Uztailaren 19tik 25era, Bizik antolatutako Iparraldeko Klima Egonaldia, Alternatiba, ANV COP21 eta Les Amis de la Terre-ekin lankidetzan, Mugerreko-Elizaberrin, Ibar trinketean iragan da. Erronka klimatikoei, mugimenduaren estrategiei eta bortizkeriarik gabeko ekintzei buruzko trebakuntza aste honetan zehar, 150 pertsona baino gehiagok lagun giroan gozatu ahal izan dute klima aldaketaren eta gobernuaren alfer egoetaren aurka ekiteko gakoak eskuratzeko parada.
Klima Egonaldian, astean zehar 150 parte-hartzaile, 22 formatzaile eta 80 laguntzaile baino gehiago pasatu dira! Prestakuntza zehatzak gauzatu dira, hasi berriak diren edo esperientziadun militanteei beren gaitasunen indartzeko parada eskainiz, ekintzen antolaketa eta gauzatzearen arloan, bai eta ere mugimenduari, sistemari eta militantismoari buruzko gogoetak aberasteko parada emanez. Estrategiatik, komunikazio, antolakuntza eta bortizkeriarik gabeko borroka tekniketarik pasatuz, Klima Egonaldia datozen mobilizazioen prestatzeko momentu indartsua izan da!
Bizi!, ANV-COP21 eta Alternatibaren kanpainetara itzuliz, Egonaldiak azken hauen aztertzeko eta mugimenduaren ezaugarri diren metodo erradikal-pragmatikoak garatzeko aukera eman du. Biziren gaur egungo kanpainak aitzinean emanak izan dira, eta parte-hartzaileek Biziko taldeetan parte hartzera gonbidatuak izan dira. elkarteak daramatzan kanpainen indartzeko.
Klima Egonaldia ere ELB Sindikatua eta Lurzaindia elikadurarendako lurren zaintzeko daramaten borrokan laguntzeko parada izan da. Formakuntzak tokiz aldatu dira, Arbonan iraganez, ostiralean, uztailaren 23an, goizaldean, bertan bi erakundeek okupatzen dituzten eremuetan, lurren arloko espekulazioa salatzeko eta horren bidez okupazioaren lehen hilabetea markatzeko.
Klima mobilizazioaren lurralde mailako palankak ere aipatuak izan dira herritarrek beren udalerrian begirale ekologiko gisa jarduteko eta metamorfosi ekologikoaren itunaren engaiamenduak errespetarazteko. Grenobleko alkatea den Eric Piolle etorri da, bere aldetik, klimaren nahasmenduari aurre egiteko borrokan eta egokitzapenean jarduteko aukerak ilustratzera Grenoble eremuan ezarritako klima plan eredugarriarekin, Euskal Hirigune Elkargoak 2050ean ez duelarik karbono-neutraltasuna helburu. Grenoble-Alpes-Métropoles-ek bere 2030eko helburuak altxatu ditu ekintza plan anbiziotsu eta errealista batekin, justizia soziala eta ekologia uztartuz.
Prestakuntza aste honen ondotik, Bizik parte hartzaile guztiei dei egiten die eskuratutako gaitasunak praktikan ezartzeko eta herritar guztiei mobilizatzeko deia luzatzen die Biziren sartzeari erritmoa emanen dieten gaien inguruan: garraiobide alternatiboen alde, Metamorfosi Ekologikoari buruz herriko etxe eta elkargo mailako engaiamenduen gauzatzearen arloan, etxebizitzan, etab.