailaren 8an, ostegunez 19:00 – 21:00 Etxebizitza lan taldearen bilkura, Cordeliers karrika 20an, Baionan.
- Uztailaren 12an, astelehenez, 18:30 – 20:30: Hitza Hitz / Begiraleak –Lurralde trantsizioa lantaldearen bilkura, Cordeliers karrika 20, Baionan.
- Uztailaren 12an, astelehenez, 9:00-21:00 Laguntzaileen animazioa lantaldearen bilkura, Biziren Egoitzan Maiatzen, Baionan.
- Uztailaren 15ean, ostegunez, 19:00-21:00: Komunikazioa lantaldearen bilkura, Cordeliers karrika 20, Baionan.
- Uztailaren 19an, astelehenez, 19:00-21:00: Jakazan/k Logistika lantaldearen bilkura, Cordeliers karrika 22, Baionan.
- Uztailaren 19tik 25era: Klima Egonaldia Mugerre Elizaberrin.
- Uztailaren 20an, asteartez, 18:00-20:00: Digitala lantaldearen bilkura, Cordeliers karrika 20, Baionan.
- Uztailaren 21ean, asteazkenez, 19:00 – 21:00: Kide berriei harrera, Cordeliers karrika 20, Baionan.
- Irailaren 1ean, asteazkenez, 19:00 – 21:00: Biziren Hilabeteko Biltzarra, kideei eta heldu berriei irekia, Cordelier karrika 20, Baionan.
- Irailaren 9an, ostegunez 18:30 – 20:15 Migranteak – Etorkizuna lantaldearen bilkura, Cordeliers karrikako 20, Baionan.
- Irailaren 10ean, ostiralez, 19:00-21:00: G2A Garraiobide Alternatiboen Aldeko lantaldearen bikura, Cordeliers karrika 20, Baionan.
- Irailaren 15ean, asteazkenez, 19:00-21:00: Kide berriei harrera, Cordeliers karrika 20, Baionan.
- Irailaren 16an, ostegunez, 19:00-21:00: Komunikazioa lantaldearen bilkura, Cordeliers karrika 20, Baionan.
- Irailaren 20an, astelehenez, 18:30 – 20:30: Hitza Hitz / Begiraleak –Lurralde trantsizioa lantaldearen bilkura, Cordeliers karrika 20, Baionan..
- Irailaren 20an, astelehenez, 19:00-21:00: Jakazan/k Logistika lantaldearen bilkura, Cordeliers karrika 20, Baionan.