Parte hartzeko gomita!
Txirrindiraultzan hor izanen zira? Milesker jarraian den izen emate fitxaren osatzeaz ahal bezain ongi presta dezagun manifestaldi hori: https://forms.gle/m6kFBvy9oN16GxJj9
Manifestaldi hau arrakastatsua izan dadin, posible zaizu esku ukaldi baten emaiterat? Materiala prestatzeko tailerra, kolaketa, manifestaldiaren kudeaketa eta animazioa? Milesker izen emate orri honen osatzeaz: https://forms.gle/m6kFBvy9oN16GxJj9
Bizi elkarteak Txirrindiraultza batera deitzen du larunbatean, 2021eko irailaren 25ean, Angeluko Herriko Etxe aitzinean, bizikletentzat antolaketa seguru batzuren galdatzeko. Hitzordu hori kokatzen da Estatu mailan egina den dei baten karietara: hogoi eskualdetik goitik pedalatuko dute, bizi kalitatea hobetzeko eta gure lurraldeak bizigarriagoak bilakarazteko, berotegi efektuzko gasen isurketen ttipitzea defendatuz. Funtsezko antolaketak galdeginak dira Angeluko Herriko Etxeari eta Mugikortasunen Sindikatuari, bereziki Unibertsitateetarik BAB2ra doan gunean, non txirrindulariak ez dira segurtasunean senditzen.
Euskal Kostaldean, berotegi efektuzko gasen isurketen lehen jatorria, garraioek ordezkatzen dute. Gure eguneroko toki aldatzeetan autoak garrantzi handia du (laneko, erosketentzat, etab.) eta azkarki ttipitua izaiten ahal da sekulan bizikletendako antolaketa seguruak sortzen badira. Gogoratzen dugu Baiona-Angelu-Biarritze hirigunean, eguneroko joan-etorrien %40 3 kilometrotik petikoak direla!
IPCC-GIEC-aren 6. txostenak aitzinean emaiten ditu jendeen aktibitateei lotuak diren ondorioak beroketa klimatikoan, bereziki CO2aren isurketari lotuak direnak. Muturreko gertakari klimatikoak gero eta erregularragoak bilakatzen dira eta gero eta usuago gertatzen dira, gure lurraldea jadanik hunkituz, 2020ko uztailaren 30ean gertatu den Angeluko Pignada-ko sutearen ezohiko handitasuna hor dugularik nazioarte mailan biderkatzen diren su erraldoien tokiko lekuko.
Alta, tokiko mailan, palanka eraginkorrak badira. 2018an, Trambus-aren antolaketaren lanek Baionako etorbidea eta Jean-Léon Laporte Etorbidea osoki arraberritzea ahalbidetu dute. Tamalez, bizikletentzat toki izpirik utzi gabe, jakinez Ingurumenaren Kodigoko L.228.2 artikuluak hiria hortara behartzen duela. Geroztik bizikleta irudi sinple batzu marraztuak izan dira Jean-Léon Laporte etorbidean, txirrindulariak behartuz autoen erdian ibiltzerat. Bestalde, bizikletentzat gune bat zehaztu da, txirrindurlariak behartuz Baionako etorbidean ostatuen terrazten ondoan iragaitea. 2019ko martxoaren 16ko Klimaren Aldeko Martxan, jadanik,Bizik gaitzesten zuen antolaketa eskasia horren ilegaltasuna. Txandaketa horrek (espaloia/bidea) txirrindulari ttipi eta handientzat kudeagaitza den moztura sortzen du. Bizikleta, berriz ere utzia da, tokia gelditzen den guneentzat, autoari lehentasuna segurtatu ondoren.
Angeluk, BABko bihotzeko hiriak, behar du eredugarri izan. BAB2ko gunea, pasaia gune garrantzitsua da eta bertan hainbat zerbitzu gurutzatzen dira (eskolak, bulegoak, supermerkatuak,…) ainitz herritarrei parada eman gabe gune horietara molde seguruaun bizikletez joaiteko. «Angeluk ez baldin badu Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu ere, ezin da planetaren beroketaren mugatzeko baitezpadakoak diren neurrien hartzeko unean deus egin gabe egon.”, dio Camille Normandin-ek, Biziren bozeramaileak.
Horregatik, elkarteak galdegiten die Claude Olive Angeluko auzapez jaunari eta Jean-François Irigoyen Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuko Lehendakari jaunari, engaiamendu politiko bat gaur egungo erronka klimatikoei egokitua dena. Funtsezko ekintza global bat aldarrikatzen du gune horretan bizikletak duen tokiari buruz, horrela proposatzeko saretze oso bat, mozturarik gabe, aski segurua, denek parada ukan dezaten bizikletaz ibiltzeko.
Bizik mugikortasun eztien eta garraiobide alternatiboen defendatzaile guziak bai eta klimaren atzerabiderik gabeko nahasmendua errefusatzen duten guziak, irailaren 25ean, larunbatez bizikletaz ibiltzera deitzen ditu, besta eta aldarrikapen giroan, Angeluko Herriko Etxe aitzinetik hasiz, 15:00etan.
Aldaketa, mundu osoan hasia da, Angelutik ere pasatu behar da!