Category: kazeta

SAR HITZA – Begirale ekologikoen 7. kazeta! 

Azken txostenek bat egiten dute tokiko hautetsiek eta funtzionarioek erronka ekologikoetan formatzeko beharra dutela erratearekin, larrialdi klimatikoak behartzen dituen eraldaketetan lurraldeak inplikatzeko. Horregatik, Bizik 2. formakuntza-ziklo bat antolatzen du  aitzinean ditugun erronka ekologikoei buru egiteko hautetsi eta funtzionarioak tresnatzeko. Begirale ekologikoek ere hautetsiekiko bilkurak segitzen dituzte azken hauek kargualdiaren bukaerarako neurriak bizkortzeko ekintza-plana martxan ezar …

Continue reading

TXALO 👍 URKETA

Bizik antolaturiko lehen formakuntza zikloan, Urketa herria nabarmendu zen bere jarraikitasunarekin. Herriko hautetsi taldeak bere burua antolatu zuen erronka ekologikoei buruzko hainbat formakuntza ikastarotan parte hartzeko, hautetsi desberdinak mobilizatuz -auzapezorde edo ordezkariak- eta, azpimarratzekoa dena, auzapezak berak hainbat formakuntza-ikastarotan ere parte hartu zuen. Herriko Etxe frankok oraino ez dituztelarik beren taldeak  prozesu ezinbesteko honetan engaiatu, …

Continue reading

TIRRIT 👎 KANBO

 Kanboko auzapezak, etxebizitza eskuChristian Devèzeragarrien eskasiaren kontrako borrokan ondorioak izaten ari den urte osoan zehar bizitzeko diren etxebizitzak Airbnb iraunkor bilakatzea saihesten duen konpentsazio-printzipioaerrefusatzen du bere herriari aplikatzea, jakinez haren herria tentsio-eremuan dela eta alokatzeko diren etxebizitzen eta galdearen arteko desoreka nabarmena dela. Herritarren beharren kontra, neurria ahultzearen alde ere agertu zen hautetsia. Euskal Elkargoko …

Continue reading

BAZENEKIEN? Izarrak berriz piztu

Gehiegizko argi artifizialak ez digu bakarrik kentzen zeru izartsuaren edertasuna. Alabaina, bioaniztasunaren nahasmendu iturria da eta energia-xahutze handia dakar. Argiteria publikoa frantses Estatuko elektrizitate kontsumoaren % 41ekoa da eta urtean 670.000 t CO2 isurtzen du.2018ko abenduaren 27az geroztik, ministerio dekretu batek arautzen ditu kanpoko argiztapen-instalazioak espazio publiko eta pribatuetan, ondarearenak (eraikinak, baratzeak, parkeak), etxebizitzak ez …

Continue reading

AZPIMARRATZEKOA 🔎 Lur kontsumoa gelditu eta etorkizuna ez kontsumitu

Bioaniztasunaren higaduraren arrazoi nagusia den lurraren artifizializazioa gelditu behar da bizidunen habitatak babesteko. Lurra bizirik atxikitzeak, gainera, ur zurrupitak eraginiko uholde arriskua murriztea ahalbidetzen du, klima-aldaketa mugatzen eta karbonoa harrapatzen: 190 eta 290 tCO2-ren isurpena eragiten du hiri-hedapen hektarea batek. Azkenik, betoiztatzeak gure elikadura burujabetza mehatxatzen du. 24.000 ha lur desagertzen dira urtero Frantziako Estatuan, …

Continue reading

EUSKAL ELKARGOAN ZER? “Klima: entsegua emenda dezagun”: nola gara 2024an?

2021ean Klima Plan bat onartuz, Euskal Herriko Elkargoak hainbat helburu finkatu zituen. Hauek dira berotegi efektuko gasen isurien eta energia kontsumoaren apaltzea, energia berriztagarrien ekoizpenaren emendatzea baita karbono bahiketa ere, 2030 eta 2050 urteen artean. Geroztik, ez dute kopururik eguneratu oraino Klima Planaren jarraipenari dedikaturiko climataction-paysbasque.fr gunean. Aldiz, Akitania Berriko Energia eta Klimaren Eskualdeko Agentziak …

Continue reading

BEGIRALE BATEN 🦔 Sandrine Espie, Angeluko begiralea – Zato gurekin !

Zerk bultzatu zintuen begirale ekologista izatera? Ene lanaren bidez, justizia sozialari eta garapen iraunkorrari interesatzen naiz. Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldiko hitzaldietan parte hartu nuen. Desmartxa bateratzaile eta argigarri honek, begirale ekologiko bilakatzeko gogoa eman zidan, gure “hobeki-bizitzeko”-arentzat hain beharrezkoa den metamorfosi ekologiko eta soziala bizkortzeko ekintza zehatzak ezagutzeko. Zertan datza zure eginkizuna? Hilabeteroko bilkuretan …

Continue reading

SAR HITZA – Begirale ekologikoen 6. kazeta! 

Kargualdi erdian, herritar Begiraleek, Metamorfosi Ekologikoaren Ituneko ekintzentzat segituak diren 56 Herriko Etxeen aitzinatze mailari buruz bilana egin dute: ekintzak eskasak dira beren hedaduran eta beren erritmoan Behaketa horren ondotik, kasik 250 herritarrek beren Herriko etxea galdezkatu zuten azken honek galda ziezaion Euskal Elkargoari laguntza ekar zezan ekintza plan handi baten  idazteko. Aldi berean, plateren …

Continue reading

TXALO 👍 BAIGORRI – Behargabeko karrika-argien ihizia, herritarrekin

Baigorri herriak, herritarrekin elkar aditu eta, “behargabeko karrika-argien ihizia” antolatua du.  3 urteko programa martxan da jadanik, 22 bilkura eta 208 karrika-argi kontuan hartuak izan dira: 110 atxikiak, 59 kenduak, 39 deskonektatuak saiakerak egiteko, bizilagunekin behin betiko erabakia hartu aitzin. Kontsulta-bilkurak burutuak izaten ari dira, gomitak posta bidez bidalirik, desmartxa azaldurik (segurtasunaren eta neurritasunaren arteko …

Continue reading

TIRRIT 👎 Donibane Lohitzune

Urriaren 7an eta 8an, garapen jasangarriaren astearen erdian, Donibane Lohizuneko aire-saioa iragan zen. Irudikapen anakronikoa eta larrialdi klimatikoarekin arras kontraesanean, karbono-aztarna 260 t CO2-koa estima- tzen delarik, hau da, batez beste pertsona baten 153 Parise – New York joan-etorri-rena! Planetaren mugak errespetatuz eta Ipar Euskal Herriko Klima Planarekin bateragarria izanez, beste irudimenakmlanmtmzen dituzten aisialdiak eskaintzeko garaia da. Garapen Iraunkorraren Europako Astearen …

Continue reading