Maiatzaren Lehena Baionan: 2500 pertsona mundu justu, jasangarri, solidario eta baketsu baten alde!

Manifestaldi bateratu batek 2500 sindikalista, klimaren aldeko militante, gazte, feminista, migranteekin solidarioak diren pertsona eta herritar bildu ditu Baionako karriketan, Maiatzaren Lehenaren karietara. Zinez koloretsua, 2022ko ibilaldia giro animatu eta alaiak markatu du. 

Alda, Bizi!, CFDT, CGT, EBA, Etorkinekin, FSU eta LABek sinatzen zuten manifestaldi bateratuaren buruko pankartak “Mundu justu, jasangarri eta solidario baten alde: alternatiba gu gira!“ aldarrikatzen zuen. 

Mobilizazio honen karietara, Bizi! eta Aldak beren ahotsa juntatu dute gazteen eta klase herrikoien etxetik kanporatzea salatzeko higiezinen espekulazioaren eta AHT proiektuaren gatik. Bi elkarteek sinaturiko pankartak ondoko mezua zeraman: “Herrian bizi nahi dugu! AHT, higiezinen espekulazioa:  gazteen eta klase herrikoien etxetik kanporatzeari ez!».

Bi elkarteen soinu kamioian Emeki Luke ageri zen AHT proiektua huts eginarazteko xedearekin , “AHT, jukutria berriz haste!” mezuarekin, 4 Daltonak atxilotuz. Azken hauek Joe Rousset, William Castex, Jack Brisson eta Averell Lasserre ziren, eta bakoitzak komikietako bunbuilo batean mezu bat erakusten zuen, hala nola: “Gora AHT! Fama txarrari buru egin behar badiogu ere!”, Euskal Herria zokoratua, aski da!”, “AHTa, ene jet-a ordezkatzeko!” edo ere “AHTa, egun batez ukanen dut!”. Desfilean ere AHT bat bazen jendeen artean pasatzen zena, eta bertan militanteek eramaten zituzten eta tokiko biztanleen erbesteratzea sinbolizatzen duten oihalezko hainbat motxila ageri ziren.

Animazio hauekin, Bizik fermuki salatu du AHT proiektua eta jadanik gure lurraldea gogorki jotzen duen etxebizitza krisian duen eragina. Agenda politikoaren lehen lerrora itzuliz, klimatizida den proiektu hau abiadura handian aitzinatzen ari da eta Euskal Herriko gazteen eta klase herrikoien prekarietatea eta etxetik kanporatzea bizkortzea mehatxatzen du.

Higiezinen espekulazioak sorturiko prezioen gorakada dela eta, biztanleria bere jarduera-lekutik hurbil aloitzeko borrokan ari den bitartean, AHT proiektuak joera hori biziagotzea mehatxatzen du. Gainera, turismorako etxebizitzen biderkatzearen  eta bigarren etxebizitzen kopuruaren handitzeraren arriskua handitzen du. Proiektuak trenaren ibilbidetik urrun diren eremuen desertifikazioa bizkortuko duela ere argi da, eguneroko trenbideen eskasia dela eta.

Ororen buru, kostu ekologiko, ekonomiko eta sozial ikaragarriekin den inposaturiko behargabeko proiektu honek tokiko biztanleak kario ordain araztea mehatxatzen du. Baina, proiektu honen ondorioek, higiezinen espekulazioarekin loturik argi da gogorrenik gazteak eta klase herrikoiak joko dituztela, azken hauek bortxaz etxetik kanporatuz, gure eguneroko bizitzarekin deusik ikusteko ez duten finantza-interesen probetxuko.

Manifestaldia Baionako Merkatuko plazan bukatu da, hitzaldi bateratu batekin, koral feministaren kantuekin eta lagunarteko momento batekin erakunde ezberdinen erakus mahainen artean.