Klima aldaketari buruzko ezagutza zientifikoaz IPCC edo Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen seigarren txostenaren lehen zatia muturreko gertakari metaren ondotik agertzen da. Klima larrialdiaren aitzinean inertzia politikoari aurre egiteko, Bizik herritarrak mobilizatzera gomitatzen ditu eta hautetsiak lurraldearen metamorfosi ekologikoa abiaraz dezaten animatzera.
Madagaskarreko lehorte biziek eragin dute lehen gosete klimatikoa NBEren arabera; Kanadan 50°C-ra hurbiltzen diren tenperaturak Europan diren latitude epel berdinetan; mega-suteak Kalifornian, Siberian, baina baita Mediterraneoan ere; euri izugarriak eta uholdeak Indian, Txinan, baina baita Alemanian eta Belgikan ere: ez da eskualde bat babestua izan orain zientzialariek martxan den klima nahasmenduarekin lotzeko gaitasuna duten hondamendi horien ondorioz.
Hala ere, jadanik tenperatura + 1,1°C-z berotu da industria aitzineko aroarekin konparatuz, “klima aldaketa orokortzen, bizkortzen eta biziagotzen ari da” IPCCren arabera eta taula hau orain ez baditugu berotegi efektuko gasen isurketak masiboki murrizten, geroan gure zain dugunaren aintzin gustu bat bakarrik da. Izan ere, IPCCren azken txostenaren arabera, muturreko gertaerak biziagoak eta maizagoak izanen dira, batez ere tenperatura handitzen den heinean. Zientzialariek diotenez, orain argi da gaur egungo berotzea berotegi-efektuko gasak (karbono dioxidoa, metanoa, azota protoxidoa,…) isurtzen duten gizakien jarduerei zor zaiela, batez ere erregai fosilak (ikatza, petrolioa eta gasa) erabiltzen dituztenei eta laborantza intentsiboari (batez ere hazkuntza intentsiboari).
Txostenak iragarritako arriskuen artean, itsas mailaren igoera atzeraezina da, bizkortzen ari da eta bere handitasuna metro bat baino handiagoa izan liteke 2100ean isurketa gehien konduan hartzen dituen kasuan. Alta, Geologia eta Meatze Ikerketen Bulegoak (BRGM) itsasgoran itsas mailaren igoeraz hunkituak izaiten ahal diren eremuen mapa egin du. Proiekzio horren arabera, Baiona itsas murgialdi arriskuen aitzinean da, jakinez muturreko itsasoen gorakadak, lehen mendean behin gertatzen zirenak, orain apalak diren kostaldeko eremuetan, hemendik 2050a arte, urtero gertatzekotan direla.
“Bidegurutze historiko batean gira, erran du Thibaut Gaudin-ek Biziko bozeramaileak. Edo berehalako, hautatutako eta sozialki desiragarria den bihurguna hartzen dugu. Edo azelerazio handiarekin jarraitzen dugu nahasmendu batekin bukatzeko, urte batzuz atzeratua, baina basatia, sufritua eta giza, geopolitika eta finantza ondorio katastrofikoekilakoa”.
Zein ibilbide politiko gaur egun?
Txosten berriaren arabera, + 1,5 ° C-ko berotzea 2030 inguruan iritsiko dela espero da, 1,5 ° C-ko txosten bereziaren hipotesia ertainak aurreikusitakoa baino 10 urte lehenago. Hala ere, oraindik posible da tenperatura horretatik gertu mantentzea berotegi efektuko gasen isurketak masiboki murrizten baditugu eta 2050ean karbono neutraltasuna lortzen badugu. Datorren hamarkada erabakigarria izanen gaur egungo haurrentzat segurtatuko dugun etorkizunerako.
Frantses Estatuko emisioak ttipitzen ari badira, ez dira COP21eko konpromisoak betetzeko behar bezain fite ttipitzen Klimaren Aldeko Goi Kontseiluaren azken urteko txostenak erakusten duen bezala eta Estatu Kontseiluak Estatu frantsesa duela gutti gaitzestean erakusten duen bezala. Klimaren legean atxiki diren Klimaren aldeko Herritarren Hitzarmenaren proposamen bakanek ez dute ahalbidetuko berotegi-efektuko gasen isurketak %40ez murriztea 2030erako, nahiz eta Frantses Estatuak Europar Batasunak bozkatutako berotegi efektuko gasen isurketaren %55ez apaltzearen helburua bere legera ekarri beharko duen.
Euskal Hirigune Elkargoko hautetsiek Klima Planaren bidez hemen bertan gauzatzeko duten xedea 2030erako isurketak %19z murriztea da… Bizi oraindik ez da jakinean helburu horiek goititzeko xedeaz, Europako helburu berriari jarraituz edo Grenobleko eskualdeko adibidea segituz. Azken kolektibitate eredugarri honek berriki goititu ditu bere Klima Planaren helburuak (duela urtebete baino guttiago bozkatuak) berotegi-efektuko gasen isuriak %65ez murrizteko xedearekin 2030erako 1990. urtearekin konparatuz. Horretarako aldaketa agertoki baten azterketa martxan ezarri dute, ekintzak eta beharrezko bitartekoak ikertuz, Herriko Etxeak eta lurraldeko eragileak elkartuz eta eskualdeko Klimaren aldeko herritar Hitzarmen bat sortuz.
“Errealismoak urrats txikiak ematea manatzen duela dioten hautetsiek pentsamendu magiko batean lotuak direla dirudi eta planetaren mugak ez dituztela konduan hartzen dirudi: ezin ditugu fisikaren legeak desafiatu”, gogoratzen du Emmanuelle Tosinik, Biziren bozeramaileak! Jarrera errealista zientzialariek esaten dutena entzutea eta oraindanik osoki ekitea da”.
Herritarrek ekiten ahal dute tokian tokiko hautetsiei dei eginez, hauek eskura dituzten palankak aktibatzeko eta beren Herriko Etxeko eta lurraldeko metamorfosi ekologikoan eragiteko. Beren Herriko Begirale Ekologikoen sarean sartuz ere parte har dezakete. Bizik ere ikasturtearen hasieratik mobilizatzeko aukera eskaintzen du. Haren erranetan, Claude Olivek oraindik ez du erronka klimatikoaren heineko Herriko Etxeko mailako bizikleta politikarik. Horregatik, elkarteak mugikortasun eztiaren eta Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren defendatzaileei dei egiten die Angelun Txirrindiraultzan parte hartzera, larunbatean irailean 25ean 15:00etan.