Migrazioen bidean desagertu diren pertsonei omenaldia egiteko ekintza

Larunbat honetan, ekainaren 19an, errefuxiatuen nazioarteko egunaren bezperan, Bizik eta SOS Racismo-k beren ibilbidean hil diren migranteei omenaldia eskaini diete. 85 pertsona presente ziren Hendaian, muga gainditzen duen oinezkoendako zubi berrian, migrazio arloko politika duin eta bihotz onekoak galdegiteko.

Hendaiako omenaldi hau iragaiten da duela zonbait aste, Yaya Karamoko, bolikostar gaztea, ibaia zeharkatzera saiatu ondoren, Bidasoan hilik atzeman izan ondoren.

3174, hau da 2020an kondatua izan den hil diren etorkinen kopurua, nahiz eta Covid 19aren gatik mugikortasunak ezagutu dituen murrizketa handiak. Migrazioen Nazioarteko Erakundeak (OIM) 2014tik geroz segurtatzen dituen hiltzeei buruzko kontaketen datuen arabera gaur egun badira 35 000 baino gehiago hil.

Hendaia eta Irun lotzen dituen eta duela guti burdin sare batekin hetsia den oinezkoendako zubiaren aitzinean, Biziren Etorkinei buruzko taldeko,  SOS Racismo-ko eta Aita Mari salbatze ontziko ordezkariek hitza hartu dute. Egoera larriaren berri eman dute, politikoen ardura eskasa salatu dute eta elkartasunaren inportantzia azpimarratu.

«Migratzea, bere bizia arriskuan ematea da, dena uztea da, bizi hobe baten esperantzan, pobreziatik, gerlatik, errepresiotik, hondamendi naturaletarik ihesi joaitea da”, oroitarazi du Elise-ek Biziko Etorkinei buruzko lantaldeko kideak. Mugimendu altermundialistarentzat, klima nahasmendua, desberdintasun sozialak bezala, migrazioen iturri bat da. Arazo globala eta anitza da, eta horri diogu aurre egiten gaur: justizia klimatikoa aldarrikatzea, ber denboran,  justizia soziala aldarrikatzea da. Zentzu horretan, Gabrielek, Biziren  etorkinei buruzko lan taldeko bozeramaileak zion: “Mugak ezin dira kontsideratuak izan politikarien esku diren joko bat bezala: Europar herriek politika hiltzaileak eramaiten dituzte, horiek gelditu behar dira. Gure jendetasunak galdegiten ditu harrera politika duinak, berehalakoak eta praktikoak: zubiak eraiki behar dira, ez paretak!”

 Ondotik, jende katea Bidasoa bazterretara hurbildu da, omenaldi zeremonia batentzat. Biziko militante batzuk, erbesteratua den artista batek egin duen eta ezagutuak diren 35 000 biktimen izenak dituen eta Aylan Kurdi  (Turkiako hondartza batean 2015an bere gorputza hilik aurkitu zen haurra) tristeki famatua bilakatuaren argazkia duen fresko bat agertu dute. Militanteek Yaya Karamoko-ren potreta ere pausatu dute azken honi omenaldia eskaintzeko.

 Marie Cosnay, idazle eta militanteak, 2021eko maiatzaren 22an hila atxeman den gizon gaztearen historia kontatu du, azken honi omenaldia eskaintzeko: “Yaya Karamokok, bi aldiz ozeanoa zeharkatu du (lehen aldian, ia ia bertan galdu zen, bigarren aldian, hegazkinez haren gainean ibili zen), eta bi zubiren artean ito da. […] Ez zaitugu ahantziko, Yaya Karamoko, eta ber maneran, ez dugu ahantziko, XXI. Mende honetan, gorputzei, izenei, familiei eta memoria kolektiboei zer paira araztea posible den.”

Omenaldia burutu da Aurresku batekin, minutu bateko isiltasunarekin, eta  Bidasoan pausatua izan den lore koroa batekin. Bizik Etorkinei buruzko bere lan taldean sartzeko gomita luzaten du, horren bidez migrazioen gaiari buruz sentsibilizatzen segitzeko, duintasunik gabeko imigrazio politiken gaitzesteko, eta Ipar Euskal Herriko laguntza eta elkartasun sarea indartzeko (http://etorkizuna-pb.eus/).